Edukira joan

Loïe Fuller

Wikipedia, Entziklopedia askea
Loïe Fuller

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakMarie Louise Fuller
JaiotzaFullersburg (en) Itzuli, 1862ko urtarrilaren 15a
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
BizilekuaChicago
Paris
Lehen hizkuntzaingelesa
HeriotzaParisko 8. barrutia, 1928ko urtarrilaren 1a (65 urte)
Hobiratze lekuaCrématorium-columbarium du Père-Lachaise (en) Itzuli 
Heriotza moduaberezko heriotza: pneumonia
Hezkuntza
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakargi-diseinatzailea, koreografoa, dantzaria, antzerki aktorea, modeloa, antzerki enpresaburua, aktorea eta film-zuzendaria
Lantokia(k)Paris
Enplegatzailea(k)Folies Bergère
Lan nabarmenak
Izengoitia(k)Loïe Fuller

IMDB: nm0298291 Allocine: 12039 Rottentomatoes: celebrity/loie_fuller Allmovie: an204817 IBDB: 407277
IMSLP: Category:Fuller,_Loïe Find a Grave: 7654 Edit the value on Wikidata

 Marie Louise Fuller edo, esan ohi zitzaion bezala, Loïe Fuller (Illinois, 1862ko urtarrilaren 15a - Paris, 1928ko urtarrilaren 1a) Belle Èpoque-ko antzezle ezaguna izan zen, kabaret edo barietate ikuskizunengatik, horietan zapi handiak mugitu eta argi-efektuak sortzen zituen, non Serpentina Dantza izena eman zion. Eszenografiaren eta ikuskizunari aplikatutako luminotekniako modernizatzaileetako bat da, Edward Gordon Craig eta Adolphe Appiarekin batera.[1][2]

Neskato zela hasi zen aktore lanetan. 1891n, Quack Medical Doctor lanean sonanbulu baten papera interpretatzen ari zela, besoak asko mugituz inprobisatu zuen, eta publikoak ikusten zituen irudiak oihukatuz erreakzionatu zuen: tximeleta bat, lore bat, etab. Hurrengo urtean Brooklynen koreografia bat estreinatu zuen, Serpentina Dantza deitu zuena, emanaldi hartan inspiratua. Berehala arrakasta handia izan zuen, ez hainbeste bere mugimendu eta interpretazioagatik, baizik eta arropa eta argiekin jokatuz lortzen zituen konbinazio ederrengatik. Orduan Parisko Folies Bèrgere kabaretak kontratatu zuen.

Arte eszenikoei egin zien ekarpena eszenografikoa izan zen, argian oinarritzen zen asko, orduko teknologia berri-berria, elektrizitatea, erabiltzen zuen, eta berak sortutako hainbat gailu argitsu ere, esaterako, arroparen gainean jartzen zituen hauts fosforeszenteak edo, Erradioaren dantza ikuskizunean bezala, jantzi fosforeszente bat erradio erradiaktiboa erabiliz, aurkitu berria baitzen erradioa eta oraindik ez ziren ezagutzen erradioaktibitateak pertsonengan zituen eragin negatiboak. Loïe Fullerek erabiltzen zuen materialari buruzko hamar bat patente ditu.

Ez zuen dantza arloko prestakuntzarik izan, autodidakta izan zen. Bere asmoa zen dantza beste era batera egitea, besoak mugituz modu ez akademikoan, argi eta kolorezko irudi eta mugimendu interesgarriak sortzeko asmoz. Isadora Duncan dantzari arrakastatsuaren antza izan zitekeen, biek geruntze gabe jarduten zutelako eta arropa luze eta zabalak zeramatzatelako; Fuller-en kasuan, hasieran sonanbuluaren ohe-atorra eta ondoren arropa zabalak, eta Duncanek, berriz, Erroma eta Grezia klasikoko jantzi luzeak zituen inspirazio-iturri. Kabaretariengan ere arraroa zen geruntzerik ez erabiltzea, Fullerek egiten zuen bezala, baina besteren batek ere egiten zuen, Jane Avrilek adibidez.

XX. mendearen hasieran, futurista italiarrek, Loïe Follerek, Edward Gordon Craigek eta Adolphe Appiak proposatzen zuten eszenografiaren eraginez, pintura baztertu egin zuten estatikotzat hartzen zutelako, eta antzerki-ekintzari lotutako mugimenduan eta argian edo dantzaririk gabeko koreografia plastikoetan zentratu zuten beren ikerketa. Abangoardistek ere miresten zituzten Loïe Fullerren argi eta kolorez betetako koreografiak.[3]

Bere memoriak argitaratu zituen Nire bizitzaren hamabost urte izenburuarekin, (Paris, 1908) eta Anatole Francek idatzi zion hitzaurrea.

Henri de Toulouse-Lautrec margolari okzitaniarraren lagun handia izan zen, eta behin baino gehiagotan erretratatu zuen.

Eusebi Arnau y Macort artista katalanak ere behin erretratatu zuen eskultura formatuan, eskaiolaz, non Fullerren figura erakusten zuen Serpentina Dantza dantzatzen. Lanak apaingarri izatea eta arroparen mugimendua eskulturan jasotzea zuen helburu.

Aintzatespenak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

La Danseuse (euskaraz: «Dantzaria») 2016ko Stéphanie Di Giusto frantziar zinema zuzendariak zuzendutako biografia film bat da. Giovanni Lista idazlearen Loïe Fuller : Danseuse de la Belle époque eleberrian oinarritua dago, era berean liburu horretan Loie Fuller estatubatuar dantzariaren biografia kontatzen da. Soko, Gaspard Ulliel, Mélanie Thierry, Lily-Rose Depp eta François Damiens aktoreek antzeztu zuten. 2016ko Canneseko Zinemaldian estreinatu zen.

Gidoilarietako bat euskal jatorriko Thomas Bidegain izan zen.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Loie Fuller. Encyclopaedia Britannica.
  2. Herranz, Isabela. (2019-07-26). Loïe Fuller, la bailarina eléctrica. La Vanguardia.
  3. Diversos autors, La representació teatral, Editorial UOC, 2011. ISBN 9788497883115 (Katalanez)

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]