Lluís Pasqual

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Lluís Pasqual
Bizitza
Jaiotza Reus1951ko ekainaren  5a (67 urte)
Herrialdea  Katalunia
Hezkuntza
Hizkuntzak gaztelania
katalana
Jarduerak
Jarduerak antzerki zuzendaria
Jasotako sariak

Lluís Pasqual i Sánchez (Reus, Katalunia, 1951ko ekainaren 5a) antzerki-zuzendaria da. Fabià Puigserver eszenografo eta zuzendariarekin batera, Lliure antzerki-talde iraunkorra sortu zuen, eta obra ugari zuzendu zituen talde harekin. Verdiren Falstaff opera zuzendu zuen 1983an; urte hartan bertan, María Guerrero Espainiako Antzerki Zentroko zuzendari izendatu zuten. 1984an, arrakasta handia lortu zuen Europa guztian Valle Inclánen Luces de Bohemia obrarekin. García Lorcaren El público (1986), Shakespeareren Julio Zesar eta opera batzuk ere (L. Berioren La vera storia; Rossiniren Il Turco in Italia) zuzendu ditu maisutasun handiz.

Espainiako Antzerki Saria jaso zuen 1990ean, eta Parisko Théâtre de L'Europe antzokiko zuzendari izendatu zuten urte horretan bertan. 1995-1996an, Veneziako Antzerki Biurtekoa zuzendu zuen. 1996an, Frantziako Ohorezko Legioko zaldun izendatu zuten. 1997tik 1999ra bitartean, Bartzelonako Ciutat del Teatre proiektua zuzendu zuen, eta Lliure antzokia zuzendu zuen 1991etik 2000ra bitartean, Guillem-Jordi Graellsekin batera.

Azken antzerki-muntaketa arrakastatsuak: 2006an, Shakespeareren Hamlet; 2009an, La casa de Bernarda Alba; 2010-2011, Harold Pinterren Celebration.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]