Lisboako Unibertsitate Berria
Itxura
Lisboako Unibertsitate Berria | |
---|---|
![]() | |
Datuak | |
Mota | unibertsitatea eta sarbide irekiko argitaletxea |
Herrialdea | Portugal |
Jarduera | |
Kidetza | European University Association, Young European Research Universities Network, Eutopia Alliance, ORCID, Agence Universitaire de la Francophonie eta Coalition for Advancing Research Assessment (en) ![]() |
Honen parte | ELIXIR Portugal (en) ![]() |
Eskumendekoak | Centre for Research in Anthropology (en) ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() |
Historia | |
Sorrera | 1973 |
webgune ofiziala![]() ![]() ![]() |
Universidade Nova de Lisboa (UNL edo Lisboako Unibertsitate Berria), sarritan "a Nova" (Berria) izenez ere ezaguna, zuzenbide publikoko erakunde bat da, 1973an sortua, Portugalen unibertsitate-ikasketak hedatzeko eta berritzeko politika baten esparruan. Lisboan du egoitza.
Unibertsitate federala da, ikasketa eta ikerketa unitate federatu hauek biltzen dituena.
- Zientziaren eta Teknologiaren Fakultatea;
- Gizarte eta Giza Zientzien Fakultatea;
- Medikuntza Zientzien Fakultatea;
- Ekonomia-fakultatea;
- Zuzenbide Fakultatea (FDUNL);
- Estatistikako eta Informazio Kudeaketako Goi Mailako Institutua;
- Teknologia Kimikoaren eta Biologikoaren Institutua
- Higiene eta Medikuntza Tropikaleko Institutua;
- Osasun Publikoaren Eskola Nazionala.
Errektoregoa eta UNLko zenbait unitate campus batean biltzen dira eta Lisboa, Almada eta Oeiras udalerrietako beste eraikin batzuetan daude. Monte de Caparicako campusa, Almada udalerrian, non zientzia eta teknologia fakultatea kokatuta dagoen, Europako campus handienetako bat da.