Lituania

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Lituaniako Errepublika
Lietuvos Respublika
Lituaniako bandera
Bandera

Lituaniako armarria
Armarria

Goiburua: Vienybė težydi)
( Utzi batasuna loratzen )
Nazio ereserkia:
Tautiška giesmė
Lituania: kokalekua
Hiriburua
(eta hiri handiena)
Vilnius
54°40′ N 25°19′ E
Hizkuntza ofiziala(k) Lituaniera1
Gobernua
Presidentea
Lehen Ministroa
Demokrazia parlamentarioa
Dalia Grybauskaitė
Algirdas Butkevičius
Independentzia
- Aldarrikatua
- Onartua
Sobietar Batasunetik
1990 martxoaren 11
1991 irailaren 6
Eremua
• Guztira
• Ura

65.300 km² (123.)
arbuiagarria
Biztanleria
• Zenbatespena(2014)
• Errolda (2011)
• Dentsitatea

Herritarra

2.944.459 (138.)
3.043.429
50,3 biztanle/km² (120.)

lituaniar[1]
Dirua litas (Lt) (LTL)
Ordu eremua
 • Udan (DST)
UTC (UTC +2)
Bai (UTC +3)
Interneteko domeinua .lt
Telefono aurrezenbakia +370
1biztanle guztiek errusieraz hitz egiten dute, baina ez da ofiziala, nahiz eta errusiar jatorriko gutxiengo zabal batek errusieraz bakarrik jakin

Lituaniako Errepublika edo Lituania[1] (lituanieraz: Lietuvos Respublika, {lang|lt|Lietuva}}) Iparraldeko Europan dagoen Europar Batasunaren kidea den Estatu txikia da. Baltikoaren alboan kokatuta, hauexek dira bere mugak: Iparraldean Letoniarekin, ekialdean Bielorrusiarekin eta hego mendebaldean Polonia eta Errusiako Kaliningradoko probintziarekin (óblast). Lituania, Letonia eta Estoniari Baltikoko estatuak deitzen zaie sarritan.

Biztanleak eta gizartea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lituania da, Baltikoko hiru estatuen artean, handiena eta biztanle gehien dituena. Jatorrizko lituaniarrak, letoniarrekin batera, duela milaka urte eskualde hartan kokatutako Baltikoko herrietakoen ondorengoak dira. Lituaniera da hizkuntza ofiziala -hizkuntza baltikoen familiakoa, letoniera bezala- eta herritarren % 84k erabiltzen dute, baina poloniera eta errusiera ere mintzatzen dira.

1991n, SESB desegin zenean eta ondorengo urteetan, lituaniarren proportzioa hazi egin zen, SESBeko beste lurralde batzuetan eta atzerrian bizi zen lituaniar asko itzuli baitzen eta, horrekin batera, gainerako talde etnikoetako kide asko (eslaviarrak, batez ere) joan egin baitziren Lituaniatik. Lituaniar gehienak katoliko erromatarrak dira; historian zehar, beren nortasunaren ezaugarritzat hartu izan da katolikotasuna.

Biztanleen %70 inguru hirietan bizi da. Lituania ez dago, antzinako Sobiet Batasuneko beste errepublika askoren antzera, hirigune bakar baten inguruan egituratua: Vilnius da hiririk handiena (500.000 biztanle), baina badira beste hiri handi batzuk, hala nola Kaunas (400.000 biztanle) eta Klaipeda (itsas portua, 200.000 biztanle).

Munduko suizidio ehunekorik handiena du (azkenaldian suizidio kopuruak era dramatikoan egin du gora) eta Europako homizidio ehunekorik handienetakoa.

2007ko urtean, 3.575.000 biztanle ditu. Bizi-itxaropena 74,4 urtekoa da. Biztanleriaren %99,6% alfabetatuta dago. Seme-alaben batez bestekoa 1,21koa da emakume bakoitzarentzat, honek suposatzen du biztanleriaren %0,28aren galera urtez urte.

Herrialdeko etniko-osaera honako hau da:

Hizkuntzak: lituaniera (ofiziala), poloniera, errusiera. Erlijioak: katoliko erromatarrak dira gehienak, baina badira luteranoak, errusiar ortodoxoak, protestanteak, musulmanak eta juduak ere.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lituaniako landa-eremuko paisaia.
Lituaniako mapa.

Lituania Ekialdeko Europaren zatitzat hartua da askotan, batez ere Estatu sozialista ohiak Ekialdeko Europaren barruan sartu nahi izan dutenean (Lituaniarekin batera Balkanak barne sailkapen hauetan), baina fisikoki Lituania mendebaldeagokoa da. Hain egia da hau non Europako zentro geografikoa Lituanian baitago. 1989. urtean Frantziako Geografia Institutu Nazionalak erabaki zuen Europako zentro geografiko bakarra Purnuškiai herrian dagoela, Vilnius hiriburutik 26 kilometrora.

Lituaniak ez dauka mendi handirik. Mendirik altuena, Medvégalis, Lituaniaren erdialde-mendebaldea betetzen duen Samogitiako lautadan dago. Lurraldea laku eta urmaelez beteta dago, eta haiek, oihanekin batera, herrialdearen %30 osatzen dute. Aintzirarik handiena mendebaldean dagoen Druksiai lakua da.

Klima eta erliebea Finlandia edo Suediaren oso antzekoak dira. Askotan egiten du elurra eta Lituaniako lurraldetan zehar baso, ibai eta laku handi eta politak nonahi ikus daitezke.

100 kilometro inguruko kostaldea dauka eta horietatik 40 kilometro soilik Baltikoko itsasertzean. Klaipėda, bere portu nagusia, Kursiu golkoko ahoan dago. Kursiu golkoko erreserba naturala, Kursiu Nerija Parke Nazionala, UNESCOk Gizateriaren Ondare izendatu du.

Vilnius hiriburuak "Baltikoko Erroma" ezizena dauka. 1920 eta 1939 artean, bere konderriaren biztanle gehienak poloniarrak zirelako (hiriaren izena Wilna poloniarrez) Poloniak anexionatu zuen. Hori zela eta, Kaunas hiriburu berri bihurtu zen, SESB inbasioaren ondorioz Vilnius berriro Lituaniako hiriburua izatera itzuli zen arte.

Hiri nagusiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Politika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lituania alderdien aniztasuna duen demokrazia parlamentarioa da.

2009an hautatutako Dalia Grybauskaitė lehendakaria.

1992ko urrian berretsitako konstituzio berriaren arabera, lehendakaria da Lituaniako Errepublikako agintari gorena edo estatuburua. Lehendakaria bost urtean behin hautatzen dute. Kanpo-harremanak eta seguritate politika zuzentzen ditu, baita lau urtero Lehen Ministroa eta kabinetea (Seimasen baimenarekin) eta funtzionario zibilak hautatu. Rolandas Paksasek, presidentea, 2003ko urtarrilean hasi zuen agintaldia baina boikotatu zuten eta 2004an Valdas Adamkus, presidente-ohia, bere kargura itzuli zen.

Legegile boterea Seimas izeneko legebiltzarrak dauka. Ganbera bakarreko erakundea da, eta lau urterako hautatzen diren 141 legebiltzarkidez osatua dago. 71 legebiltzarkide zuzeneko sufragio unibertsalez hautatzen dira, eta gainerakoak proportzio irizpideen arabera. Alderdi politiko bakoitzak, ordezkaritza izango badu, boto guztien %4 jaso behar du, gutxienez. Gutxiengo etnikoetako alderdiak salbuetsita daude gutxienez lortu beharreko boto kopuru horretatik. Errepublikako lehendakaritzarako berariazko hauteskundeak egiten dira, bost urterik behin. Lehendakariak izendatzen du lehen ministroa, baina legebiltzarrak onartu behar du.

Hainbat alderdi politiko daude Lituanian, baina honako hauek dira nagusiak: Alderdi Kristau Demokrata (LKDP), Lituaniako Alderdi Demokratiko Laborista (LDDP), Lituaniar Batasun Nazionalista (LTS), Lituaniako Alderdi Sozial Demokrata (LSDP), Lituaniako Nekazarien Alderdia (LUP), Lituaniako Zentroko Batasuna (LCS), Alderdi Kontserbadorea (TS), Lituaniako Poloniarren Batasuna (LLS) eta Alderdi Demokratikoa (DP).

Banaketa administratiboa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: Lituaniaren banaketa administratiboa
Lituaniako banaketa

Lituaniar lurraldea politikoki hamar konderritan (lituanieraz apskritys, singularra - apskritis) banatzen da:

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: Lituaniako historia

Antzinako lituaniarrak (liths) baltos edo aestiis deritzon talde baten adarra ziren, antzinako prusiar eta letoniarrekin batera. Baltikoko tribu hauek ia ez zeukaten harreman zuzenik Erromatar Inperioarekin, baina tratu komertzialak mantendu zituzten (Anbar Bidea izenekoaren bidez). Lituaniarrek azken hamar mendeetan zehar iraun duen estatua izan dute eta letoniarrek XX. mendean aldarrikatu zuten beren estatua; tribu prusiarrak, aldiz, XVIII. mendean desagertu ziren.

Lituaniar aberriari (Litua) buruzko lehenengo erreferentziak Quedlinburgo monasterioaren urtekarietan agertzen dira; lehena 1009ko otsailaren 14koa.

Lituaniako lurralde bilakaera, Dukerri Handitik gaur egunera.

Oraingo lituaniar lurraldea jatorriz XII. mendeko Erdi Aroko estatuarena da. Aditu gehienen ustez lehen lituaniar estatuaren sorrera Mindaugas koroatzean izan zen, 1253ko ekainaren 6an. Mindaugasek lituaniar duke guztiak bildu zuen.

1241an, 1259an, 1275an eta 1277an Urrezko Hordan bildutako mongolek erreinua inbaditu zuten.

1385an, Ladislao II.a Poloniakoaren koroatzearen ostean, Poloniarekin elkartu zen.

1401ean Ladislaoren lehengusu Vytautasek Lituaniako Duke Handi izendatu zuen bere burua eta herrialde bien arteko lotura askatu zen. Baina bien kooperazioari esker, lituaniar eta poloniar armadek Teutondar Ordena menderatu zuten 1410ko Grunwaldgo guduan.

1568an, berriro Poloniari lotuta, Bi Nazioen Errepublika edo Polonia-Lituania mankomunitatea sortu zuen. Lotura hau dinastikoa baino ez zen, Lituaniak bere autogobernua mantendu baitzuen.

1795an, Katalina II.a Errusiakoa erregina zela, Errusiaren kontrolpean erori zen, XVIII. mendean zehar iraun zuen desintegrazio-prozesu baten ostean (Poloniaren zatiketak).

Lehen Mundu Gerran, 1915 eta 1918 artean, Alemaniak okupatu zuen.

1918ko otsailaren 16an, 1917ko Errusiar Iraultzaren ondorioz, Nikolas II.a Errusiakoaren inperiotik independentzia aldarrikatu zuen. Hasierako sistema politikoa monarkia izan zen, Mindaugas II.a erregea buru zela. Baina azaroan errepublika aldarrikatu zuten. 1918 eta 1921 bitartean, Poloniako errepublika berriarekin gudua burutu zuten. Gudua amaitu eta gero, Lituaniak bere lurraldearen %20a galdu zuen, Vilnius hiriburua tartean. Hiriburua aldi baterako Kaunasera mugitu zuten eta horrela jarraitu zuten 1940a arte.

1940ko ekainean sobietarrek eta alemaniarrek akordioa egin ondoren, Sobietar Errepublika Sozialisten Batasunaren tropek herrialdea okupatu zuten, eta abuztuan Lituania Lituaniako Errepublika Sozialista Sobietarra bihurtu zen. Bigarren Mundu Gerran alemaniarrek okupatu zuten eta 210.000 judu hil zituzten. Gerra bukatu eta gero, berriro SESBren kide izatera itzuli zen, nahiz eta misko broliai lituaniar gerrillaren erresistentzia armatua 1954 arte izan.

1988an Sąjūdisaren aldeko Mugimendu Lituaniarra osatu zuen, 1989ko SESB legebiltzarrerako hauteskundeetan garaipena lortu zuena. 1990eko martxoaren 11n Vytautas Landsbergis presidente hautatu berriak independentzia aldarrikatu zuen, Iraultza Kantatua izeneko ekintzan. Sobietarren erantzuna gogorra izan zen, Vilniusen okupazio militarra eta 13 zibilen sarraskia. 1991ko alferrikako estatu-kolpea eta gero, independentzia nazioartean aintzatetsi zuten.

2004ko martxoaren 29an, Ipar Atlantikoko Itunaren Erakundearen kide bihurtu zen eta 2004 maiatzaren 1ean, Europar Batasunaren kide.

Ekonomia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1940an SESBen barruan geratu zen arte, nekazaritza izan zen Lituaniako ekonomia jarduera nagusia, baina geroztik, industriak indar handia hartu zuen. Antzinako sobietar errepublikekin lotura ekonomikoak eten izanak krisialdi gogorra ekarri zuen Lituaniako ekonomiara: 1992an, BPG % 25 jaitsi zen.

2004an, Lituania Europar Batasunean sartu zen bere egoera ekonomiko onari esker. Harrez gero, Europan hazkunde ekonomiko handiena daukan herrialdetako bat izan da. 2003an bere BPG %10,3 handitu zuen. Lituaniar ekonomia nekazaritzan, abeltzaintza eta baso-esplotazioan oinarritu zuten. Europar Batasunean sartu eta gero, industrializazioa gehitu da. Lur landatua 2.400.000 hektareakoa da, eta munduko lehen liho ekoizlea da.

Bigarren sektoreari dagokio BPGen %40, eta sektore horretan enplegatzen da biztanleria aktiboaren %30 inguru. Industria garrantzizkoenak ondorengo hauek dira: makina-erremintak, motor elektrikoak, etxeko tresna elektrikoak, petrolio findegiak, ontzigintza (itsasontzi txikiak), optikako tresneria, osagarri elektronikoak, konputagailuak, porlana, ehungintza, papera eta anbarra.

Nekazaritzan eta basogintzan biztanleria aktiboaren %20 inguru enplegatzen da, baina BPGren %13 baizik ez dagokio. Abere hazkuntza eta esne produkzioa dira nekazaritzako jarduera nagusiak: esnea, haragia eta arrautzak ekoizten dituzte. Aipatzekoak dira, halaber, laboreak, patatak, azukre erremolatxa, lihoa eta barazkiak ere.

Energia premia handienak barne-produkzioaren bitartez estaltzen baditu ere, Lituaniak ekonomia arazoak izan zituen Errusiak erregai fosilen truke nazioarteko prezioak ordaintzeko eskatu zionean. Ignalinako bi erreaktore nuklearrak dira Baltikoko errepubliketako instalazio nuklear zibil bakarrak, eta herrialdearen energia premien ia erdia estaltzen dute.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Lituania Aldatu lotura Wikidatan