Lipoproteina

Wikipedia, Entziklopedia askea
Lipoproteina baten egitura:
ApoA, ApoB, ApoC, ApoE (apolipoproteinak); T (triazilglizerola); C (kolesterola); berdez fosfolipidoak

Lipoproteinak[1] proteina eta lipidoz osatutako konplexu makromolekularrak dira, gantzak gorputzean zehar garraiatzen dituztenak. Esfera-formakoak eta hidrosolubleak dira. Nukleoa lipido apolarrez (kolesterol-ester eta triglizeridoz) osaturik dago, eta kanpoko geruzan uretan disolbagarriak diren fosfolipidoak eta apoproteinak daude[2]. Entzima, antigeno eta toxina asko lipoproteinak dira.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskalterm: [Nutrizioa eta Dietetika Hiztegia] [2016]
  2. Ana GALARRAGA AIESTARAN: Hain txarra da kolesterola?[Betiko hautsitako esteka] Elhuyar aldizkaria, Zientzia.net

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Anatomia Artikulu hau anatomiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.