Edukira joan

Liudmila Ulitskaia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Liudmila Ulitskaia

Bizitza
JaiotzaDavlekanovo, 1943ko otsailaren 21a (83 urte)
Herrialdea Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna
 Errusia
Familia
AitaEvgeny Yakovlevich Ulitsky
Ezkontidea(k)Andrej Nikolajevič Krasulin
Familia
Hezkuntza
HeziketaMSU Faculty of Biology (en) Itzuli 1968)
Hizkuntzakerrusiera
Jarduerak
Jarduerakidazlea, gidoilaria, itzultzailea, haur literaturaren idazlea, giza eskubideen aldeko ekintzailea, prosalaria, dramagilea, ekintzaile soziala eta biologoa
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
InfluentziakVladimir Nabokov
IMDB: nm0880445 Edit the value on Wikidata

Liudmila Jevgenievna Ulitskaia (errusieraz: Людмила Евгеньевна Улицкая[1] batzuetan bere izena Liudmila gisa idatzita agertzen da eta bere abizena Ulitskaia, tildearekin edo tilderik gabe; errusieraz, berriz, honako hau: Ни ни; Davlekanovo, Baxkortostan, SESB, 1943ko otsailaren 21a), biokimikari, idazle eta zinema-gidoigilea da.

Ural mendien hegoaldean jaio zen, han babestu baitziren gurasoak, moskutarrak, Alemania naziaren aurkako gerra sasoian. Ondoren, bere familia Moskura itzuli zen. Hiri hartan, Ulitskaiak bigarren hezkuntza amaitu zuen, eta Lomonosov Unibertsitatean ikasi zuen biologia, 60ko hamarkadan. SESBeko Zientzia Akademiako Genetika Orokorreko Institutuan egin zuen lan, eta handik kaleratu zuten agintariek bere idazmakinarekin literatura debekatua, samizdat, erreproduzitu zela egiaztatu zutenean. Une hartatik aurrera, Judutar Antzerki Musikalean lan egin zuen, erreportajeak eta gazteentzako antzezlanak idatzi zituen eta olerkiak itzuli zituen mongolieratik.

1980ko hamarkadan hasi zen eleberriak argitaratzen, baina Sobiet Batasuna desegin arte itxaron behar izan zuen benetan aitortua eta argitaratua izateko. 1992an Novy Mir aldizkari literarioan argitaratutako Soniexka (1992) nobela laburra izan zen lehen lan arrakastatsua.

Liberty ahizpak (1990) eta Denentzako emakumea (1991) filmetarako egin zituen gidoiekin nazioarteko ospea lortu zuen. Harrezkero hamar eleberri baino gehiago eta hainbat ipuin bilduma argitaratu ditu Ulitskayak. Darabilen prosa psikologikoak Anton Txekhov-en prosaren antza du. Bere lanak askotan pertsonaia femeninoetan jartzen du fokua, eta gizon eta emakumeen arteko desberdintasuna ikusarazten du, batez ere, dio, Errusian pisu handia duten ekialdeko tradizioetan. 2011n, Simone de Beauvoir Saria jaso zuen. Bere liburuak hogeita hamar hizkuntzatara itzuli dira.[2]

Hautatutako obrak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Narrazio-lanak (luzera handiko eleberriak)

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Зеленый шатер (2011) - (Karpa bat zeru azpian).
  • Даниэль Штайн, переводчик (2006) (Barnetegiak)
  • Искренне ваш Шурик (2003) – (Zinez berarena)
  • Казус Кукоцкого (2001) – (Kukotskiren kasua)
  • Медея и её дети (1996) – (Medea eta seme-alabak)

Ipuin liburuak eta eleberri laburrak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Детство 45-53. А завтра будет счастье. (2013) - (Haurrak 45-53. Eta bihar helduko da zoriona)
  • Священный мусор (2012). (Zabor sakratua), ipuin-bilduma eta saiakerak.
  • Истории про зверей и людей (2007). (Pertsonen eta animalien historiak)
  • Люди нашего царя – (Gure tsarraren jendeak)
  • Сквозная линия (2002) (Emakumeen gezurrak)
  • Второе лицо (2002) – (Bigarren pertsona)
  • Девочки (2002) – (Neskatxak)
  • Пиковая Дама и другие (2001) - (Pika-dama eta besteak)
  • Лялин дом (1999) (Lialiako etxea)
  • Цю-юрихъ – (Zú-úrich)
  • Весёлые похороны (1997) – (Áliken hileta alaiak)
  • Бедные родственники (1994) – (Ahaide txiroak)
  • Сонечка (1992) – (Soniexka)

Euskarari ekarriak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Сонечка (1992) Soniexka

Soniexka Liudmila Ulitskaia autoreak 1992an errusieraz idatzi eta 2021an Josu Zabaletak itzuli zuen nobela motza da. Pasazaite argitaletxeak ateak itxi aurretik euskal irakurleari egindako ekarpena, besteak beste.

Izenburuak, Soniexka-k, liburuko protagonistari egiten dio erreferentzia. Hain zuzen, Soniexkaren bizitzaren deskribapena egiten baitu honek; protagonista haurra zenean hasten da liburua, irakurtzea izugarri gustatzen zitzaion garaian, muturra beti liburu artean sartuta zueneko garaian hain zuzen ere. Honelako esaldiak irakur ditzakegu hasieran: “Soniexkaren irakurketak, erotasun modu arin bat bilakaturik, lotan ere ez zuen uzten. Ametsak ere irakurri egiten zituela zirudien” (12. orr). Azpimarragarria dela uste dut, izan ere, liburuzain lanetan ari dela ezagutzen duen Robert Viktorovitxekin ezkondu ostean kuriositate eta irakurzaletasun zantzu guztiak galduko baititu. Eta beraien alaba Taniaren jaiotzak areagotu egingo baitu Soniexkarengandik jendarteak, bere senarrak eta berak ere espero duen emakume rola: “(…) osorik eraman zuela Soniak hainbeste maite zuen liburuen mundu hura, eta miserian, txirotasunean eta txandan- txandan gaixotzen ziren Tania eta Robert Viktorovitxi buruzko eguneroko kezka-zama imajinatu ere ezinak utzi zizkiola haren ordez” (25. orr).

Pertsonaien nondik- norakoen bitartez garaiko Errusian zegoen giro grisa, txirotasuna eta gerraren presentzia irakurriko ditugu. Horrez gain, Sobietar Batasunak emakumeentzako patriarkatuak gordetzen zuen patua agerian uzten du: bakardadea, familia osoaren zaintza lanen zama eta edozein nortasun zantzuren itzaltzea. Hau azpimarratzeko autoreak senarra izendatzen duen aldiro (ez du gutxitan egiten) izen- abizenak erabiltzen ditu. Autoritate, presentzia eta nortasundun izakia dela ahaztu ez dezagun. Soniexka, ordea, Sonia izenaren txikigarria da.

Yasiaren iritsierak (Tania alabaren adineko umezurtzarenak, alegia) aldatu egingo du nobelaren norabidea, intriga puntu bat emanaz bukaerari. Eta familia horren patua aldatuz betiko, zeina ez dizuedan kontatuko spoilerrik ez egite aldera. Baina Soniexkak irakurketa berreskuratzen duela aurreratuko dizuet.

Bere motzean zehatza eta intentsoa da liburua. Deskribapen gogoangarriak egiten ditu, metafora, konparaketen eta zerrenda luzeen bitartez sentsazio bereziak pizteko gai dena.[3][4]

  • Русское варенье – (Errusiar konfitura)
  • Мой внук Вениамин – (Nire biloba Veniamín)
  • Семеро святых из деревни Брюхо - (Barriga herriskako zazpi santuak)
  • Русское варенье и другое» - (Errusiar konfitura eta beste batzuk), 2008
  • Médicis Saria (1996), Sóniechka lanagatik
  • Giuseppe Acerbi Saria (1998), Sóniechka lanagatik (Italia)
  • Errusiar Booker saria (2001), Kukotskiren kasua lanagatik.
  • Mosca-PENNE saria (2006), Kukotskiren kasua lanagatik (Italia - Errusia)
  • Liburu Handiaren Saria (2007), Daniel Shtein itzultzailearengatik
  • Grinzane Cavour Saria (2008), Zinez berarena lanagatik, Shúrik (Italia)
  • Aita Aleksandr Men saria, Shúrik, Zinez berarena lanagatik (Alemania - Errusia)
  • Nazioarteko Nazioarteko Booker Sariaren finalista (2009).
  • Simone de Beauvoir Saria (2011).[5]
  • Ohorezko Legioa (2014)
  • Formentor saria (2022).[6][7]

Zinemarako egokitzapenak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. 156. Alfabeto zirilikoz idatzitako izenak euskarara aldatzeko transkripzio-sistema. Gasteiz: Euskaltzaindia (argitaratze data: 2009-02-27) (kontsulta data: 2026-05-24).
  2. Mateo, Ferran. (12 de mayo de 2013). Liudmila Ulítskaya: “Cuando sepa qué es la libertad, le dedicaré toda una novela”. .
  3. «euskarari ekarriak» ekarriak.armiarma.eus (kontsulta data: 2026-05-20).
  4. «Segi irakurtzen, Soniexka!» Argia (kontsulta data: 2026-05-20).
  5. La Voz de Rusia. (11 de febrero de 2011). Ludmila Ulítskaya y el feminismo a la rusa. .
  6. País, El. (2022-04-28). «La escritora rusa Ludmila Ulítskaya, exiliada en Berlín por la guerra, gana el Premio Formentor 2022» El País.
  7. Sánchez, Rosalía. (29 de abril de 2022). Lyudmila Ulitskaya: «Esta guerra marca un punto de inflexión». Madrid, 49 or..

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Aliken hileta alaiak. Obraren aipamena Gaztelaniaz.