Lincoln Continental
Lincoln Continental | |
---|---|
Ekoizlea | Ford Motor Company |
Marka | Lincoln Motor Company (en) ![]() |
Aurrekaria | Lincoln MKS (en) ![]() |
Ondorengoa | Lincoln Town Car (en) ![]() |
Lincoln Continental Lincoln enpresa estatubatuarrak – Ford Motor Companyren konpainia bat – 1939 eta 2002 urteen artean ekoitzitako luxuzko automobila da. 2016an, Fordek ibilgailu mitiko honen ekoizpenari ekin zion berriro, AEBetako eta Txinako merkatuan lehiatzeko ahaleginean.[1]
Gaur egun, Flat Rockeko lantegia da Continentalaren ekoizpenaren ardatza. Hamargarren belaunaldia egungo ereduari dagokio, eta Forden CD4 plataformaz baliatzen da. Plataforma hori etxeko beste modelo batzuek ere erabiltzen dute, hala nola Ford Tauruseko edo Lincoln MKZk.
Continental «Mark» seriea 1956tik 1960ra eta 1968tik 1998ra merkaturatu zen, eta beti izan zen Ford Motor Companyren intsignia Ipar Amerikan.
Continentala bi edo lau ateko sedan-karrozeriekin egon da eskuragarri urteetan zehar, eta bi ateren bertsio bihurgarria ere eskaini du.[2] Bere aurkari zuzenena Cadillac CT6 da, Michigan aintziraren beste aldean. Eta Europatik, bere aurkariak BMW 7 Series eta Mercedes-Benz S Klasea dira.