Edukira joan

Llanfairpwllgwyngyll

Llanfairpwllgwyngyll
 Gales
Administrazioa
Estatua Erresuma Batua
Herrialdea Gales
LurraldeaAnglesey
PostakodeaLL61
OS grid kodeaSH528716
Geografia
Koordenatuak53°13′24″N 4°11′58″W / 53.22333°N 4.19944°W / 53.22333; -4.19944
Mapa
Demografia
Biztanleria3.107 (2011)
Bestelako informazioa

Llanfairpwllgwyngyll, Llanfair PG edota Llanfairpwllgwyngyllgogerychwyrndrobwllllantysiliogogogoch (ⓘ), Ynys Môn uharteko herri bat da, Galesen, 58 hizkirekin Erresuma Batuko toponimorik luzeena da eta munduko hirugarrena.

Herriko tren geltokiko karteleko errotulua, ingelesezko gutxi gorabeherako ahoskeraz.

Llanfairpwllgwyngyllgogerychwyrndrobwllllantysiliogogogoch galesezko herriaren izenak hau esan nahi du euskaraz: «Haize zurrunbilo azkar batetik gertu dagoen urrondo huts zurian dagoen Santa Mariaren eliza eta leize gorritik gertu dagoen San Tisilioren eliza». Izena horrela dago eratuta, hitzez hitz: Santa Mariaren eliza (Llanfair) urrondo huts zuria (gwyn gyll) gertu (go ger) haize zurrunbilo azkar batetik (y chwyrn drobwll) San Tisilioren eliza (Llantysilio) leize gorritik ([a]g ogo[f] goch).

Halere, herriaren izena Llanfair PG moduan laburbiltzen da (galestarrentzat, Llanfairpwll). Horrekin, nahikoa da Llanfair izeneko Galesko beste leku batzuetatik ezberdintzeko.

Izena 1860ko hamarkadan herriko biltzarrak hautatu zen, gehienbat Britainia Handiko tren geltokietako izenik luzeena izateko pribilejioarengatik: ezin liteke berezko izen galestartzat har, lekuaren jatorrizko izena Llanfair Pwllgwyngyll da eta galesezko abezedarioko 16 hizki ordezkatzen ditu eta ingeles abezedarioko 19.

Kartelean bertsio fonetiko irakurrrerazagoa aurkezten da, galesez: Llan-vire-pooll-guin-gill-go-ger-u-queern-drob-ooll-llandus-ilio-gogo-goch. Ingeles ahoskeraz, berriz, honela litzateke: Clan vira pulth gwinn gith gor gerrick win drob uth clan tay see lee oh go go gokh (euskaraz "San-bairr-pux-guin-gix-go-ge-ra-jiern-drob-uhl-san-ti-si-lio-go-go-goj", <j> gipuzkeraz bezala ahoskatua).

Udalerriaren luze eta korapilatsu hau 1968ko Barbarella filman pasahitza zail moduan erabilia izan zen.

Turismogune oso bisitatua da. Turistek, herriaren kartelaren aldamenean argazkiak ateratzen dituzte, edota bertako udaletxean euren pasaporteak zigilatu.

Hurbileko beste ikuskizun bat Anglesey-ko Markesaren zutabea da, bertatik Anglesey eta Menai itsasartearen ikuspegi ezin hobea dagoelarik.

Izena ingeles itzulpenean dagoen tren geltokiko kartela.

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]