Edukira joan

Liu Jiakun

Wikipedia, Entziklopedia askea
Liu Jiakun
Bizitza
JaiotzaChengdu, 1956 (68/69 urte)
Herrialdea Txinako Herri Errepublika
Jarduerak
Jarduerakarkitektoa eta idazlea
Jasotako sariak

Liu Jiakun (txinera tradizionalez: 劉家琨; txinera sinplifikatuz: 刘家琨; pinyinez: Liú Jiākūn; Chengdu, 1956) txinatar arkitektoa da.

Hamazazpi urterekin nekazari bezala lan egitera bidali zuten Iraultza Kulturalean eta 1982an arkitekturan graduatu zen Chongqingeko Unibertsitatean. Graduazioaren ondoren, Chengdu Estatuko Arkitektura Diseinu eta Ikerketa Institutuan lan egin zuen. Ondoren, Tibet eta Xinjiang eskualde autonomoetan eman zuen denbora bat, arteari eta literaturari eskainia, eta arkitekturara itzuli zen 1993an. 1999an Chengdu Architects sortu zuen.

Minimalismoan, humanismoan eta tokiko diseinuan oinarritzen da bere lana. Tokiko materialak eta inperfekzioaren estetika erabiltzen ditu. 2008ko Sichuango lurrikararen ondoren, obra-hondakinak erabili zituen eraikuntza-material gisa.

2025ean Pritzker Arkitektura Saria jaso zuen.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]