Linguine
| Linguine | |
|---|---|
| pasta | |
| Materialak | irina |
| Historia | |
| Jatorrizko herrialdea | Italy (en) |
Linguine pasta luze, zuzen, fin eta zapalak dira, jatorriz Liguria eskualdekoak. Espagetien luzera bertsukoak dira. Izena "mihi" (italieraz lingua) txikigarritik datorkio: linguina.
Euskaraz batzuetan tallarin esaten zaie, (italieraz tagliarini, piemonteraz tajarin) baina ez dute zerikusi handirik, tallarinak arrautza baitute orean eta "habia" itxurakoa bilduta daude.
Ligurian pesto saltsarekin prestatu ohi dira, baina beste hainbat saltsa ere erabili daiteke.
Prestaketa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Linguineak egiteko, gari gogorrezko irina eta ura nahastu behar dira orea osatzeko, arrabolaz hedatu eta xingola zapaletan ebakitzen da. Tradizioan, pastagintza eskuz egindako lan-prozesu gogorra izan da, baina ekoizpen-metodo modernoek prozesua arindu dute[1].
Linguine lehorrak ur gazitu eta irakinetan egosten da eltze batean. Linguineak emeki-emeki mugitzen dira elkarri ez itsasteko, eta 8-10 minutuz egosi al dente egon arte.
Pasta egosten den bitartean, nahi den saltsa prestatzen da zartagin batean. Linguineak iragazkitik pasatzen dira, baina aurretik katilukada bat pasta-ur gordetzen da, gero saltsaren loditasuna doitu ahal izateko.
Irudiak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Ingelesez) Domenica Marchetti. (2011). The Glorious Pasta of Italy. The Libraries Consortium (kontsulta data: 2024-04-26).