Livoniar Gurutzada
| Livoniar Gurutzada | |||
|---|---|---|---|
| Iparraldeko Gurutzadak | |||
| Data | XIII. mendea | ||
| Lekua | Livonia | ||
| Egoera | Terra Mariana eta Estoniako Dukerriaren sorrera. | ||
| Emaitza | Gurutzatuen garaipena | ||
| Gudulariak | |||
| |||
| Buruzagiak | |||
| |||
| Indarra | |||
| |||
Livoniar Gurutzada edo Livoniarren aurkako Gurutzada Baltikoko Gurutzadetan gaur egungo Estonia eta Letonia osatzen duten lurraldearen konkista izan zen.[1][2] Inozentzio III.a Aita Santuak paganoen aurkako bulda bat eman eta Germaniako Erromatar Inperio Santuko alemanak eta daniarrak izan ziren protagonista nagusiak. Terra Marianaren eta Estoniako Dukerriaren sorrerarekin amaitu zen. Itsaso Baltikoaren ekialdeko ertzeko lur horiek kristautu ziren Europako azken mugak izan ziren.
1207ko otsailaren 2an, Terra Mariana izeneko eliz-estatua ezarri zen konkistatutako lurraldeetan, Erromatar Inperio Santuaren printzerri gisa, 1215ean Inozentzio III.a aita santuak Egoitza Santuaren menpeko izendatu zuelarik.[3][4][5] Gurutzadaren arrakastaren ondoren, okupatutako lurraldeak, alemaniarra eta daniarra, sei printzerri feudaletan banatu zituen Gilen Modenakoak.
Ondorioak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1227an, Ezpataren Livoniar Anaiek Estonia iparraldeko daniar lurralde guztiak konkistatu zituzten. Sauleko guduaren ondoren, Ezpataren Anaietatik bizirik atera ziren kideak Prusiako Ordena Teutonikoan integratu ziren 1237an, eta Livoniar Ordena bilakatu ziren. 1238ko ekainaren 7an, Stensbyko Itunaren bidez, Teutondar Zaldunek Valdemar II.ari Estoniako dukerria itzuli zioten, 1346an, San Jorgeren gaueko altxamenduaren ondoren, lurrak berriro Ordenari saldu zitzaizkion arte, eta Ordena Teutonikoaren Estatuaren zati izan ziren.
Konkistaren ondoren, gainerako biztanle guztiak kristaututa zeuden. 1535ean, jatorrizko hizkuntzan inprimatu zen lehen liburua, luterotar katixima. Konkistatzaileek kontrol militarra mantendu zuten beren gaztelu sarearen bidez Estonia eta Letonian zehar.[6]
Lurra sei printzerri feudaletan banatu zuen Gilen Modenakoa legatu apostolikoak: Rigako artzapezpikutza, Kurlandiako apezpikutza, Dorpateko apezpikutza, Ösel-Wiekeko apezpikutza, Ezpataren Livoniar Anaiek gobernatutako lurrak eta Danimarkako erregearen agindupeko lurra, Estoniako dukerria.[7][8]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Ingelesez) Urban, William. (1981). Livonian Crusade. University Press of America ISBN 0-8191-1683-1..
- ↑ (Ingelesez) Riley-Smith, Jonathan. (2005). The Crusades: A History. Continuum International Publishing Group, 161 or. ISBN 0-8264-7269-9..
- ↑ (Ingelesez) Latvian–Russian Relations: Documents. The Latvian legation.
- ↑ (Ingelesez) The Catholic Encyclopedia. Robert Appleton Company.
- ↑ (Ingelesez) The Church in Latvia. Drauga vēsts.
- ↑ (Suedieraz) Gud vill det! - Nordiska korsfarare under medeltid. Ordfront, 573 or. ISBN 978-91-7441-373-1..
- ↑ (Ingelesez) The Northern Crusades. Penguin ISBN 0-14-026653-4..
- ↑ (Ingelesez) The Cambridge History of Scandinavia: Prehistory to 1520. Cambridge University Press, 269 or. ISBN 0-521-47299-7..