Ljubljana

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Ljubljana

Ljubljana
Ljubljanako bandera

Ljubljanako armarria

Ofiziala Ljubljana
Estatua EsloveniaEslovenia
Eskualdea Erdialdeko Eslovenia
Alkatea Zoran Janković
Herritarra ljubljanar[1]
Koordenatuak

46°3′N 14°30′E / 46.050°N 14.500°E / 46.050; 14.500Koordenatuak: 46°3′N 14°30′E / 46.050°N 14.500°E / 46.050; 14.500

Ljubljana non dagoen adierazten duen Eslovenia-ko/-go/-eko mapa
Ljubljana
Eremua 163'8 km²
Garaiera 298 m
Posta kodea 1000
Biztanleria
Metropoli eremua
282,994 bizt. (2013)
495,000
Dentsitatea bizt./km²
Sorrera XII. mendean
www.ljubljana.si

Ljubljana[1] (eslovenieraz ljuˈbljàːna ahoskatua, alemanez: Laibach, italieraz: Lubiana), Esloveniako hiriburua da, Ljubljanica ibaiak Sava ibaia aurkitzen duen puntuan kokatua, Erdialdeko Eslovenia eskualdean, Alpeak eta itsaso Adriatikoaren artean. 2013ko erroldaren arabera 282.994 biztanle ditu.

Izena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ljubljana izenaren jatorriari buruzko eztabaidak oraindik dirau. Normalean “jubljena” (maitatua) hitz eslobenotik datorrela sinesten bada ere, oraindik ez da frogatu. Izenaren beste jatorri posible bat latineko “alluviana”n (ibaiaren gainezkak) egon daiteke. Azkenik, “Laburus” jainko eslabonikoaren iturria aipatzen dute beste batzuk, badirudi jainko hau izan zitekela lekuaren zaindari. (Alemanieraz: Laibach ; Italieraz: Liubiana)

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aurre historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

K.a. 2000 urtean Ljubljanako padurak populatuak izan ziren. Palafitotan bizi ziren, zutabeen gainean eraikitako etxebizitzetan, eta ehiza eta arrantzan aritzeaz gain nekazaritza apur bat ere egiten zuten biztanleek. Kanoak erabiltzen zituzten paduran mugitzeko. Iliriarrak (lapydes) eta ondoren Taurisci leinu zeltiarra iritsi ziren.

Emona[aldatu | aldatu iturburu kodea]

K.a. 50 urtean erromatarrek gotorleku bat eraiki zuten eta inguruan Emona (Iulia Aemona) asentamentua sortuz joan zen. Legio XV Apollinaris lehioak okupatu zuen asentamendua. Emonak 5.000-6.000 biztanle ere izan zituen. 452 urtean Atilaren hunoek erasotu zuten, bai eta ostrogodo eta lonbardiarrek ere. VI mendean eslaviarrak iritsi ziren inguru honetara eta IX mendean frankoen manpean ezarri ziren magiarren erasioen beldur baitziren. Urte horietan Emonaren gainbehera gertatu zen eta inguruan ezarri ziren eslaviarren gorakada.

Erdi Aroa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ljubljanaren izen modernoarekin aurkitu izan diren lehenengo dokumentuak 1144koak (“Laibach” izen alemaniarrarekin) eta 1146koak (“Luwigana” izenarekin) dira. 1220an hiri-eskubideak lortu ondoren, Ljubljana Habsburgoenpean gelditu zen 1335ean. 1461ean apezpiku-jarleku bilakatu zen, eta Erdi Aroaren amaierarako Esloveniako gune kultural nagusia zen. 1529 eta 1599 artean Ljubljanan komunitate protestante indartsua izan zen harik eta Tomaž Hren apezpiku katolikoak Jesuitak eta Kaputxinoak ekarri eta protestanteak kanporatu zituen arte, nahi eta une horretan Ljubljanaren biztanleen arteko %5a baino ez zen katolikoa.

Aro modernoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ljubljana, 1765eko margolana.

XVIII mendean arkitektu atzerritarrek hainbat eraikin altxatu zituzten, monasterio, komentu, eliza eta jauregiak, eta beraiekin batera estilo barrokoa etorri zen. Habsburgotarren nagusitasuna 1809 eta 1813 urteen artean soilik eten zen, Napoleondar Gerretan eta tarte horretan Ljubljana Frantziako Inperioaren Probintzia Ilirioen hiriburu izan zen. 1813an berriz ere Austria-Hungariako Inperioaren menpe gelditu eta Karniolako hiriburu bihurtu zen. 1895ean Ljubljanak 31.000 biztanle zituela lurrikara gertatu zen eta hiriaren %10a inguru suntsitu zen. 1.400 etxe erori arren hildakoak gutxi izan ziren.

XX mendea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1918an, Austria-Hungariako Inperioaren gainbeherarekin, Esloveniak, Kroaziak eta Serbiak sortutako izen desberdinetako estatuaren barne, Esloveniako gune nagusiena izaten jarraitu zuen. Bigarren Mundu Gerran Italiak lehenengo eta Alemaniak gero okupatu zuten. Hiriaren inguruan 30 kilometrotako luzera zuten alanbradak ezarri ziren. Gerra ostean izandako mendeku ekintzen ondorioz hobi komun ugarik ere inguratu zuten Ljubljana.

Gerra ostean, Jugoslaviako Errepublika Federal Sozialistaren barneko Esloveniako errepublikaren hiriburu bilakatu zen.

Independentzia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1991n Hamar Eguneko Gerraren ostean Esloveniak independentzia lortu zuenean, Esloveniako Errepublika independentearen hiriburu izaten jarraitu zuen. 2004an Europar Batasunean sartu zen eta 2016an Europako Hiriburu Berdea izango da.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Esloveniaren erdialdean kokaturik dago, Ljubljanako lautadan, Alpeen eta Karst eskualdearen artean. 163'8 km²-ko azalera dauka. Sava ibaiaren lautada alubialean kokaturik dago, eta alde zaharra gazteluaren muinoa (Grajski grič) inguratzen duen Ljubljanica ibaiaren ertzetan zabaltzen da. Hiria 295 metrotako altueran dago eta gaztelua 366 metrotan. Hiriko punturik garaienak Grmada mendia (676m) eta Šmarna Gora mendia (669m) dira.

Ljubljanak hainbat lurrikara ezagutu ditu, bai eta uholdeak ere, azkena 2010an. Hori dela eta, Gruber ubidea eraiki da.

Klima[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Datu klimatikoak (Ljubljana)
Hila Urt Ots Mar Api Mai Eka Uzt Abu Ira Urr Aza Abe Urtekoa
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) 14.8 19.7 24.6 27.8 32.4 35.6 37.6 36.5 31.3 26.5 20.3 16.7 37.6
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 3.0 6.2 11.2 15.4 20.8 23.9 26.5 26.1 21.5 15.3 7.9 3.4 15.1
Batez besteko tenperatura (ºC) -0.1 1.8 6.1 10.0 15.0 18.1 20.4 19.8 15.5 10.3 4.5 0.7 10.2
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) -20.3 -23.3 -14.6 -3.3 -1.2 2.9 7.4 5.8 -0.6 -5.4 -14.5 -16.0 -23.3
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) -2.7 -1.9 1.4 4.9 9.4 12.7 14.6 14.4 11.0 6.7 1.7 -1.7 5.9
Pilatutako prezipitazioa (mm) 71 71 87 103 113 154 117 134 131 147 137 103 1368
Prezipitazio egunak (≥ 0.1 mm) 11.9 9.7 11.6 13.9 15.4 15.6 13.1 12.0 11.6 13.3 14.1 13.3 155.6
Elur egunak (≥ 1 mm) 16.7 13.6 5.9 1.0 0.1 0.0 0.0 0.0 0.0 0.1 5.2 12.6 55.2
Eguzki orduak 57 99 140 166 218 226 267 245 169 110 56 45 1798
Iturria: Esloveniako Ingurumen Agentzia [2] (1971-2000)

Demografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1600 1700 1754 1800 1846 1869 1880 1890 1900 1910 1921 1931 1948 1953 1961 1971 1981 1991 2002 2010
6.000 7.500 9.400 10.000 18.000 22.593 26.284 30.505 36.547 41.727 53.294 59.768 98.599 113.340 135.366 173.853 224.817 258.873 267.008 271.885

Ekonomia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ljubljanako jarduera ekonomikoa bigarren sektorean oinarrturim dago, bereziki farmazia, petrokimika eta elikagai pozesamenduaren industrian. Ljubljanako burtsa Vienakoaren barnean dago 2088tik eta Esloveniako konpainia handienek osatzen dute.

Garraioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Adria, Esloveniako hegazkin konpainia.

Ljubljana Jože Pučnik aireportua hiritik 26 km iper-mendebaldera kokaturik dago. Tren geltokia Trenbide Pan-Europearren Sarean kokaturik dago, zehazki esanda Adriatiko iparraldea eta Europa Erdi eta Ekialdea lotzen dituen lerroan.

Hiriko garraiobide erabiliena ordea bizikleta da, batez ere udaberriko egun epeletan hasi eta uda guztian zehar. Bizikletak alokairuan ere har daitezke, 300 inguru daude hirian. dena dela bidegorriak ez daude oso egoera onean gaur egun.

Garai batean Ljubljanica ibaia merkantzien garraiorako ere erabili zen baiona gaur egun turistentzako untziek baino ez dute nabigatzen bertan.

Hezkuntza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ljubljanako lehenengo eskola XIII mendean eraiki zuen Ordena Teutonikoak. Hasieran mutilak bakarrik onartzen ziren baina XVI mendetik aurrera neskak ere aritu izan ziren bertan.

Gaur egun Ljubljanak lehen hezkuntzako 50 eskolatik gora dauzka, guztira 20.000 ikasle dituzte. Bigarren hezkuntzako eskolen artean hamar publikoak dira eta hiru pribatuak. Azkenik Ljubljanako Unibertsitateak 23 fakultate ditu (2011) eta 63.000 ikasle inguru dabiltza bertan. Honek hiriko populazioaren zazpirena osatzen du.

Arkitektura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jože Plečnik 1943an.

Ljubljana lurrikarek behin eta berriro suntsitu izan dute. 1511ko lurrikararen ondoren, Ljubljana Pizkundeko estiloan berreraiki zen, eta 1895ekoaren ondoren, Neoklasizismo eta Secession estiloetan. Beraz, hiriko arkitektura estilo desberdinen nahasketa da.

Hiriko erakin eta espazio publiko ugari Jože Plečnik arkitekto Esloveniar handiari zor zaizkio, gehienak bi gerra handien arteko urtetan eraiki zirelarik. “Tromostovje” zubi hirukoitz ezaguna ere bere lanen artean dago.

Kultura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ljubljanan aurki ditzakegu Esloveniako Arte Galeria Nazionala, artista eslobeno handien obrak gordetzen dituena, eta Arte Modernoaren Galeria, medio berriei eskeinitako espazioekin. Musika eta antzerkiari dagokionez Esloveniako Opera Antzokia eta Esloveniako Antzoki Nazionala ere aipatzekoak dira.

Bada ere kontrakultura zentro garrantzitsua garai batean Jugoslaviako armadaren konplexu batean kokatua, “Metelkova” izenekoa, zine emanaldi, kontzertu eta beste ekintza alternatibo ugari antolatzen dituena.

Kirolak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Union Olimpija saskibaloi taldea.

XIX mendean hirian tentsioa nabari zen esloveniarren eta alemaniarren artean eta mendearen bukaeran bakoitzak bere kirol taldeak eratu zituen.Horrela eslaviarrek Ljubljana Sokol (1863) kirol taldea sortu zuten. 1885ean alemaniarrek Der Laibacher Byciklistischer Club txirrindulari taldea sortu zuten eta esloveniarrek Slovenski biciklistični klub (1887). Azkenik alemaniarrek kirol talde guztiak batuz Laibacher Sportverein (1900) eratu zuten eta esloveniarrek Ljubljanski športni klub (1906).

Gaur egungo taldeak honako hauek dira:

  • NK Olimpija Ljubljana: Ljubljanako futbol talde nagusia da. Launa liga eta kopa irabazi ditu 1991ean Esloveniako txapelketak eratu zirenetik. Stožice Stadiumen jokatzen ditu etxeko partidak, bai eta Esloveniako selekzio nazionalak ere.
  • Union Olimpija: Esloveniako saskibaloi talde indartsuena da. 15 aldiz irabazi du Esloveniako txapelketa eta 19 aldiz kopa. Jugoslaviako sei liga ere eskuratu zituen 50 eta 60 hamarkadetan.

Ljubljanako maratoia urtero jokatzen da maiatzean eta dagoeneko 50 ekitalditik gora izan ditu, 1957an abiatu baitzen.

2015eko Emakumezkoen Italiako Giroa Ljubljanan abiatuko da.

Ondasun nabarmenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Ljubljanako gaztelua (Ljubljanski grad): Ljubljana zaintzen duen Erdi Aroko gaztelua da. XII mendean eraiki zen eta hasieran mangraveen egoitza izan zen, ondoren Karniolako dukeena. Dorrea 1848an altxatu zuten.
  • Prešeren enparantza (Prešernov trg): Ljubljanako alde zaharraren erdigunea da. Bertan kokatzen dira eliza frantziskotarra eta Emporium galeria, eta zubi hirukoitzak zeharkatzen du ibaia.
  • Deikundeko eliza frantziskotarra (Frančiškanska cerkev): 1646 eta 1660 artean eraikitako eliza da. Bere kolore gorriagatik da ezaguna.
  • Ljubljanako katedrala (Ljubljanska stolnica): San Nikolasen omenezko katedrala da (Stolnica svetega Nikolaja). 1701 eta 1706 artean eraiki zen, kupula 1841ekoa da.
  • Ljubljanako udaletxea (Mestna hiša, Magistrat): 1484ean eraiki bazen ere 1717 eta 1719 artean berpizkundeko berrikuntza handiak izan zituen. Aurrean Robba iturria dauka.
  • Tivoli parkea (Park Tivoli): Hiriko parke handiena da. 1813an Jean Blanchard injeniari frantsesak diseinatu zuen eta gaur egun 5 km²-ko azalera hartzen du. Unibertsitateko lorategi botanikoak (Univerzitetni botanični vrt Univerze v Ljubljani) ere bertan daude.
  • Esloveniako Arte Galeria Nazionala.
  • Esloveniako Opera Antzokia.
  • Ljubljanako zubiak: Aipagarrienak "Zubi hirukoitza" (Tromostovje) eta "dragoien zubia" (Zmajski most) dira.
  • Metelkova auzo alternatiboa.
  • Ljubljanako padurak: 2011 urtean bertako UNESCOk palafitoak Gizateriaren Ondare izendatu zituen Alpeen inguruko historiaurreko palafitoak eremuaren barnean.

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hiritar ezagunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hiri senidetuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Ljubljana Aldatu lotura Wikidatan