Edukira joan

Living Colour

Wikipedia, Entziklopedia askea
Living Colour

Bizitza
Jarduerak
InfluentziakBad Brains, Jimi Hendrix, Rush, Funkadelic, Last Exit (en) Itzuli, Marvin Gaye, Parliament (en) Itzuli, Red Hot Chili Peppers, Run–DMC, Stanley Clarke, Talking Heads, The Rolling Stones, James Brown, Led Zeppelin, Van Halen, Jeff Beck, Little Richard, Ohio Players (en) Itzuli, The Ramones, Ronald Shannon Jackson, Sly and the Family Stone (en) Itzuli, Stevie Wonder, The Clash eta Weather Report (en) Itzuli
Genero artistikoafunk metal (en) Itzuli
metal alternatiboa
DiskoetxeaEpic Records
Megaforce Records

livingcolour.com
IMDB: nm2164311 Facebook: LivingColour X.com: LivingColour Instagram: livingcolourofficial MySpace: livingcolourmusic YouTube: UCPfMDwzk8gCMOAZaJ9JEsgw Vimeo: livingcolour Souncloud: livingcolour Spotify: 6Uhp7WA6sjm5ZL6Xz561de iTunes: 517236 Last fm: Living+Colour Musicbrainz: dc6f8c1f-626b-42b0-9115-7e66ae4cecd6 Songkick: 201063 Discogs: 81049 Allmusic: mn0000825087 Deezer: 251 Edit the value on Wikidata

Living Colour New Yorkeko heavy metal musika talde estatubatuarra da. Funk, rock, metal, jazz eta raparen fusioa egiten dute, WASP pentsamoldeari eta AEBko arrazakeriaren aurkako hitzekin. 1980ko hamarkadaren erdialdetik aurrera Fishbone, Red Hot Chili Peppers, Faith No More, King's X, eta Jane's Addiction taldeekin garatu zen fusio mugimenduaren parte izan zen, baina eragin nagusia Bad Brains zuten beti ere. Cult of Personality, Love Rears Its Ugly Head edo Leave It Alone bezalako kantak haien estiloaren adierazgarri dira.

Hastapenak eta lehendabiziko arrakastak (1984-1995)

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1984an, Vernon Reid gitarra-jotzaileak musikari apartak bildu zituen taldea osatzeko: Will Cahlounek lehendabiziko perkusio saria jasoa zuen Bostongo Berklee School of Music-en, Muzz Skillings baxu-jotzailea musikologian lizentziatua zen, eta Corey Glover kantariak rol bat izan zuen Oliver Stone Platoonen. Elkarrekin estilo guztiak nahasten dituen musika sortu zuten, banaketez arduratzeke: rocka, funka, heavy metala, reggaea, punka, jazza, soula, rapa, baita kalipsoa edo zouka ere fusionatuz. The Rolling Stonesen bira batean, hasierako gonbidatuak izan ziren eta bakoitzak bakarka eginiko albumetan jotzera gonbidatu zituzten.[1]

Vivid lehen albuma, Mick Jaggerrekin elkarlanean ekoitzia, AEBko arrakasten seigarren postura iritsi zen, eta bi aldiz platinozko diskoa irabazi. Cult of Personality kantuari esker, 1989an Grammy sari bat lortu zuten hard-rock kanta onenarentzat. MTV Video Music Awards-en ere sari bat jaso zuten, urte berean talde berri onenaren kategorian. Hurrengo diskoak, Time's Upek, Little Richard eta Carlos Santanaren lankidetza jaso zuen. Love Rears Its Ugly Head kanta arrakasta bizia izan zen. Hurrengo urtean, Biscuits izeneko EPa kaleratu zuten. 1993an, Judgment Night filmaren soinu bandan parte hartu zuten, Run-DMC[2] rap taldearekin; eta 1994an, Sunshine of Your Love True Lies[3] filmaren soinu bandan agertu. Vernon Reidi hamaika tokitatik deitu zutenez, horrek taldearen kohesioan eragina izan zuen. Muzz Skillingsek utzi egin zuen eta Doug Wimbish —aurretik James Brown eta George Clintonekin jo zuen— haren ordez hartu zuten. Stain azken diskoa dute, azkenean, 1995. urtearen hasieran banandu baitziren. Urte horretan bertan kaleratu zen Pride, beren kanta onenen bilduma albuma eta laugarren diskoko saioetatik bazter utzitako lau kanta berrirekin.[4][5][6][7][8]

Berrantolaketa eta azken jarduerak (2001etik aurrera)

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Corey Glover, egungo kantaria.

Sei urtez bananduta egon ondoren, 2001ean bira baterako itzuli eta Montreuxeko Jazzaldian (Suitzan) kontzertu bat eman zuten. Horren ondoren, 2003ko urriaren 7an, Collideøscope izeneko albuma atera zen, adituen prentsan arrakasta handia izan zuena. Montreuxeko Jazzaldian parte hartu zuten urte berean.[9][10][11][12] 2007ko uztailaren 25ean Donostiako Jazzaldian jo zuten, Dr Experience taldearekin, eta 2009ko abenduaren 18an, Oiartzunen.

Cult of Personality kanta Grand Theft Auto: San Andreas bideo-jokoko Radio X irratian dago. 2009ko irailean beste lan bat plazaratu zuten, The Chair in The Doorway, eta munduko bira batean hasi.[13][14]

Titulua CM Punk catch-borrokalariak Ring of Honorren 2005ean eta World Wrestling Entertainmenten 2011tik 2014ra sarrerako musikatzat ere erabili zuen, baita All Elite Wrestlingen 2021etik 2023ra eta 2023an World Wrestling Entertainmentera itzuli zenean ere.

2016ko irailean, Who Shot Ya izenburuko EPa atera zuten: Notorious B.I.G. raperoaren kantaren bertsio bat dakar, baita pieza beraren remix sorta bat ere. Albuma AEBan[15] su-armen bortizkeria emendatu izanak sortutako sumintzearen ondorio da.[16]

  • Vernon Reid – gitarra nagusia, koruak (1984-1995, 2000tik), kantua (1984-1985)
  • Corey Glover – kantua (1985-1995, 2000tik)
  • Will Calhoun – bateria, perkusioak, koruak (1986-1995, 2000tik)
  • Muzz Skillings - baxua (1984-1992)
  • Doug Wimbish – baxua, koruak (1992-1995, 2000tik)

Estudioko albumak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • 1988: Vivid
  • 1990: Time's Up
  • 1991: Biscuits (EPa)
  • 1993: Stain
  • 2003: Collideøscope
  • 2009: The Chair in The Doorway
  • 2016: Who Shot Ya (EPa)
  • 2017: Shade

Zuzeneko albumak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • 1990: Time Is Now"
  • 1994: Dread
  • 2004: Live From CBGB's 1989
  • 2005: Instant Live : Avalon - Boston, MA 10/17/04
  • 2008: CBGB Omfug Masters 2005
  • 2009: The Paris Concert 2007
  • 1995: Pride
  • 1998: Super Hits
  • 2001: Play It Loud
  • 2006: Everything Is Possible: The Very Best of Living Colour
  • 2008: Playlist: The Very Best of Living Colour

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • (en) Dakota Stevens, «Living Colour», A Guide to Funk Metal Music Including Stylistic Origins and Famous Bands Including Bang Tango, Bootsauce, Fishbone, Faith No More, Korn, L.A.P.D, Webster's Digital Services, 2010

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]