Edukira joan

Litera (garraioa)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Litera (garraioa)
human-powered vehicle (en) Itzuli eta Anda (garraioa)a

Litera anda mota bat da, garraiolari batzuek norbait eramatekoa[1], hagetatik zintzilik edo haiei eutsita egoten den egitura batean.

Aulki bat baino gehiago daudenean, etzanda joateko tokia duenean, edo pertsona bat baino gehiago sar daitekeenean, palankina esan ohi zaio.

Asiako kultura eta ohiturekin lotu arren, historikoki Mendebaldean ere ohikoak izan dira. Europa erdialdean, bereziki, XVII. mendean modan jarri ziren: portechaises izenekoak Parisen 1617tik aurrera erabili ziren, eta Berlinen 1688tik aurrera: berlina izena, hain zuzen, hala nola sedan terminoa ere, XX. mendean automobilei aplikatuak; eskuzko garraio-tresna horietatik datoz. Munichen, 1688an, Turkiako litera-eramaileen gremioa ​​sortu zen, jatorriz otomandarrekin izandako gerretan preso hartuak izan zirenak. 1699an Karlowitzeko Bakearen baitan presoen trukea eztabaidatu zenean otomandarrekin, Bavariako agintarien kezka izan zen horrek ez ote zituen literak garraiatzailerik gabe utziko. Berlinen 1688an araudi bat ere ezarri zen, lehen ibilgailu edo trafiko araudi ezaguna.[2]

Aita santuek bat berezia zuten, sedia gestatoria izenekoa, tronu bat andetan eramatekoa.


Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. «OEH - Bilaketa - Litera» www.euskaltzaindia.eus (kontsulta data: 2024-11-14).
  2. Hüttl, Ludwig. (1976). Max Emanuel: d. Blaue Kurfürst, 1679-1726: e. polit. Biographie. Süddeutscher Verlag ISBN 978-3-7991-5863-3. (kontsulta data: 2024-11-15).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]