Livoniar
| Mota | etnia, herri eta national minority (en) |
|---|---|
| Biztanleria (osoa) | 400 |
| Hizkuntza | Livoniera |
| Erlijioa | luteranismo |
| Honen parte | Finiar |
| Geografia | |
| Jatorria | Livonian coast (en) |
| Estatua | Letonia |
Livoniarrak[1] ipar-mendebaldeko Letoniako kostaldean jatorria duen Baltikoko finlandiar etnia bat dira. Livoniako antzinako lurraldeak, gaur egungo Estoniaren hegoaldeko erdia eta Letoniaren iparraldeko erdia hartzen zituenak, izen hori hartu zuen haiek okupatu ondoren. Hala ere, letoniarrek eta estoniarrek herri hau asimilatu zuten.
Historikoki, Livoniako biztanleek livonieraz hitz egiten zuten, estonierarekin eta finlandierarekin estuki lotutako uraldar hizkuntza. XIX. mendean bere idazkera arautu zuten, nahiz eta normalean livoniarrek letoniera erabiltzen duten idatzizko hizkuntza gisa. Livoniera ama-hizkuntza gisa ikasi eta hitz egin zuen azken pertsona, Grizelda Kristiņa, 2013an hil zen, eta horrek livoniera hizkuntza ez-aktibo bihurtu zuen.[2] 2020an, berriz, Kuldi Medne livoniera ama-hizkuntzaz zuen jaioberria hiztun bakarra bilakatu zen.[3] 2010etik aurrera, gutxi gorabehera 30 pertsonak ikasi zuten bigarren hizkuntza gisa.
Faktore historikoek, sozialek eta ekonomikoek, etnikoki sakabanatuta dagoen biztanleriarekin batera, livoniar populazioaren murrizketa ekarri dute, eta, beraz, talde txiki batek bakarrik bizirauten du XXI. mendean. 2011n, 250 pertsonak aldarrikatu zuten livoniar etnia Letonian.[4]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (livonieraz: līvlizt; letonieraz: līvi, lībieši; estonieraz: liivlased; finlandieraz: liiviläiset)
- ↑ Tuisk, Tuuli: "Quantity in Livonian", Congressus XI. Internationalis Fenno-Ugristarum, Piliscsaba, 2010-8-10
- ↑ (Letonieraz) «"Kūldaläpš. Zeltabērns" – izdota lībiešu valodas grāmata bērniem un vecākiem» Lsm.lv 2022-10-18.
- ↑ (Letonieraz) Meklēt | Oficiālās statistikas portāls. .
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]| Artikulu hau antropologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |