Lipograma

Wikipedia, Entziklopedia askea
Georges Perec-en La disparition (Desagertzea) nobelaren omenez jarritako plaka "lipogramatikoa".

Lipograma testu mota da, bere barruan letra jakin bat (edo bat baino gehiago) behin ere ez daukana.[1] Hitz joko gisa edo idazleak ezarritako muga kontziente gisa hartu dena. Dagoeneko antzinako Grezian agertzen dira, baina lipogramen gorakada XVIII. mendean gertatzen da egilearen sormenaren proba gisa. Zenbat eta letra bat maizago izan hizkuntza batean, orduan eta zailagoa da letra hori gabe idaztea eta, beraz, orduan eta balio handiagoa du lipogramak.

Testu lipogramatikoen adibide ospetsuak dira La disparition, Georges Perec-ena, Andy West-en Lost and Found eleberria (2002), Adrià Pujol- en L ' eclipsi lanean katalanera itzulia, edo Gottlob Burmann-en poemak edo Christian Bök-en Eunoia eleberria.[2]

Adibideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «Egungo Euskararen Hiztegia (EEH) - UPV/EHU» www.ehu.eus (Noiz kontsultatua: 2021-04-21).
  2. «Lipogramaren definizioa eta adibideak» eu.eferrit.com (Noiz kontsultatua: 2021-04-21).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]