Ljubljanako katedrala

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ljubljanako katedrala
StNicholas-Ljubljana.JPG
Ljubljanako merkatutik ikusita.Commons-logo.svg Irudi gehiago
Kokapena
Estatu burujabe Eslovenia
Hiri-udalerriaLjubljanako udalerria
Koordenatuak46°03′04″N 14°30′29″E / 46.051°N 14.508°E / 46.051; 14.50846°03′04″N 14°30′29″E / 46.051°N 14.508°E / 46.051; 14.508
Historia eta erabilera
Irekiera1706
Izenaren jatorriaSan Nikolas Barikoa
Erlijioakatolizismoa
ElizbarrutiaRoman Catholic Archdiocese of Ljubljana (en) Itzuli
IzenaSan Nikolas Barikoa
Arkitektura
ArkitektoaAndrea Pozzo
EstiloaArkitektura barrokoa
Ondarea
Webgune ofiziala

Ljubljanako katedrala (eslovenieraz: Ljubljanska stolnica) edo San Nikolas katedrala (eslovenieraz: Stolnica svetega Nikolaja) Ljubljanako eliza nagusia da. Ljubljanako merkatu nagusiaren eta udaletxearen artean dago, Ljubljanako gazteluaren azpian.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gaur egun katedrala dagoen eremuan hiru habearteko eliza erromanikoa izan zen 1262an. 1361ean sute handi batek suntsitu zuen eta eraiki berria altxatu zen estilo gotikoan. 1461 urtean Ljubljanako diozesia eratu zen eta katedrala bihurtu zen. 1469an berriz erre zen, turkiarrek eragindako sutea izan zela uste da.

1700 urtean Florentianus Ponnensis fraide kaputxinoak eraikin berria diseinatu zuen estilo barrokoan eta 1701 eta 1706 artean eraiki zen. Kupula berriz 1841 urtekoa da. XIX eta XX mendeetan fatxadako nitxoetan eskultura ugari ezarri ziren.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpoaldetik aipagarriak dira bere kanpandorre bikiak eta kupula. Sarrerako ateetan ere eskulturak agertzen dira. Brontzezko ate hauek 1996an ezarri ziren, Joan Paulo II.aren bisitarako.

Barnealdean Giulio Quaglio-ren fresko barrokoak dira aipatzekoak, katedrala eraiki zen garaikoak. Azkenik katedralaren nitxoetan dauden sei apezpikuren hareharrizko estatuak eta pietà gotikoa ere ikustekoak dira.

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]