Lingua Libre

Wikipedia, Entziklopedia askea
Lingua Libre proiektuaren logotipoa.
Wikimania Montreal. 2017. Lingua Libre erabiltzen ikasteko prestakuntza saio batean hartutako argazkia.

Lingua Libre software librez egindako audio grabazio tresna bat da, giza ahotsa eta ahoskera kontuak lantzeko Wikimedia proiektu bat. Zerbitzua dohain eskaintzen da. Nahi beste hitz, atsotitz, esaldi eta abarrekin osatu daitekeen audio grabazioen liburutegia da.

Lingua Libren bildutako hitzak, atsotitzak, esamoldeak, esaldiak, adierazpenak Wikimedia proiektu batzuk hobetuko dituzte (adibidez, Wikipedia, Wikimedia Commons edo Wiktionarya) eta hizkuntzalari, lexikografo eta beste adituei lagunduko diete beren lanean.

LinguaLibre.fr webgunea audio grabazio plataforma irekia eta masiboa da, eta hitzak, hitz zerrendak edo testuen grabazio masiboa errazteko web aplikazio bat ere bai. Helburua audio fitxategi irekiak, garbiak, ondo moztuta, ondo izendatuak eta erabilerrazak gordetzea eta eskaintzea da. Hasieratik diseinatuta dago metadatu fitxategi koherenteak sortzeko audio fitxategietan. Grabazioaren produktibitatea 1000 audio / orduko grabazioetaraino iritsi daiteke, hitz zerrenda garbi batetik abiatu, esperientziadun erabiltzaile trebe batek lor dezake mila hitz orduko sistema honen bidez grabatzea. Lingua Librek proiektuen beka jaso zuen Wikimedia Fundazioaren eskutik eta Wikimédia Francek hartu zuen proiektua bere gain. Gaur egun, Wikimedia komunitatea aktiboki erabiltzen ari da, eta garatzaile eta laguntzaile sutsu askok kode irekiko proiektu gisa mantentzen dute.

Bertsioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • LinguaLibre.fr v1 (2016) Nicolas Vion-ek: aurreko bertsioetako Interneterako aldakuntza, proiektua Wikimédia France-k eman zuen, Frantziako Kultura Ministerioaren diru-laguntza (Délégation à la langue française et aux langues de France). Nicolas Vion, Rémy Gerbet WMFr, Lyokoï eta Yug-ek zuzendu zuten eta akademikoen iradokizunei begira diseinatu zen. Diru-laguntza frantses hizkuntza baztertuta edo gutxiengo egoeran zegoen komunitateei laguntzeko bideratuta zegoen. Hasieran frantsesez bakarrik zegoen plataforma hau, eta horrela aurkeztu zen Wikimedia komunitate globalean aurrean 2017ko Vienako eta Montrealgo ekitaldietan, Harrera ona izan zuen eta v2 baten beharra ikusi zen.
  • LinguaLibre.fr v2 (2018) 0x010C - MediaWiki-n oinarritutako berreraikuntza osoa Wikibase saioa eta OAuth erabiliz, Wikimedia ekosistemarekin hobeto integratzeko. Bigarren bertsio honekin, nazioarteko komunitate osoak erabil dezake aplikazioa, hizkuntza askotan eskuragarri dagoen erabiltzailearen interfazeari esker. Audio fitxategi garbi, aratz eta ondo ekoiztuek beste aplikazioetarako input izan litezke. Bai hizkuntzen ikaskuntzan eta irakaskuntzan, bai hizkuntza kontserbatzeko erabileran, erabilera zabala izan dezakeen aplikazioa. Munduan dauden 7.000 giza hizkuntzetatik gora[1], hizkuntzen erdia inguru hurrengo hamarkadetan desagertzeko arriskuan daude[2]. Hizkuntza asko gutxiagotze bidean daude.

Lizentzia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lingua Libreko eduki guztia Creative Commons CC-BY-SA-4.0 lizentziapean dago.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Ingelesez) «How many languages are there in the world?» Ethnologue 2016-05-03 (Noiz kontsultatua: 2020-04-29).
  2. (Ingelesez) Evans, Lisa. (2011-04-15). «Endangered languages: the full list» the Guardian (Noiz kontsultatua: 2020-04-29).

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]