Lo

Wikipedia, Entziklopedia askea
Umea lotan.

Loa animalien funtzio fisiologikoa da, bizirik irauteko ezinbestekoa dena. Ugaztun eta hegaztietan bereziki garrantzitsua da, eta gizakiarengan oso prozesu konplexua. Burmuinaren atsedentzat hartu izan da, tarteka jarduera handia gertatzen den arren.

Faseak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • REM ez den fasea:
    • 1. fasea: Kontzientzia gutxiagotzea eta esnatzeko zailtasuna
    • 2. fasea: Hipotonia muskularra
    • 3. fasea: Bizi funtzioen gutxiagotzea
    • 4. fasea: EEGn garuneko uhinen gutxiagotzea. Hemen ematen da atsedenaldi handiena. Haurtzaroan hazkunde hormona jariatzen da. Zenbat eta zaharragoa, 4. fasea orduan eta motzagoa.

Lotan hitz egitea, lo-ibiltzea, gauez txiza egitea, gaueko izualdiak… Rem ez den loaldiaren 2 eta 3. faseetan ematen dira.

  • REM ("Rapid Eye Movement") fasea:
    • Kontzientzia gutxiagotze handiagoa eta esnatzeko zailtasun handiagoa
    • Hipotonia muskular handiagoa
    • Begien mugimendu azkarra
    • Bizi-funtzioen handiagotzea
    • Gizonengan erekzioa

Loarekin erlazionaturiko gaixotasunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Loaren bitxikeriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2016an egindako ikerketa batek, leku berri batean lehen aldiz lo egiten duzunean nekatuta esnatzen zarelako arrazoia azaltzen du. Ikerketa honek dioenez, gure garunak arrisku egoeratzat jotzen du leku ezezagun batean lo egitea, hori dela eta ezkerreko hemisferioa erneago bihurtzen da eta erraztasun handiagoa du esnatzeko. Ikerlariek oraindik ez dakite zergatik gertatzen den hau baina, azaltzen dute egoera hau ekidin daitekeela lehenengo gau horietan norbere ohiko burkoa erabiliz. Bestalde, azaltzen dute ikas daitekeela "zaintze-sistema" hau itzaltzen.

Kanpo-estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]