Little Italy (Manhattan)

Koordenatuak: 40°43′09″N 73°59′50″W / 40.7191°N 73.9973°W / 40.7191; -73.9973
Wikipedia, Entziklopedia askea
Little Italy
neighborhood in Manhattan (en) Itzuli
Administrazioa
Estatu burujabe Ameriketako Estatu Batuak
Estatua New York
Ameriketako Estatu Batuetako hiri New York
BoroughManhattan
Posta kodea10012 eta 10013
Geografia
Koordenatuak40°43′09″N 73°59′50″W / 40.7191°N 73.9973°W / 40.7191; -73.9973
Map
MugakideakLittle Australia (en) Itzuli eta Nolita (en) Itzuli
Demografia

Little Italy, euskaraz Italia Txikia, AEBetako New York hiriko Manhattan barrutian dagoen auzo bat da. Iraganean italiar etorkinen komunitate handi baten bizilekua izateagatik ezaguna zen.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Iraganean Canal Street kalearen iparraldera, Elizabeth, Mott eta Mulberry kaleak barne hartzen zituen, bai eta inguruko eremua ere. XX. mendearen erdialdera italiar komunitatea beste auzoetara eta kanpoaldeko auzunetara hedatzen hasi eta auzoa txikitzen hasi zen. Hegoaldean, zenbait gune asiar komunitatearen bizilekua den Chinatown auzora igaro ziren. Iparraldeko guneek, Houston Street kalean, italiar ezaugarriak galtzen hasi ziren, ezaugarri etniko berezirik ez duen Nolita auzoan bilakatzeko, North of Little Italy (Italia Txikiko Iparraldea) izendapenaren laburdura. Gaur egun, Broome Street eta Canal Street kaleen arteko Mulberry Street gunea Little Italy auzoko nabarmenena da, eta bertan oraindik ere turistez beteriko italiar jatetxeak badaude.

Ospakizunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

San Gennaro jaia, Napoliko santu zaindaria, del nom del Sant patró de Nàpols, urtero Little Italy auzoan ospatzen den kale ospakizuna da, Mulberry Street kalean zehar. Hamaika egunez ospatzen da, honetan erakustaldiak, prozesioak eta jarduera ugari burutzen dira, tartean pasta jate lehiaketa.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Little Italy (Manhattan) Aldatu lotura Wikidatan