Linfa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Linfa
Xehetasunak
Honen partesistema linfatikoa
KonponenteakLikido interstiziala
linfozitoa
Identifikadoreak
Latinezlympha
MeSHeta A15.382.520.150 A12.207.270.606 eta A15.382.520.150
TAA12.0.00.043
FMA9671
Terminologia anatomikoa

Linfa likido organiko koloregabea eta gardena da, odol-plasmaz eta leukozitoz osatua, odolaren antzera ornodunen gorputzean zehar zirkulatzen duena, hodi linfatikoetatik.

Linfaren osagai nagusiak odol-plasma eta linfozitoak dira (hauetatik datorkio izena). Jakina denez, linfozitoak leukozito mota bat dira. Odolaren aldean, linfak ez du eritrozito edo plaketarik baina, odolaren antzera, gatzatu daiteke (fibrinogenoa baitu).

Linfak hodi kapilarretatik ihes egiten duen plasma bereganatzen du, zelulen arteko eremu txikian. Plasma ez ezik, baita eremu interstizial horretan dauden substantziak ere (proteinak, zelulen metabolismoaren hondakinak...) hartzen dituzte linfa-kapilarrek. Kapilar txiki horiek sistema linfatikoaren hodi handiekin lotzen dira, eta hauek, haien ibilbidearen bukaeran, bat egiten dute hainbat zainekin (hots, linfak odolarekin nahasten bukatzen du).

Bolumenari dagokionez, odolaren baino askoz urriagoa da (gizakiarengan 1-2 l. linfa daude, odolaren 5 litroen aldean).

Ornodunengan, linfa sistema linfatikoan zehar zirkulatzen du gorputz osotik. Sistema linfatiko horrek gongoil linfatiko izeneko egiturak ditu, linfozito ugari dituztenak, immunitate-sistemaren jardueran zeregin oso garrantzitsua burutzen dutenak. Gongoil linfatikoak lepoan, besopeetan eta izterrondoan daude. Bakterioek edo birusek linfa infektatzen dutenean, gongoil linfatikoak handitu eta gogortu egiten dira.

Odolaren aldean, linfak ez du bihotz bezalako organo bultzatzailerik; muskuluen uzkurtze-mugimenduak eta aldameneko arterien pultsazioek eragiten dute linfaren zirkulazioa.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]