Linda McCartney

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Linda McCartney
Linda McCartney 1976.jpg
Bizitza
Izen osoa Linda Eastman
Jaiotza New York1941eko irailaren  24a
Herrialdea  Ameriketako Estatu Batuak
Heriotza Tucson1998ko apirilaren  17a (56 urte)
Heriotza modua berezko heriotza: bularreko minbizia
Familia
Aita Lee Eastman
Ezkontidea(k) Paul McCartney  (1969-03-12 -  1998-04-17)
Seme-alabak
Hezkuntza
Heziketa Arizonako Unibertsitatea
Hizkuntzak ingelesa
Jarduerak
Jarduerak abeslaria, argazkilaria, musikaria, keyboardista Itzuli eta recording artista Itzuli
Genero artistikoa pop rocka
Musika instrumentua pianoa
ahotsa
IMDb nm0565371
www.lindamccartney.com/

Lady Linda Louise McCartney, jaiotzez Linda Eastman, (New York (AEB), 1941eko irailaren 24a - Tucson, Arizona (AEB), 1998ko apirilaren 17a) abeslari, konpositore, argazkilari eta animalien eskubideen denfentsan borrokatu zuen aktibista izan zen. Lindak sukaldaritza begetarianoari loturiko liburuak idatzi zituen eta Linda McCartney´s Foods Company sortu zuen, Erresuma Batuan eta Estatu Batuetan arrakasta handia izan zuen sukaldaritza begetarianoan aritzen zen konpainia.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lady Linda Louise Eastman New Yorken jaio zen, AEBetan, 1941eko irailaren 24an. Gurasoak Lee Eastman eta Louise Sara Lindner Eastman abokatu judu-amerikarrak izan ziren eta bikotearen bigarren umea izan zen. John anaia zuen aurretik (1939) eta Laura (1947) eta Louise (1950) ahizpa txikiagoak, berriz, jaio ziren ondoren.

Lindaren aita errusiar jatorriko inmigrante juduen semea zen eta, Leopold Vail Epstein izenekoa bazen ere, aldatu eta Lee Eastman hartu zuen. Amak, berriz, Louise Eastman Sara Lindnerrek Lindner departamentuko denden ondoarea jaso zuen oinordetzan. 1962an, Queensen hil zen, New Yorken, American Airlinesen 1 hegaldian. Amaren heriotzaren ondoren, Lindak beti izan zion hegazkinez bidaiatzeari gorroto.

Scarsdalen bizi ziren eta Scarsdale High Schoolen graduatu zen 1960an.

Linda Arizonako unibertsitatean argazkigintza ikasten ari zenean, John Melvin Jr. ezagutu zuen eta 1962ko ekainaren 18an ezkondu ziren. Lehen ezkontza honetatik jaio zen Heather alaba 1962ko abenduaren 31n, baina 1965eko ekainean bikotea banandu egin zen.

Argazkigintza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Linda Town & Country aldizkarian hasi zen harrera lanetan.

Hudson ibaia zeharkatzen zuen SS Mar Panther ontzian ofizila ez zen argazkilari bakarra izan zen eta The Rolling Stones taldeari promozio festan argazkiak hartzeko baimendua izan zen[1]. Aretha Franklin, Jimi Hendrix, Bob Dylan, Janis Joplin, Eric Clapton, Simon and Garfunkel, The Who, The Doors edo Neil Young artistak ere bere argazki izan ziren.

Eric Claptonen argazkiak egin zituen Rolling Stone aldizkarirako eta portadako argazkia egiten zuen lehen emakumea izan zen (1968ko maiatzaren 11).

1974ko urtarrilaren 31n, Linda bera eta Paul portada izan ziren Rolling Stone aldizkarian eta honetan ere bera izan zen lehena, portada izango zen argazkilariaren argazkia.

50 nazioarteko galeria baino gehiagotan erakutsi zituzten Lindaren argazkiak, Londresko Victoria and Albert Museum barne.

Linda McCartney's Sixties: Portrait of an Era argazki bilduma ere egin zuen eta 1993an argitaratu zuten. Artista ospetsuak, familia eta lagunak ziren bildumaren protagonista.

McCartney[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1967ko maiatzaren 15ean, Linda Eastman eta Paul McCartneyk elkar ezagutu zuten Georgie Famen kontzertu batean, Londresen. Linda Erresuma Batuan zen Londresen musikariei argazkiak ateratzeko xedean eta The Beatles zen helburu garrantzitsuenetakoa. Handik bi egunetara Margaret Procol Harum ikustera joan zen Paulekin eta 4 egun geroago, berriz, berriro ziren elkarrekin, Sgt. Pepper's Lonely Hearts Club Band zela-eta, Brian Epsteinek Belgravian zuen etxean. Hurrengo egunean, Linda New Yorkera bueltan zen.

1968ko maiatzean, New Yorken bildu ziren, John Lennon eta Paul McCartney han baitziren Apple Corps formazioa iragartzeko. 1968ko uztailaren 20an, Paul eta Jane Asher artistaren artean zegoen harremana bukaerara iritsi zen. Irailean, Paulek telefonoz deitu omen zion Lindari eta Londresera etortzeko eskatu. 6 hilabete geroago, 1969ko martxoaren 12an, ezkondu ziren Maryleboneko erregistroan. Linda haurdun zegoen, 4 hilabetez, eta Mary alaba jaioko zen.

1997an Elisabet II.ak senarra Sir egin zuenean, Linda Lady McCartney bilakatu zen.

Lindaren anaia den John Eastman abokatua Paul McCartneyren ordezkari izan da azken urteetan, 1970eko apirilean The Beatles banda ez deusean geratu eta gero.

Wings[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Paul eta Linda McCartney, 1973ko Oscar Sarietan elkarrizketa batean

1970ean The Beatles banda hautsi zenean Paulek teklatua eta pianoa jotzen erakutsi zion emazteari eta Wings proiektuan sartzeko animatu zuen. Lindak ez zuen bere burua ondo prestatuta ikusten eta ezezkoa eman zion behin baino gehiagotan, baina, azkenean, onartu egin zuen. Bandaren izena (Wings) Paulen amets batean sortu zen, bigarrenez aita bilakatu behar zuen egunaren bezperan, 1971ko abuztuaren 27an.

Grammy sari batzuk lortu zituen eta, 1974an, Oscar Sari bat ere bai, Live And Let Die abestiarekin, 1970eko hamarkadako banda arrakastatsuenetako bat bilakatu zelarik.

1977an, Seaside Woman bakarlana atera zuen Suzy and the Red Stripes izeneko taldeak AEBetan. Talde ilun hura Wings zen eta Linda McCartneyk idatzi zuen abestia. 1998an, Lindaren heriotza eta gero, Paul McCartney eta Geoff Emericken artean, albuma bukatu eta atera zuten, Wide Prairie.

Diskografia Wingsekin[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urtea Albuma Salmenta postuak Zertifikazioak
AEB
N.Z.
U.K.
NOR
SWE
JPN
ARG
1971 Ram
(Paul eta Linda McCartney)
2 1 1 1 2 6 1 Platino (AEB)
1971 Wild Life
(Wings)
10 9 11 4 15 Urrea (AEB)
1973 Red Rose Speedway
(Paul McCartney eta Wings)
1 10 5 4 4 13 5 Urrea(AEB)
Urrea (UK)
1973 Band on the Run
(Paul McCartney eta Wings)
1 4 1 1 1 1 1 3x Platino (AEB)
Platino (UK)
1975 Venus and Mars
(Wings)
1 1 1 1 1 1 1 Platino (AEB, UK)
1976 Wings at the Speed of Sound
(Wings)
1 2 2 2 7 4 6 Platino (AEB)
Urrea (UK)
1978 London Town
(Wings)
2 4 4 2 4 4 5 Platino (AEB)
Urrea (UK)
1979 Back to the Egg
(Wings)
8 9 6 5 5 7 7 Platino (AEB)
Urrea (UK)

Bildumak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urtea Albuma Salmenta postuak Zertifikazioak
AEB
AUS
NZ
U.K.
BEL
ITA
NOR
SWE
SWI
JPN
ARG
1978 Wings Greatest
(credit to "Wings")
29 16 5 20 32 24 Platino (AEB, UK)
1987 All the Best! 62 5 2 7 11 11 1 3x Platino (UK)
2x Platino (AEB)
Urrea (ARG)
Urrea(JP)
2001 Wingspan: Hits and History 2 14 13 5 21 18 5 49 13 2 2x Platino (AEB)

Urrea (AUS)

Begetarianismoa, aktibismoa eta bizimodu estiloa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1975ean, Lindak senarra ere berera erakartzea lortu zuen eta Paul begetariano bilakatu zen. Linda dieta hori sustatzen saiatu zen eta hainbat sukaldaritza-liburu atera zituen: Linda McCartney´s Home Cooking (1989), Linda’s Kitchen eta Simple and Inspiring Recipes for Meatless Meals.

Ez zuela izakin bizi bat jan nahi esan zuen eta mataderietan kristalezko ormak baleude, denok begetariano izango ginakeela erantsi[2].

McCartney bikotea begetarianismoaren eredu bilakatu zen eta animalien eskubideen defentsari ekin zioten. 1991ean, izoztutako begetal sorta bat atera zuten Linda McCartney izenpean eta, senarraren ondareaz gain, erabateko aberastasuna ekarri zion[3].

1995ean, Simpsons telesailean, Lisa, begetarianoa atalean, Lisa Simpson begetariano bilakatzen da McCartney bikoteak horrela eskatu zuelako seriean parte hartzeko.

2000. urteko martxoan, Linda McCartney Foods enpresak HJ Heinz Company erosi zuen eta, 2007an, berriz, Grupo de Hain Celestial. Linda McCartney Racing Team txirrindularitza ekipo profesionala ere patrozinatu zuen.

Esan bezala, McCartney animalien eskubideen alde borrokatu zuen eta, ildo horretan, PETA bezalako erakundeei eman zien bere laguntza. Ingalaterra Nekazari baten Defentsarako kontseiluan ere parte hartu zuen, herrialdea basorik gabe geratzeko arriskuari ekidin nahian eta Lurraren Lagunak edo Kirol Doilorren aurkako Ligako kide ere izan zen. Hil aurretik, PETAren iragarki bat egin zuen telebistarako eta horrela zioen:

« Sekula ikusi ote duzu arraina arnasestuka uretatik ateratzen dutenean. Horrela dio: Eskerrak hiltzeagatik. Ondo nago, lasai! »

[4]

Drogak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1975ean, Linda Los Angelesen hartu zuten atxilo marihuana zeramalako gainean, baina gerora kargu guztiak ezdeusean geratu ziren.

1984an, McCartney bikotea atxilotu zuten Barbadosetan marihuana izateagatik eta isuna jarri zioten.

Japonian, aireportura iritsi bezain pronto, marihuana aurkitu zioten Pauli Lindaren poltsan eta 9 egunez egon zen atxilo. Heathrowra iritsi zirenean, Londresen, Linda hartu zuten atxilo, berriro marihuana izateagatik.

Gerora, ordea, drogak nazkagarriak zirela esan zuen eta erabat alboratuta zituela[5].

Gaixotasuna eta heriotza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1995ean, bularreko kantzerra diagnostikatu zuten eta egoerak okerrera egin zuen gibelera zabaldu zitzaionean. 1998ko apirilaren 17an, hil zen Linda McCartney 56 urte zituenean, Tucson, Arizonan familiak zuen etxaldean.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Linda McCartney Aldatu lotura Wikidatan