Lintzeo

Wikipedia, Entziklopedia askea
Lintzeo
Apharetidae (en) Itzuli
Ezaugarriak
Sexuagizonezkoa
Familia
AitaAphareus (en) Itzuli
AmaArene (en) Itzuli
Bikotekidea(k)Helena Troiakoa
Seme-alabakAbas (Argosko erregea)
Anai-arrebakIdas (en) Itzuli
KidetzaArgonautak

Lintzeo (grezieraz Λυγκεύς, Lynkeus) greziar mitologiako zenbait pertsonaiaren izena da.

Egiptoren semea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Horietako bat, Egiptoren seme bat zen. Egiptok izan zituen Danaoren 50 alabekin ezkondutako 50 semeetatik, bere emaztearen esku ezkon gauean hiltzetik libratu zen bakarra izan zen. Hiritik ihes egin zuen eta bere emazte Hipermnestrak zuzi batekin seinaleak egin zizkion arte ez zen itzuli. Gau hartatik, Argosen, zuzien jaia ospatzen da. Azkenik, bere osaba Danaoren oinordekoa izan zen Argoseko tronuan, Abanteren aita izan zen.

Afareoren semea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Beste bat, Afareoren semea zen. Hain zen zorrotza bere ikusmena, esaten zenez, objektuetan zehar ikus zezakeela, eta bere anaia Idasekin lotutako mitoetan agertzen da. Honekin batera, argonauten espedizioan parte hartu zuen, baita Kalidongo basurdearen ehizaldian ere. Bere anaiarekin batera, euren lehengusu Castor eta Poluxen aurka izan zuen lehia batean hil zen, behi lapurtze baten espedizioan lortutako harrapakina banatzeari zegokionez, edo, beste bertsio batzuen arabera, Castor eta Poluxek Leutziporen alabak bahitu izanagatik.