Liudmila Pavlitxenko
Lyudmila Mikhailovna Pavlitxenko (ukraineraz: Людмила Павличенко, errusieraz: Людмила Павличенко; jaiotzez Belova; Bila Tserkva, 1916ko uztailaren 12a – Mosku, 1974ko urriaren 10a) Bigarren Mundu Gerran parte hartu zuen sobietar frankotiratzaile bat izan zen[1], 309 hildako eragin zituena. Garai guztietako frankotiratzaile hoberenetako bat da[2] eta historiako emakume frankotiratzaile arrakastatsuena.[3][4]
Lehenengo urteak eta hezkuntza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Errusiar Inperioko Bila Tserkva herrian (gaur egun Ukrainan dagoena) jaio zen 1916ko uztailaren 12an, eta bere familiarekin batera Kievera joan zen bizitzera hamalau urte zituela. Han DOSAAF tiro klub batean sartu zen eta tiratzaile amateur bat bihurtu zen, Kieveko arsenal fabrika batean lan egiten zuen bitartean.[5] 1932an, 16 urte zituela, Alexei Pavlitxenkorekin ezkondu zen eta Rostislav (1932-2007) izeneko semea izan zuten, baina laster dibortziatu ziren. 1937an, Kieveko Unibertsitateko ikasle gisa, masterra lortu zuen historian, Bohdan Khmelnytskyren bizitzan oinarrituriko lana eginez.[6]
Karrera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bigarren Mundu Gerra
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1941eko ekainean, Pavlitxenko bere historia ikasketetako bere laugarren urtea egiten ari zelarik, Alemaniak Sobietar Batasunaren inbasioa hasi zuen.[5] Pavlitxenko Odesako erreklutatzeko bulegoko lehen boluntarioetako bat izan zen. Infanteriara joateko eskatu zuen eta, ondorioz, Armada Gorriko 25. Rifle Dibisioa esleitu zitzaion;[5] Pavlichenkok erizain bihurtzeko aukera izan zuen, baina ukatu egin zuen.[5] Bertan, Armada Gorriko 2.000 emakume frankotiratzaileetako bat bihurtu zen, zeinetatik 500 inguruk gerra biziraun zuten.. 1941eko abuztuaren hasieran, bere lehen bi hildakoak eragin zituen Belyayevka inguruan, 3.5X ikusmira teleskopikoa zuen Tokarev SVT-40 fusil erdi-automatikoaren.[5]
Pavlitxenkok Odesa inguruan bi hilabete eta erdi borrokatu zuen eta 187 hildako eragin zituen.[6] 1941eko abuztuko senior sarjentu izendatu zuten, konfirmatutako 100 hildakora iritsi zenean. Errumaniarrek 1941eko urriaren 15ean Odesa kontrolpean hartu zutenean, bere unitatea itsasotik Sebastopolera, Krimeako penintsulara, eraman zuten.[6] Bertan zortzi hilabete baino gehiagoz borrokatu zen.[5][7] 1942ko maiatzean, Pavlichenko, teniente izendatu berria, Hegoaldeko Armada Kontseiluak aipatu zuen 257 alemaniar soldadu hil zituelako. Bigarren Mundu Gerrako konfrimatutako 309[5][8] hilketa izan zituen guztira, 36 frankotiratzaileak etsai barne.
1942ko ekainean, Pavlitxenko morteroz zauritu zuten. Bere ospea gero eta handiagoa zenez, zauritik osatu eta hilabetera gudutik atera zuten.
Aliatuen herrialdeetara egindako bisitak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1942an, Pavlitxenko Kanada eta Estatu Batuetara bidali zuten publizitate bisita bat egiteko. AEBetako presidenteak jaso zuen lehen Sobietar herritarra bihurtu zen Franklin D. Rooseveltek Etxe Zurian hartu zuenean. Ondoren, Eleanor Rooseveltek Pavlitxenko gonbidatu zuen Amerikan zehar bere esperientziak kontatzeko bira bat egitera.[9] Washingtonen kazetariekin izandako bilkura batean, egiten zizkioten galdera motekin harrituta geratu zen "Erreportari batek nire uniformearen gonaren luzera kritikatu zuen, esanez, Amerikan emakumezkoek gona laburragoa daramatela eta gainera nire uniformeak loditu egiten ninduela." [3][10]
Pavlitxenko Washington Hirian ospatzen ari zen Nazioarteko Ikasleen Batzarraren aurrean agertu zen eta, ondoren, Industri Antolamenduko Kongresuko bileretan parte hartu zuen, baita New Yorken eta Chicagon agerraldi eta hitzaldiak eman ere. Chicagon jendetza handiaren aurrean hitz egin zuen, gizonak bigarren frontea babestera bultzatuz.
« | Jaunak, 25 urte ditut eta 309 inbaditzaile faxista hil ditut orain arte. Ez al duzue uste, jaunok, nire atzean denbora luzeegiaz ezkutatu zaretela? | » |
—Liudmila Pavlitxenko |
Bere hitzak jendartean finkatu eta babes handia jaso zuten.[9] Estatu Batuek Colt pistola erdi-automatikoa eman zioten.
1942ko azaroaren 21ean, Pavlitxenkok Coventry bisitatu zuen, tokiko langileek egindako 4.516 librako donazioa onartuz Armada Gorrirako hiru X izpi unitate ordaintzeko. Coventryko katedraleko hondakinak, Alfred Herberten lanak eta Standard Car Factory, non donazio gehienak lortu ziren. bisitatu zituen baita ere.[11]
Nagusi maila lortu ondoren, Pavlitxenko inoiz ez zen borrokara itzuli, baina irakasle bihurtu zen eta Sobietar frankotiratzaileak prestatu zituen gerraren amaiera arte.[5] 1943an, Sobietar Batasuneko Heroiaren Urrezko Izarra jaso zuen,[12] eta Sobietar zigilu batean agertu zen.
Azkeneko urteak eta heriotza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Gerra ostean, Kieveko Unibertsitatean karrera amaitu zuen eta historialari gisa lan egiten hasi zen. 1945etik 1953ra Sobietar itsas armadako buruaren ikertzaile laguntzailea izan zen. Ondoren, Gerra Beteranoen Sobietar Batzordean aktiboki lan egin zuen. Pavlitxenko 1974ko urriaren 10ean hil zen 58 urte zituela, eta Moskuko Novodevitxi hilerrian ehortzi zuten.[5]
Bigarren sobietar oroitzapen zigilu bat egin zen 1976ean, Liudmila Pavlitxenkoren erretratuarekin.
Bizitzan oinarritutako lanak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Musika
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Woody Guthrie folk abeslari amerikarrak abesti bat osatu zuen ("Miss Pavlichenko"), bere gerrako ekintzei omenaldia egin eta Estatu Batuetara eta Kanadara egindako bisitak oroitzeko.[13] The Asch Recordings diskan argitaratu zen.[14]
Zinema
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Pavlitxenko 2015eko Battle for Sevastopol (Ukrainerazko titulua, "Незламна" ("Suntsiezina")) filmeko protagonista da. Errusiar-ukrainiar ekoizpen bateratua, bi herrialdeetan kaleratu zen 2015eko apirilaren 2an. Nazioarteko estreinaldia bi aste beranduago izan zen Beijingeko Nazioarteko Zinemaldian.[15]
Literatura
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bere memorien lehenengo ingelesezko edizioa, Lady Death izenburua duena, Greenhill Books argitaletxeak kaleratu zuen 2018ko otsailean.[16] Martin Pegleren hitzaurrea du.[17]
Sariak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Pavlitxenkoren gerra ekintzek Sobietar Batasunaren aitorpena izan zuten, bere irudia oroitzen zuten bi zigilu ateraz.[18][19] Hurrengo sari hauek jaso zituen baita ere:
- Sobietar Batasuneko heroia
- Leninen Ordena (bi aldiz)
- Guduko merituen domina
- Odesako defentsaren domina
- Sebastopoleko defentsaren domina
- 1941-1945 Gerra Patriotiko Handian Alemania irabaztearen domina
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Laws. (2015-04-03). «Secret Entertainment Today: Sevastopol against the “Stalingrad” – BBC» Secret Entertainment Today (Noiz kontsultatua: 2018-09-28).
- ↑ «The 10 deadliest snipers of all time» Business Insider (Noiz kontsultatua: 2018-09-28).
- ↑ a b (Ingelesez) «Army & Navy - Lady Sniper» Time 1942-09-28 ISSN 0040-781X. (Noiz kontsultatua: 2018-09-28).
- ↑ Pat., Farey,. (). Sniping : an illustrated history. Zenith, 129 or. ISBN 9780760337172. PMC 428065910. (Noiz kontsultatua: 2018-09-28).
- ↑ a b c d e f g h i 1951-, Sakaida, Henry,. (). Heroines of the Soviet Union 1941-45. Osprey, 31 or. ISBN 1841765988. PMC 51779412. (Noiz kontsultatua: 2018-09-28).
- ↑ a b c Women and war : a historical encyclopedia from antiquity to the present. ABC-CLIO 2006, 457 or. ISBN 1851097708. PMC 70680524. (Noiz kontsultatua: 2018-09-28).
- ↑ «Павличенко Людмила Михайловна» www.warheroes.ru (Noiz kontsultatua: 2018-09-28).
- ↑ Pat., Farey,. (2008). Sniping : an illustrated history. Zenith ISBN 9780760337172. PMC 428065910. (Noiz kontsultatua: 2018-09-28).
- ↑ a b (Ingelesez) King, Gilbert. «Eleanor Roosevelt and the Soviet Sniper» Smithsonian (Noiz kontsultatua: 2018-09-28).
- ↑ The World War Two reader. Routledge 2004, 268 or. ISBN 0415224020. PMC 53307749. (Noiz kontsultatua: 2018-09-28).
- ↑ (Ingelesez) Archive, The British Newspaper. «Register | British Newspaper Archive» www.britishnewspaperarchive.co.uk (Noiz kontsultatua: 2018-09-28).
- ↑ 1951-, Sakaida, Henry,. (2003). Heroines of the Soviet Union 1941-45. Osprey ISBN 1841765988. PMC 51779412. (Noiz kontsultatua: 2018-09-28).
- ↑ «Miss Pavlichenko (WOODY GUTHRIE) (1940s)» www.woodyguthrie.de (Noiz kontsultatua: 2018-09-29).
- ↑ Hard Travelin': The Asch Recordings, Vol. 3. Smithsonian Folkways 1998-05-19 (Noiz kontsultatua: 2018-09-29).
- ↑ Battle for Sevastopol. (Noiz kontsultatua: 2018-09-29).
- ↑ (Ingelesez) results, search; Pegler, Martin. (2018-02-05). Lady Death: The Memoirs of Stalin's Sniper. Greenhill Books ISBN 9781784382704. (Noiz kontsultatua: 2018-09-29).
- ↑ «Stalin's angel of death: The world's most successful female sniper» Mail Online (Noiz kontsultatua: 2018-09-29).
- ↑ «Mankiller: Major Lyudmila Pavlichenko by Henry Sakaida 1 of 2» www.soviet-awards.com (Noiz kontsultatua: 2018-09-29).
- ↑ «Mankiller: Major Lyudmila Pavlichenko by Henry Sakaida 2 of 2» www.soviet-awards.com (Noiz kontsultatua: 2018-09-29).
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bigarren Mundu Gerran borrokatu ziren beste frankotiratzaile sobietar batzuk:
- María Polivanova
- Natalia Kovshova
- Nina Lobkóvskaya
- Roza Šánina
- Aliyá Moldagulova
- Ziba Ganiyeva
- Nina Petrova