Liu Cixin

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Liu Cixin
Geek Bar Tor authors event - Cixin Liu (18397919319).jpg
Bizitza
Jaiotza Pekin1963ko ekainaren  23a (56 urte)
Herrialdea  Txinako Herri Errepublika
Hezkuntza
Heziketa North China University of Water Conservancy and Electric Power Itzuli
Hizkuntzak txinera
Jarduerak
Jarduerak idazlea, zientzia-fikzio idazlea eta ingeniaria
Lan nabarmenak The Three-Body Problem Itzuli
Jasotako sariak

Liu Cixin (txinera tradizionalez: 劉慈欣; txinera sinplifikatuz: 刘慈欣; pinyinez: Liú Cíxīn, liu-c^xin ahoskatua; Yangquan, Shanxi, 1963ko ekainaren 23a) nagusiki zientzia-fikzioa idazten duen idazle txinatarra da. Txinako zientzia-fikziozko sari nagusia, Galaxy Award delakoa, bederatzi aldiz irabazi du[1], eta nazioarteko Hugo Saria[2], berriz, behin.

Hiru Gorputzen Problema[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eleberriak eta narrazio laburrak idatzi izan ditu Liuk eta horietan ezagunena, trilogia bat da, Remembrance of Earth's Past izenaz argitaratu izan dena ingelesez. Trilogia horren funtsa da Lurrak kontaktu egiten duela Alpha Centauri izarraren inguruan garatutako zibilizazio estralurtar batekin. Trilogiaren lehen aleak Hiru Gorputzen Problema du izenburua.

Liburu horretan hainbat gai ukitzen ditu Liuk[3]: fisika aurreratua (soken teoriako dimentsio infinitesimalak bereziki), errealitate birtualeko jokoak, joera post-humanistak, SETI programa (adimen estralurtarraren bilaketa), eta Alpha Centauri sistemarekin komunikatzeko egon daitezkeen aukerak. Hain zuzen ere, Hiru Gorputzen Problema, sistema horren egonkortasunari dagokion problema matematiko latz bat da, berebiziko garrantzia duena traman.

Testuinguru historikoa ere interesgarria da. Batetik, istorioaren aurrekariak 1966 eta 1967. urteetan hasten dira, Iraultza Kultural Txinatarreko indarkeria urteetan eta Gerra Hotzaren testuinguruan, eta kokapen garaikidea, berriz, 21. mendearen lehen erdian kalkulatu daiteke, dagoeneko Txina tekno-potentzia nagusietako bat denik, inbidiarik gabe AEBekin alderatuta.

Eleberrian, Alpha Centauri da 3-gorputzen problema bizi duen sistema, 3 izarreko sistema baita hura. Elkarren arteko grabitate indarren eta orbiten kalkulu beharbada ezinezkoa da 3-gorputzen problema eleberrian, eta problema horri etengabe aurre egin beharra da eleberriko alphacentauritarren egitekoa.

Kontua da alphacentauritarrek "misio" bat bidaltzen dutela Lurrera. Mikro-misioa da, izatez: argiaren abiaduratik gertu bizkortu ahal izateko bidaia, protoi bat da alphacentauritarrek bidaltzen dutena. Hori bai, beren teknologia aurreratuarekin, protoiaren baitan "tolestutako" infra-dimentsio fisikoetan, destolestuz gero, ia masarik gabeko baina neurri tri-dimentsional izugarriko sistema konplexu eta adimentsu bat askatzen duena.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1.   Awards for Chinese-language science fictions announced . Noiz kontsultatua: 2017-11-23 .
  2. (Ingelesez)  «2015 Hugo Awards» The Hugo Awards 2015-03-31 . Noiz kontsultatua: 2017-11-23 .
  3.   Lurraren eta Alpha Centauriren arteko bidaiak: zientzia-fikzioan eta agian urte batzuk barru . Noiz kontsultatua: 2017-11-23 .