Lingua ignota

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Hildegarda Bingengoaren 23 litterae ignotae

Lingua ignota (euskaraz: «hizkuntza ezezaguna») XII. mendean Rupertsbergeko abadesa zen Hildegarda Bingengoak deskribatutako hizkuntza misteriotsua da. Dirudienez, Hildegarda Bingengoak helburu mistikoekin erabili zuen baina hori ere ez dago oso garbi. Idazteko, 23 letra erabili zituen, litterae ignotae bezala ezagutzen direnak.[1] Dirudienez, ezagutzen den lehen hizkuntza eraikia izan zen.

Liburua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Abadesak hizkuntza partzialki lan batean deskribatu zuen: Lingua Ignota per simplicem hominem Hildegardem prolata. Liburu honen bi eskuizkribu gorde egin dira. Lan honetan 1.011 hitz bildu zituen. Berez, hizkuntza horren hitzak eta grafiak asmatu zituen zeren eta gramatika latinarena baitzen.[2]

Hizkuntzaren iturriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikerlariek Hildegarda Bingengoak sortutako hizkuntza Mosela haraneko erromantzeari lotuta egon daitekeela uste dute. Hori da, adibidez, D'Ambrosio iritzia.[3] Asmatutako hizkuntzak, bestetik, Erdi Aroko latinaren kutsua erakusten du. Adibide bezala "loifolum" hitza aipatu izan da: hitz honek italieraren "la folla"rekin antzekotasun handia du.

Hildegardak predikatzeko egin zituen bidaietan Mosela ibaian ibili zen, gaur egungo Alemaniako Renania-Palatinatuan. Santua han ibili zen urteetan oraindik erromantze hori erabiltzen zen. Hildegardaren bizi urteetan Treveris inguruan desagertu zen eta, agian ere bai, Estrasburgon. Beraz, santuak hizkuntza hori ezagutu zuen.[4]

Adibideko testua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hildegarda Bingengoa, lingua ignotaren sortzailea.

Testu hau latinez idatzita dago baina tartean Lingua Ignotaren elementuak agertzen dira:

"O orzchis Ecclesia, armis divinis praecincta, et hyacinto ornata, tu es caldemia stigmatum loifolum et urbs scienciarum. O, o tu es etiam crizanta in alto sono, et es chorzta gemma".

"Oi, munduko eliza, jainkoaren eskuz armatua, eta hiazintoez edertuta, zu zara jendearen eta zientzien hiriaren baltsamoa. Oi, zu ere musika goitarrez apainduta zara eta harribitxi distiratsuena zara".

Glosarioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Glosarioa ordena hierarkikoan antolatu zuen, lehenik Jainkoaren eta aingeruentzako terminoak emanez, gizakientzako terminoak eta familia harremanetarako terminoak jarraituz, gorputz-atalak, gaixotasunak...

Hona hemen lehendabiziko sarrerak:

  • Aigonz: jainkoa
  • Aieganz: aingeru
  • Zuuenz: santu
  • Liuionz: salbatzaile
  • Diueliz: deabru
  • Ispariz: espiritu
  • Inimois: gizaki
  • Jur: gizona
  • Vanix: emakume
  • Peuearrez: patriarka
  • Korzinthio: profeta
  • Falschin: vates
  • Sonziz: apostolu
  • Linschiol: martiri
  • Zanziuer: aitortzaile
  • Vrizoil: birjin
  • Jugiza: alargun
  • Pangizo: penitente
  • Kulzphazur: birraitona
  • Phazur: aitona
  • Peueriz: aita
  • Maiz: ama
  • Hilzpeueriz: aitaordea
  • Hilzmaiz: amaordea
  • Limzkil: haur
  • Zains: ume
  • Zunzial: gazte
  • Bischiniz: nerabe

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. .
  2. .
  3. .
  4. .

Ikus, baita ere[aldatu | aldatu iturburu kodea]