Edukira joan

Live Earth

Wikipedia, Entziklopedia askea
Live Earth
Motaenvironmental organization (en) Itzuli
benefit concert (en) Itzuli
Indarraldi2007 - 

Webguneliveearth.org
Live Earth Wembley Berriaren estadioan.

Live Earth (euskaraz. Lur bizia) pop- eta rock-kontzertu batzuk izan ziren, eta ingurumen-kontzientzia handitzeko egin ziren. Hainbat artistek parte hartu zuten, eta 2007ko uztailaren 7an izan zen, berotze globalaren berri emateko.[1] Kontzertuek munduko 150 musika-artista bildu nahi zuten ezagunenen artean entzule kopuru errekor bat lortzeko asmoarekin. Zortzi hiritan, bata bestearen atzetik eta 24 ordu bete arte, musika kontzertuak izan ziren, "lokartutako kontzientziak esnatzeko".[2]

Save Our Selves erakundeak (SOS) antolatu zuen ekitaldia. Kevin Wallek sortu zuen erakunde hori, eta Al Gore AEBetako lehendakariordearen, Alliance for Climate Protection erakundearen, MSN erakundearen laguntza zuen, baita Control Room-ena ere Live Earth zuzentzen zuen kontzertu-ekoizlearena. Gainera, MTV telebista-katearen aldetik propaganda-laguntza handia izan zuten. Morse kodean idatzitako SOS zen logoa/marka erregistratua. Antzeko beste musika-gertaera anizkoitzek ez bezala (Live 8, doakoa), Live Earth-ek sarrera kobratu zuen, baina gertaera telebista eta internet bidez transmititu zen (http://www.liveearth.org).

Parte hartu zuten hiriak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hasiera Sydneyn (Australia) emango zioten, (2.00 GMT). Cricket Ground & Aussie Stadium, Blue King Brown, Crowded House eta Toni Collette & The Finish aritu ziren.[2]

Lekukoa Japoniak hartu zuen, Tokiok eta Kiotok. Linkin Park, Michael Nyman y Yellow Magic Orchestra izan ziren bertan besteak beste.[2]

Shanghain (Txina) Sarah Brightman soprano britainiarra eta 12 Girls Band ikusi ahal izan ziren. Live Earth Hegoafrikara joan zen ondoren, Johannesburgera. Han izan ziren UB40, Vusi Mahlasela, Angelique Kidjo eta Baaba Maal.[2]

Londreseko Wembley estadioak (12.00etatik 22.30etara GMT) Beastie Boys, Black Eyed Peas, Damien Rice, David Gray, Duran Duran, Foo Fighters, Genesis, James Blunt, John Legend, Keane, Madonna, Metallica eta Red Hot Chili Peppers hartu zituen. Hamburgon (Alemania) Shakira eta Enrique Iglesias entzun ahal izan ziren, besteak beste.[2]

Ondoren, Live Earth ikuskizunak New Yorkera egin zuen jauzia, The Police, Roger Waters, Bon Jovi, Alicia Keys, Kanye West eta Keith Urban aritu ziren bertan. Azkenik, jaiaren amaiera Río de Janeiron izan zen, artista hauekin: Lenny Kravitz, O Rappa, Jota Quest, Marcelo D2 eta MV Bill, Jorge Ben Jor eta Xuxa.[2]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. «Live Earth Aims to Cause Lasting Change» Washington Post 2007-07-02.
  2. a b c d e f «Live Earth, munduko zortzi hiritan musika 24 orduz» www.hiru.eus (Albisteak - hiru -Euskadi.eus) (Noiz kontsultatua: 2022-06-13).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]