Linux banaketa
Linux banaketa edo GNU/Linux banaketa bat Linux sistema eragile bat instalatzeko erraztasunak ematen dituen aplikazioen sorta da. Hauetako bakoitzak konfiguraziorako tresna eta aplikazio ezberdinak eskaintzen ditu, guztien oinarria Linuxen nukleoa den arren.
Banaketa ezagunenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Linux banaketa ezagunetako batzuk hauek dira:
- Arch Linux
- CentOS
- Debian[1]
- Dragora
- Fedora Core
- Gentoo
- gOS
- Knoppix
- Kubuntu: Ubuntu-ren KDE bertsioa.
- Linux Mint (Ikus (Ingelesez) Linux Mint hasiera orria)
- Lubuntu: Ubunturen LXDE bertsioa.
- Mandriva
- SuSE Linux (Ikus (Gaztelaniaz) SuSE Linux hasiera orria)
- OpenSuSE
- PCLinuxOS
- Puppy Linux (Ikus (Ingelesez) Puppy Linux hasiera orria)
- Red Hat Enterprise Linux
- Sabayon Linux (Ikus (Ingelesez) Sabayon Linux hasiera orria)
- Slackware
- Slax
- Ubuntu Linux[2]
- Trisquel (Ikus (Ingelesez) Trisquel.info/en/)
DistroWatch webguneak bertsio zabalduenen zerreda eskeintzen du; zerrenda hau bisita kopuruan oinarritzen denez emaitzak gutxi gora beherakoak dira.
Banaketa espezializatuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Beste banaketa batzuk talde zehatz batzuei zuzendurik daude:
- OpenWrt, enrutadore dispositiboetan enpotratzeko diseñaturiko bertsioa.
- Edubuntu, hezkuntzarako ubuntu proiektuko sistema.
- MythTV, Multimedia ri zuzendutako banaketa.
- Musix, musikarientzat eginiko Argentina-ko banaketa.
- mkLinux, Yellow Dog Linux o Black Lab Linux, Macintosh eta PowerPC plataforma erabiltzaileentzat zuzendutako banaketak.
- 64 Studio, multimedia ediziorako diseinatutakoa, Debian banaketan oinarritua.
- ABC GNU/Linux, clusters Beowulf eraikuntzarako banaketa ,Iker Castaños Chavarri-k garatua Euskal Herriko Unibertsitatea (Euskal Herria)
Euskaraz lokalizaturik dauden Linux banaketak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Sistema eragile libreen ezaugarrietako bat lokalizazioak egiteko erraztasunak egotea da. Askotan, erabiltzaile batek edo erabiltzaile talde batek banaketa baten lokalizazioa egiteko proiektua bere egiten du eta batzuetan banaketaren %100 lokalizatu egiten da. Behin baino gehiagotan lortu da banaketa baten erabiltzaileentzako agerkari guztiak euskaraz egotea. Batzuetan, baina, proiektua ez da erabat burutzen.
- Debian Ikus Bertsio batzuk euskaraz
- EusLinux 2011. Ikus Sistema eragile batzuk euskaraz
- Fedora Core (Ikus, euskaraz dagoen nabigatzaile batekin, Fedora 19. Lanean dabiltza hurrengo bertsioren bat erabat euskaraturik egon dadin[3].)
- Kubuntu: Ubuntu-ren KDE bertsioa. Bertsio askotan, instalatzerakoan, euskara hautatu daitezkeen hizkuntzen artean agertuko.
- Mandrake Ikus Sistema eragile batzuk euskaraz. Zaharkitua[4]
- Ubuntu Linux. Bertsio askotan, instalatzerakoan, euskara hautatu daitezkeen hizkuntzen artean agertuko.
Linux banaketa ohikoen irudiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Big Linux 5 2012
Dizinha Linux 2006
Debian 5.0 "Lenny"
Fedora_Core 12 "Constantine"
Gentoo Linux 10.0
Mandriva Linux 2010.0 "Adelie"
Maryan Linux 1 2008
Linux Mint 9 "Isadora"
OpenSuSE 11.1
PCLinuxOS 2009.2
Puppy Linux 5.0
Sabayon Linux 5.0
Slackware 13
Slax 6.0.7
Sparky Linux 2012
Ubuntu 10.04 "Lucid Lynx"
Kanpo Loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- (Gaztelaniaz) www.distrowatch.com, Banaketen katalogo informatiboa.
- (Ingelesez) www.linux.org/dist/ Linux banaketen zerrenda.
- (Ingelesez) The Linux Online (Linux Online, Inc.).
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- ↑ Rodriguez, Roberto Cortiñas; Loinaz, Iñaki Alegria. (2008-12-30). Linux: Sistemaren eta sarearen administrazioa 2. argitaraldia (Debian eta Ubuntu). UEU ISBN 978-84-8438-178-5. Noiz kontsultatua: 2020-04-21.
- ↑ Rodriguez, Roberto Cortiñas; Loinaz, Iñaki Alegria. (2008-12-30). Linux: Sistemaren eta sarearen administrazioa 2. argitaraldia (Debian eta Ubuntu). UEU ISBN 978-84-8438-178-5. Noiz kontsultatua: 2020-04-21.
- ↑ http://librezale.eus/2012/12/15/fedora-firebug-xnoise-razor-qt-cryptocat-eta-exelearning-euskaraz/
- ↑ Aitziber Lasa Iglesias: "Programa zaharrak eskuratzeko... Abandonware". Elhuyar. 2002 http://zientzia.net/site_media/pdf/A176_O54-55_3.pdf].