Liya Kebede
Liya Kebede | |||
---|---|---|---|
2005 - | |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Addis Abeba, 1978ko martxoaren 1a (47 urte) | ||
Herrialdea | ![]() | ||
Familia | |||
Ezkontidea(k) | Kassy Kebede (2000 - 2015) | ||
Hezkuntza | |||
Heziketa | Lycée Guebre-Mariam (en) ![]() | ||
Hizkuntzak | ingelesa italiera frantsesa | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | modeloa, aktorea, diplomazialaria eta moda-diseinatzailea | ||
Altuera | 178 zentimetro | ||
Jasotako sariak | ikusi
| ||
liyakebede.com | |||
![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() |
Liya Kebede (Addis Abeba, Etiopia, 1978ko urtarrilaren 3a) modeloa, aktorea, diplomazialaria eta moda-diseinatzailea da.[1][2][3][4][5]
Ibilbidea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Modelo
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Lycée Kebede etiopiarra Guebre Mariamera zihoanean aurkitu zuten eta agente frantses batekin lortu zuen kontratua. Batxilergoa bukatu ostean, Frantziara joan zen bizitzera, eta handik gutxira New Yorkera. Tom Forderren eskutik lortu zuen ospea, eta Gucci etxerako 2000ko udazken/neguko moda-bilduman sartu zuen. Handik aurrera, ohikoa izan zen New York, Paris eta Milango desfileetan. Besteak beste, Vogue modako aldizkarietan agertu da, eta moda etxe askoren irudia izan da, hala nola, GAP, Yves Saint Laurent, Victoria's Secret, Emanuel Ungaro, Louis Vuitton, Tommy Hilfiger, Revlon, Dolce & Gabbana, H&M edo Escada. 2003an Estée Lauderren desfileetako koloreko lehen emakumea bihurtu zen, 3 milioi dolarreko diru-sarrerekin.
2017an, Calvin Klein etxearen Eternity kanpainan protagonista izan zen, Jake Gyllenhaalekin aktore amerikarrarekin batera.
Aktore
[aldatu | aldatu iturburu kodea]El buen pastor, El señor de la guerra eta El capital de Costa Gavras filmetan bigarren mailako paperak antzeztu zituen Kebedek. Flor del desierto (2009) filmean Waris Dirieren rol protagonistan aritu zen eta 2013an bigarren mailako papera egin zuen Giuseppe Tornatoreren La mejor oferta filmean.[6]
2005ean Osasunaren Mundu Erakundeko Nazio Batuen enbaxadore lanak egiten jardun zuen.
Bizitza pertsonala
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Liya Kebede 2000. urtean Kassy Kebede hedge fundeko manager-arekin ezkondu zen eta bi seme-alaba ditu (2001 eta 2005ean jaioak).[7]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Ingelesez) «Liya Kebede , This international beauty was born and raised in Addis Ababa, Ethiopia. American Vogue has touted Liya Kebede, as a member of the “New Establishment”. Liya Kebede is the first woman of color to serve as a representative of Esteé Lauder cosmetics.» www.liyakebede.com (kontsulta data: 2025-03-30).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Biografía de Liya Kebede» ¡HOLA! 2006-11-07 (kontsulta data: 2025-03-30).
- ↑ (Gaztelaniaz) España, Vogue. (2013-09-10). «Liya Kebede: todo sobre la trayectoria de la modelo en la industria de la moda y la belleza» Vogue España (kontsulta data: 2025-03-30).
- ↑ «Liya Kebede (101 photos) : biographie du mannequin, filmographie, Leah en maillot de bain, avec son mari» ifashion.decorexpro.com (kontsulta data: 2025-03-30).
- ↑ «Liya Kebede - Model» MODELS.com (kontsulta data: 2025-03-30).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Liya Kebede» FilmAffinity (kontsulta data: 2025-03-30).
- ↑ (Ingelesez) «Liya Kebede Bio, Affair, Divorce, Net Worth, Ethnicity, Salary, Kids, Height» Married Biography 2019-08-28 (kontsulta data: 2025-03-30).