Lizoain (herri)

Koordenatuak: 42°47′55″N 1°28′03″W / 42.7986°N 1.4675°W / 42.7986; -1.4675
Wikipedia, Entziklopedia askea
Lizoain (kontzejua)» orritik birbideratua)
Lizoain
 Nafarroa GaraiaEuskal Herria
Herriko etxe tradizional bat
Map
Kokapena
Herrialdea Nafarroa Garaia
EskualdeaPirinioaurrea
UdalerriaLizoainibar-Arriasgoiti
Administrazioa
Motaleku
Izen ofizialaLizoáin/Lizoain
Posta kodea31482
Herritarralizoaindar
Geografia
Koordenatuak42°47′55″N 1°28′03″W / 42.7986°N 1.4675°W / 42.7986; -1.4675
Garaiera536 metro
Distantzia18,9 km (Iruñetik)
Demografia
Biztanleria64 (2020:  4)

Lizoain[1][a] Lizoainibar-Arriasgoiti udalerriko Lizoainibar ibarreko leku bat da, Euskal Herriko Nafarroa Garaia lurraldean kokatuta, Pirinioaurrea eskualdean.

Lizoainibarko eta Lizoainibar-Arriasgoitiko ibarburua da. 2020 urtean 64 biztanle zituen.

Bertako biztanleak lizoaindarrak dira.

Izena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lizoain toponimoa hainbat modutan agertu da historian zehar:[2]

  • Liçuing (1171)
  • Liçoain (1258)
  • Liçoayn (1258)
  • Liçoain (1268)
  • Lissoanh (1274)
  • Lisçoayn (1275)
  • Liçoayn (1278)
  • Liçoaym (1279)
  • Liçasoayn (1280)
  • Liçoayin (1300)
  • Licoain (1366)
  • Lyçoayn (1366)
  • Lizoain (1534)
  • Lizoayn (1587)
  • Lizoain (1767)
  • Lizoain (1829)
  • Lizoain (1996)

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lizoain Lizoainibar ibarran dago.

Ingurune naturala eta klima[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lizoainibar Pirinioaurreko ibarra da, Eguesibar eta Longida lotzen dituen lautada da. Ibaia zeharkatzen du Erro ibaiak, Irati-Aragoi ibaiaren adarrak.

Ibarreko klima azpi-mediterraneoa da, urteko batez besteko tenperatura 12 eta 13 gradu ingurukoa, eta batez besteko prezipitazioak 800 mm eta 1 000 mm bitartekoak. Urteko egun euritsuak 90 izaten dira, batez ere udaberri eta udazkenean. Uda garaian, bi hilabete lehor izaten dira, uztaila, eta, batez ere, abuztua.

Herrigunearen inguruko basoetan, birlandatutako pinuak dira nagusi. Birlandaketa hauek XIX. mendetik aurrera egin ziren, inguruko zerrategiek zuten hazkunde azkarreko zuhaitzen beharra zela eta. Oraindik ere, 100-120 hektarea gordetzen da.

Estazio meteorologikoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lizoainibarren dagoen Beortegi herrian, itsasoaren mailatik 580 metrora, Nafarroako Gobernuak 1998n jarritako estazio meteorologikoa dago.[3]


    Datu klimatikoak (Beortegi, 1998-2020)    
 Hila   Urt   Ots   Mar   Api   Mai   Eka   Uzt   Abu   Ira   Urr   Aza   Abe   Urtekoa 
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) 17.6 21.9 24.7 29.0 35.0 39.4 38.1 39.9 36.5 29.6 21.8 17.2 39.9
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 8.6 10.0 13.4 15.9 19.9 25.4 28.2 28.3 24.2 18.9 12.0 9.0 17.8
Batez besteko tenperatura (ºC) 4.3 4.9 7.9 10.2 13.6 17.9 20.2 20.4 17.1 13.1 7.7 4.7 11.8
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) 0.8 0.6 2.8 4.7 7.4 10.9 13.0 13.4 11.0 8.3 4.0 1.1 6.5
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) -7.9 -10.0 -9.8 -3.8 -1.1 2.3 5.2 6.2 2.1 -1.9 -7.3 -12.4 -12.4
Batez besteko prezipitazioa (mm) 96.6 85.4 96.7 85.2 69.5 54.2 38.1 33.2 57.2 77.0 105.0 80.8 878.9
Prezipitazio maximoa 24 ordutan (mm) 67.5 42.9 42.9 46.9 66.6 55.2 51.3 36.2 72.0 96.8 58.3 53.2 96.8
Iturria: Nafarroako klimatologia zerbitzua[4]

Grafiko hau ezin da une honetan ikusi, software arazo bat dela eta. Lanean ari gara ahalik eta lasterren grafikoak berriro erakutsi ahal izateko.

Aukeratu beheko zatian urte-tarte bat, urte horiek goian xehetasun handiagoz ikusteko.

Ikusi edo aldatu datu gordinak.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lizoainibarko batzarrak hemen ospatzen ziren, bertako ibarburuan. 1254an Tibalt II.a Nafarroakoa erregeak bere herritarrei agindu zien beti izango zirela errege, ibarreko beste toki batzuk bezala. 1515ean Fernando Katolikoak Iruñeko Donejakue monasterioari 34 anega eta erdi gari esleitu zizkion bertako petxaren gainean.

XVIII. mendearen amaieran bere ekonomia zerealistikoa zen eta mahatsondoa garrantzitsua zen. XIX. mendearen erdialdera artoa eta patatak ere landatzen ziren, 24 ikasleko eskola misto bat zegoen, garian 1 000 erreal zituena.

San Bernabe eta Montserrateko Andre Mariaren baselizak egon ziren, gaur egun desagertuak.

Demografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2020 urteko erroldaren arabera 64 biztanle zituen Lizoainek.[5]

2000 2001 2002 2003 2004 2005 2006 2007 2008 2009 2010 2011 2012 2013 2014 2015 2016 2017 2018 2019 2020
41 35 37 42 46 50 47 53 53 53 51 55 59 60 61 61 59 56 62 60 64
Grafiko hau ezin da une honetan ikusi, software arazo bat dela eta. Lanean ari gara ahalik eta lasterren grafikoak berriro erakutsi ahal izateko.

Kultura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskara[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Luis Luziano Bonapartek, 1869an, Lizoainibarko herri guztiak sailkatu zituen, hegoaldeko goi-nafarrera euskalkian, Pirinioaurre ibarretik Eguesibar eta Longida ibarrekin eta Pirinioaurreko Eguesibar eta Longida ibarrekin hitz egiten zena.[6]

Koldo Zuazok, 2010ean, Lizoainibar atzerakada-eremuan sailkatu zituen, non euskarak hain atzerakada handia izan duen, non bertako hiztunik apenas geratzen den.[7]

Lizoaingo azpieuskalkia pirinioaurrera da.[8]

Euskararen Foru Legea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Euskararen Foru Legea»

Nafarroako Gobernuak onartutako Euskararen Foru Legeari jarraituz, Lizoainibar-Arriasgoiti eremu mistoko udalerria da. 2010eko erroldan, herritarren % 10,62ek zekien euskaraz.

Jaiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ondasun nabarmenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oharrak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. /lis̻o.áin/ ahoskatua (laguntza)
    Azentua: zorrotza hirugarren silaban

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskaltzaindia: Euskal Onomastikaren Datutegia.
  2. «Lizoain - Lekuak - EODA» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2021-08-30).
  3. Meteo Navarra. «Estazioko datuak - Beortegi» meteoeu.navarra.es (Noiz kontsultatua: 2021-09-01).
  4. Beortegiko estazioko balio klimatologikoak. Nafarroako Gobernua (Noiz kontsultatua: 2020-08-24).
  5. «Lizoain» www.ine.es (Espainiako Estatistika Institutua) (Noiz kontsultatua: 2021-08-31).
  6. Luis Luziano Bonaparte. Carte des Sept Provinces Basques, montrant la delimitation actuelle de l´euscara, et ses divisions en dialectes, sous-dialectes et varietés, 1863.
  7. Koldo Zuazo. El euskera y sus dialectos. Alberdania, 2010.
  8. Euskaltzaindia. Hegoaldeko goi-nafarrera. pirinioaurrera.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]