Lisboa

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Lisboa

Lisboa
Lisboa hiriko hainbat irudi. Goikaldeko irudian Apirilak 25 zubia;San Jurgiren gaztelua, Baixa de Lisboaren ikuspegia, Lisboako ohiko tranbia bat, Mega Arvore de Natal edo Eguberrietako Zuhaitz Erraldoia, eta São Bento jauregia; Belém dorrea, São Rafael eta São Gabriel dorreak, Praça do Comércio enparantzako Garaipenaren Arkua; Estádio da Luz futbol zelaia, eta Lisboako katedrala; Gare do Oriente geltokia, Apirilak 25 zubia Tajo ibaia zeharkatuz, Eduardo VII.aren parkea, eta Pombaleko markesaren errotonda; Lisboa hiriaren ikuspegia San Jurgiren gaztelutik, eta azkenik Lisboako aireportua.
Lisboa bandera

Lisboa armarria

Ofiziala Lisboa
Estatua PortugalPortugal
Eskualdea
Azpi-eskualdea
Barrutia
Alkatea
Lisboa
Lisboa Handia
Lisboako Barrutia
Carmona Rodrigues (PSD)
Sorrera K.a. 1200 Alis Ubbo herri feniziarra
Olissipona erromatar hiria
Herritarra lisboar[1]
Koordenatuak

38°43′00″N 9°10′00″W / 38.716666666667°N 9.1666666666667°W / 38.716666666667; -9.1666666666667Koordenatuak: 38°43′00″N 9°10′00″W / 38.716666666667°N 9.1666666666667°W / 38.716666666667; -9.1666666666667

LocalLisboa.svg

Eremua 84.8 km²
Posta kodea 1000 - 1900 Lisboa
Biztanleria 564,657 bizt.
Dentsitatea 6.658 bizt./km²
www.cm-lisboa.pt

Lisboa[1] Portugalgo hiriburua da eta Lisboako barrutikoa. 2001ean ia 550.000 biztanle zituen, herrialde osoko handiena izanda. Ingurualde guztia kontuan hartuta, aldiz, Grande Lisboa ("Lisboa Handia") esaten denak ia 2.6 miloi pertsona hartzen du barne.

Tejo ibaiaren itsasadarrean dago kokatuta.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Feniziarrek sortu zuten Lisboako hiria K. a. 1200. urte aldera. Olisipo hiriaren izen zaharrak alis ubbo («portutxo zoragarria») esapide feniziarra izan dezake jatorri. Odiseako Uliseren aztarnak ikusi nahi izan dituzte beste batzuek izen horretan. K. a. 205ean erromatarrak jarri ziren Lisboan eta bertan egon ziren 409. arte (Felicitas Julia izena eman zion Julio Zesarrek). Alanoak, sueboak eta bisigodoak egon ziren ondoren eta VIII. mendean mairu musulmanen eskuetara igaro zen (714) Al-Ushbuna izena emanez. Mendeetan defentsa lan garrantzitsuak egin ahal izan zituzten gerora São Jorgeren gaztelua izango zena, portugesez Castelo dos Mouros izenarekin ere ezaguna.

Normandiarren (844) eta Alfontso VI. Gaztelako eta Leongo erregearen (1093) erasoari aurre egin behar izan zion hurrengo mendeetan. Alfontso I.a Portugalgo lehen erregeak 1147an konkistatu ondoren herrialde hartako hiri bihurtu zuen betiko. 1256an Portugalgo hiriburu bihurtu zen eta erregeen egoitza hiria izan zen aurrerantzean, Coimbraren ordez.

1384an Lisboak bere bigarren setioa jasan zuen, 4 hilabete eta 27 egun iraun zuena eta erasotzaile moduan Gaztelako Koroak eragindakoa, Fernando I.a Portugalgo erregea zelarik. XV-XVI. mendeetan ezagutu zuen Lisboak bere gorena, Europako kolonia-portu nagusia baitzen. Manuel I.aren erreinaldian (1495-1521) guztiz edertu zen hiria (Belemgo Dorrea eta Jeronimotarren monasterioa). 1497ko uztailaren 8an Vasco da Gamaren espedizioa hiriko portutik itsasoz atera zen, Mozambike eta Indiara iritsi zena.

Via Augusta hasierako Garaipen Arkua, Praça do Comercio-tik ikusia

Joan III.a Elizkoiaren agintaldian (1521-1557) Kontraerreforma nagusitu zen Lisboan (Inkisizioa eta jesuitak tarteko). Espainiar gudarostearen okupazioarekin batean (1580-1640) hasi zen Lisboako hiri distiratsu haren gainbehera. Ingalaterrako gudarosteak hartu zuen parte gatazka horretan (1654), eta 1668an Lisboan izenpetu zuen Espainiako erregeak Portugalen burujabetasuna berresten zuen ituna. Britainiarren eragina nabarmena izan zen handik aurrera Lisboan eta Portugal osoan. 1755eko Domusantu egunez, lurrikara izugarri batek jo zuen Lisboa bete-betean; 40 minutuko tartean bi aldiz jo zuen dardarak, eliza guztiak lur jo zuten, eta Tajo ibaiko urak hartu zuen hiri guztia. Hogeita hamar milatik gora lagun eta bederatzi mila etxe inguru galdu ziren. XIX. mendearen hasieran, britainiarrek eta frantsesek hartu nahi zuten Lisboa eta gorabehera handien artean igaro ziren urteak (1807an frantsesek okupatu zuten eta ondoko urtean sartu ziren ingelesak berriro). Handituz joan zen, nolanahi ere, eta 1885erako 1785eko biztanle kopurua bikoiztu egin zen. 1880an zabaldu zen Avenida da Libertade Lisboa berriko bide-ardatz nagusia, 1901ean hasi zen argindarra Lisboako bazter guztietara zabaltzen eta garai honetan berean atondu zen ura hornitzeko hoditeria berria Alvielatik.

XX. mendea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1910an bertan izendatu zuten Portugalgo Errepublika. XX. mendean asko hazi da Lisboako hiria. 1911. urtean sortu zen Lisboako unibertsitate modernoa. Bigarren Mundu Gerraren garaian berrehun mila iheslari jaso zituen, baina luzaroan egon zen, Portugal guztia bezala, Antonio Salazar diktadorearen oinpean (1932-1968). 1966an zabaldu zen Salazar (apirilaren 25ekoa gaurko egunean) zubia. 1974an amaitu zen diktadura eta Portugal berriko hiriburu gisa iraun zuen Lisboak. 1988an, su handi batek erre zuen Lisboako Cidade Baixako Chiado izeneko auzoan.

1994an Europako kultura hiriburua izan zen. 1998ko maiatzetik urria arte Munduko Erakusketa (Expo 98) bertan antolatu zuten. 2004ko Europako Futbol Txapelketan egoitza nagusietakoa izan zen. 2007ko abenduaren 13an Lisboako Ituna bertan sinatu zuen Europar Batasunak.

Auzoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hiria 53 freguesiatan banatuta dago, eta hauek guztiak lau auzo nagusitan. Auzo historikoen artean, hauexek ditugu ezagunenen artean:

Ondasun nabarmenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Klima[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Datu klimatikoak (Lisboa)
Hila Urt Ots Mar Api Mai Eka Uzt Abu Ira Urr Aza Abe Urtekoa
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) 22.6 24.8 29.4 32.2 34.8 41.5 40.6 41.8 37.3 32.6 25.3 23.2 41.8
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 14.8 16.2 18.8 19.8 22.1 25.7 27.9 28.3 26.5 22.5 18.2 15.3 21.5
Batez besteko tenperatura (ºC) 11.6 12.7 14.9 15.9 18.0 21.2 23.1 23.5 22.1 18.8 15.0 12.4 17.5
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) 1.0 1.2 0.2 5.5 6.8 10.4 14.1 14.7 12.1 9.2 4.3 2.1 0.2
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) 8.3 9.1 11.0 11.9 13.9 16.6 18.2 18.6 17.6 15.1 11.8 9.4 13.5
Euria (mm) 99.9 84.9 53.2 68.1 53.6 15.9 4.2 6.2 32.9 100.8 127.6 126.7 774
Euri egunak (≥ 0.1 mm) 15.0 15.0 13.0 12.0 8.0 5.0 2.0 2.0 6.0 11.0 14.0 14.0 117.0
Eguzki orduak 142.6 156.6 207.7 234.0 291.4 303.0 353.4 344.1 261.0 213.9 156.0 142.6 2806.3
Iturria: [2]

Demografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Biztanleriaren bilakaera (1801 – 2011)[3]
1801 1849 1900 1930 1960 1981 1991 2001 2011
203.999 174.668 350.919 591.939 801.155 807.937 663.394 564.657 547.631

Hedabideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Garraioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kirolak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

SL Benfica eta Sporting Clube de Portugal hiriko futbol talde nagusiak dira.

Lisboatar ezagunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Lisboa Aldatu lotura Wikidatan