Liudmila Txernykh

Wikipedia, Entziklopedia askea
Liudmila Txernykh
Bizitza
JaiotzaXuia1935eko ekainaren 13a
Herrialdea Errusia
 Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna
Lehen hizkuntzaerrusiera
Heriotza2017ko uztailaren 28a (82 urte)
Familia
Ezkontidea(k)Nikolai Txernykh
Hezkuntza
HeziketaIrkutsk State Pedagogical College (en) Itzuli
Hizkuntzakerrusiera
Jarduerak
Jarduerakastronomoa
Lan nabarmenakdiscoverer of asteroids (en) Itzuli

Liudmila Ivanovna Txernykh (errusieraz: Людмила Ивановна Черных, ukraineraz: Людмила Іванівна Черних; Xuia, Ivanovo Oblasta, 1935eko ekainaren 13a2017ko uztailaren 28a) errusiar astronomo bat izan zen.[1]

1959an Irkutskeko Estatu Unibertsitate Pedagogikoan graduatu zen. 1959 eta 1963 artean Irkutskeko Neurketa Fisiko-Tekniko eta Erradioteknikoen Ikerketa Institutuko "Denbora eta Maiztasun Laborategia"n lan egin zuen, non behaketa astrometrikoak egin zituen. 1964 eta 1998 artean, 1991an desagertu ondoren Errusiako Zientzien Akademia izena jaso zuen SESBeko Zientzien Akademiako Astronomia Teorikoko Institutuan lan egin zuen. 1998tik Ukrainako Krimeako Astrofisika Behatokian lan egin zuen.

Urte askoan zehar bere lankide eta ondoren senar izan zen Nikolai Txernykh astronomoarekin lan egin zuen, 2004an hil zena. Antonin Mrkosek 1979an aurkitu zuen 2325 Chernykh asteroidea bere omenez izendatua izan zen.

Aurkitutako asteroideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bere karreran zehar, Liudmila Txernykhek 267 asteroide aurkitu zituen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]