Literatura Unibertsala bilduma

Wikipedia, Entziklopedia askea

Literatura Unibertsala bilduma euskarara itzulitako literatur lanen bilduma bat da. 1989an jarri zen abian EIZIEk (Euskal Itzultzaile, Zuzentzaile eta Interpreteen Elkartea) eta Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak sinatutako lankidetza-hitzarmen bati esker, eta urtez urte zabalduz joan da. Bilduma honen xedea euskal irakurleei literatura unibertsaleko lan adierazgarrienak euskaraz irakurtzeko aukera ematea da, eta era berean, itzultzaileei egiten duten lana aitortzea. Lan horien itzulpena zein itzultzaileren esku utziko den erabakitzeko, EIZIEk lehiaketa bat antolatzen du. Proiektua martxan jarri zenetik, argitaletxe ezberdinek hartu dute obrak argitaratzeko ardura: lehen fasean (1990-2002) Ibaizabal argitaletxeak; bigarren fasean (2002-2010), berriz, Elkar eta Alberdaniak; eta gaur egun, Erein eta Igela argitaletxeek. 


Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]