Lincolnen mamua

Wikipedia, Entziklopedia askea
Abraham Lincolnen mamua Etxe Zurian omen dabil.

Abraham Linconen mamuaren inguruko kondairek Etxe Zuriarekin oso lotura estua dute. Lincolnena, dena dela, ez da eraikinaren mamu bakarra baina bai kondaira zabalduena.[1] Esaten da hil ondoren bere mamua eraikinaren inguruan dabilela. Askoren ustez presidente horrek, bestetik, atentatua gertatu baino lehen, hil egingo zutela ba omen zekien.[2]

Testiguak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Antza asko izan dira, besteak beste, Grace Coolidge, Gilemina I.a Herbehereetakoa, Winston Churchill[3] eta Theodore Roosevelt zeuden mamua ikusi omen zutenen artean.

Lyndon B. Johnsonek Lincoln mamuarekin hitz egin omen zuen. Johnsonek Lincolnen haren bulegoa izan zen bigarren solairuko gelan aurkitu eta galdetu omen zion: "Gerra bat izan zenuen, eskubide zibilen aldeko mugimendu bat izan zenuen, manifestariak eta kritikariak izan zenituen, zer egin dezaket?" Eta istorioa kontatzen du mamuaren erantzuna hau izan zela: "Ez joan antzerkira". Antza denez pasadizu hau umorezko hari bat da, Bob Hoperen taldeko umorista anonimo batek sortua.

Amezgaiztoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lincolnek amets bat izan zuen omen 1865eko apirilaren 14an, John Wilkes Boothek hil zuen egun berean. Dirudienez egun hartan hauxe kontatu zuen:

"Ametsetan, inguruko lekuren batetik zetorren intziri ahul batek iratzarri ninduen. Zutitu eta zarataren bila hasi nintzen, azkenean ekialdeko gelarako bidea aurkituz, non gizonak eta emakumeak hileta-mantuetan bilduta baitzeuden. Hilkutxa bat ikusi nuen oholtza batean, eta soldaduak mutur bakoitzean. Kapitain bat gertu zegoen, eta harengana zuzendu nintzen: "Nor dago hilda Etxe Zurian", esan nuen. 'Presidentea', bere erantzuna izan zen, hiltzaile batek hil zuen. Hilkutxan hilobi-arropak zituen gorpu bat zegoen, baina aurpegia ilunduta zegoen.[4]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]