Lindholm Høje

Wikipedia, Entziklopedia askea
Lindholm Høje hilerria.

Lindholm Høje ("Lindholm muinoa") Aalborgeko Nørresundby auzoan dagoen nekropoli edo hilerri bikingoa da. Hegoaldeko zatia, behealdean dagoena 1000-1050 urteen artekoa da, iparraldekoa berriz K. a. V. mendekoa dela uste da, vikingoen garaiaren aurretikoa, Burdin Arokoa. Interpretazio zentru bat dago alboan.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bikingoen garaian Limfjord fiordoa gurutzatzeko toki aproposena zenez hainbat herrixkaren aztarnak ere aurkitu dira multzo arkeologiko honetan. Harrizko itsasontziak ere badaude bertan. 1.200 urtearen inguruan asentamendua bertan behera utzi zuten, badirudi basoaren gehiegizko ustiaketak areaz estali zuela fiordoa eta haize bortitzek ere nabarmen zaildu zutela bertako bizimodua.

Indusketak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lehenengo indusketak 1889an egin baziren ere 1952tik aurrera burutu direla esan daiteke. 700 hilobi ingurutatik 589 jadanik aztertu dira eta hamaika objetu aurkitu dira, hala Lundeko (Suedia) bitxiak, nola txanpon arabiarrak, honek argi erakusten du merkatalgune garrantzitsua izan zela.

Hilobi gehienetan kremazioa burutu zela ikusi da.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]