Lise London

Wikipedia, Entziklopedia askea
Lise London

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakÉlisabeth Jeanne Ricol
JaiotzaMontceau-les-Mines1916ko otsailaren 15a
Herrialdea Frantzia
HeriotzaParisko 13. barrutia2012ko martxoaren 31 (96 urte)
Hobiratze lekuaCimetière parisien d'Ivry (en) Itzuli
Familia
Ezkontidea(k)Artur London (en) Itzuli  (1935 -
Familia
Hezkuntza
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria, idazlea eta Frantziako Erresistentziako kidea
Jasotako sariak
Zerbitzu militarra
Adar militarraNazioarteko Brigadak
Parte hartutako gatazkakEspainiako Gerra Zibila
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Frantziako Alderdi Komunista
IMDB: nm0518742 Edit the value on Wikidata

Lise London, ezkondu aurretik Élisabet Ricol, (Montceau-les-Mines, Borgoina, 1916ko otsailaren 15aParis, Frantzia, 2012ko martxoaren 31) erresistentzia frantseseko aktibista izan zen, nazien kontzentrazio-eremuetatik bizirik atera zena.[1]

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lise London eta senarraren izeneko Plaza Parisen

Frantzian bizi ziren emigratzaile espainiarren alaba, Aragoiko lurrak utzi eta etorkizun hobearen bila joandakoak. Hamabost urte zituela, Gaztedi Komunista frantsesetan sartu zen, eta hemezortzi urterekin Kominternen lanean hasi zen, Moskun. Hantxe ezagutu zuen Artur London. Ordutik, ibilbideak ez ziren bereizi. Biak Espainiako errepublikanoei laguntzera etorri ziren, Erresistentzian parte hartu zuten eta kartzela eta kontzentrazio-eremu naziak ezagutu zituzten, eta, geroago, errepresio estalinista.

Kartzela[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lisa London, nazien Ravensbrück kontzentrazio-eremutik bizirik ateratakoa

Nazioarteko Brigadetan parte hartu ondoren, Lise London frantziar erresistentzian borroka egin zuen. 1942ko abuztuan atxilotu zuten arte, nazi okupatzaileen aurkako mitin batean hitza hartzen zuen bitartean.[2] Erresistentzia-ekintza horrek betiereko lan behartuak egitera eta alemanak Ravensbrücken kontzentrazio-eremura deportatzera kondenatu zuen.

Memoriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Roja primavera/ Udaberri gorria izan zen La madeja del tiempo izenburu komunarekin Lise Londonek bere bizitza kontatzeko erabili zituen bi memorietako lehena, Artur Londonen bizitza, La confesión (makina estalinisten gaizkile engranajeak munduari ezagutarazi zizkion liburua) autorea eta bere bizitza Saturnok bezala semeen idealaren mesedetan eman zuen belaunaldi batena. Bigarren liburukiak, Memoria de la Resistencia/ Erresistentziaren Oroimenak, Errepublikaren porrotetik nazien kontzentrazio-eremuetara arteko aldia jasotzen du. Jean Ferratek "Le bilan" abestian aipatu zuen, eta Simone Signoret Lise London izan zen, Artur Londonen memorietan oinarritutako Costa-Gavrasen filmean (1970) .

Aintzatespenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Ohorezko Legioko ofiziala
  • Lise London eta senarraren izeneko plaza Parisen
  • Jean Ferratek "Le bilan" abestian aipatu zuen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Santiago Carrillo. (4 de abril de 2012). Lise London, una heroína de la lucha antifascista. El País.
  2. AFP. (2 de abril de 2012). Fallece en París la ex combatiente Lise London. La Jornada.

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Roja primavera, Madril, Ediciones del Oriente y del Mediterráneo, 1996, ISBN ά87198-32-8
  • Erresistentziaren memoria, Madril, Ediciones del Oriente y del Mediterráneo, 1997, ISBN ά87198-41-0
  • Artur London: La Confesioa, Madril, Ayuso, 1971, ISBN ά336-0015-8; Gasteiz, Ikusager, 2000, ISBN ά85631-78-0 (edizio berria, Jordi Solé Aceroren hitzaurre interesgarriarekin)
  • Artur London: Se levantaron antes del alba, Bartzelona, Ediciones Península, 2006, ISBN ά8307-729-0

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]