Lionel Richie

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Lionel Richie
LionelRichie0995-1000.jpg
Bizitza
Jaiotza Tuskegee (Alabama)1949ko ekainaren 20a
Herrialdea  Ameriketako Estatu Batuak
Familia
Seme-alabak
Hezkuntza
Heziketa Auburn University
Tuskegee University
Hizkuntzak ingelesa
Lanbidea
Lanbidea abeslaria, aktorea, egile abeslaria, piano-jotzailea, musikaria, disko-ekoizlea eta zinema aktorea
Jasotako sariak
Kidetza Alpha Phi Alpha
Genero artistikoa popa
soula
Musika instrumentua saxofoia
pianoa
Diskoetxea Motown Records
IMDb nm0005360
lionelrichie.com

Lionel Richie (Tuskegee, Alabama, Ameriketako Estatu Batuak, 1949) musikaria eta ingelesezko abeslaria da.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1967an, The Commodores taldea sortu zuen, Estatu Batuetako 1970eko hamarraldiko soul-talde ezagunena. Ordurako, baina, bakarka hasteko asmotan zebilen, eta Kenny Rogers country-pop musika-izarrarentzat idatzi eta ekoitzi zuen Lady. Kantuak pop zuriaren merkatuko ateak zabaldu izanak bide hori hartzera bultzatu zuen.

1982an, Lionel Richie izeneko diskoarekin egin zuen debuta, eta arrakasta handia izan zuen. Urtebete geroago, bigarrena argitaratu zuen, Can't Slow Down, arrakasta handiko bi kanturekin: All Nihgt Long eta Hello. Diskoa argitaratu zuen konpainiaren historiako diskorik salduena izan zen. Handik gutxira, urrezko aukera egokitu zitzaion: mundu osora zabalduko zen ereserki bat egin zuen, Michael Jacksonekin batera, We Are The World. Urte hartan bertan, Say You, Say Me grabatu zuen, White nights filmeko abestia. Izugarrizko arrakasta izan zuen, eta hurrengo diskorako bidea urratu zuen: Dancing On The Ceiling (1986). Isilaldi luze baten ondoren, Louder Than Words argitaratu zuen 1996an. Orduz geroztik, Time (1998), Renaissance (2000), Encore (2002), Just for You (2004), Coming Home (2006), Just Go (2009) eta Tuskegee (2012) diskoak argitaratu ditu.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Lionel Richie Aldatu lotura Wikidatan
Biografia
Alabama
Artikulu hau Alabamako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.