Edukira joan

Loaldiko apnea

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ohar medikoa
Ohar medikoa
Oharra: Wikipediak ez du mediku aholkurik ematen. Tratamendua behar duzula uste baduzu, jo ezazu sendagilearengana.
Loaldiko apnea
Deskribapena
Motaloaren nahasmendua, apnea, sleep-related breathing disorder (en) Itzuli
eritasuna
Espezialitateapneumologia
Otorrinolaringologia
Tratamendua
Erabil daitezkeen botikakcontinuous positive airway pressure (en) Itzuli
Identifikatzaileak
GNS-10-MKG47.30 eta G47.3
GNS-9-MK780.57
GNS-10G47.3
GNS-9327.23 eta 780.57
MedlinePlus000811 eta 003997
eMedicine000811 eta 003997
MeSHD012891
Disease Ontology IDDOID:0050847

Loaldiko apnea[1] arnas aparatuaren gaixotasuna da, izatez lepo aldean dagoen butxadura batek sortutakoa eta pazientea lo dagoenean gertatutakoa. Gutxi atzemandako eritasuna da, epe luzean ondorioak eduki ditzakeena zirkulazio-aparatuan.

  • Zurrunga: Lo bitartean egindako soinu zakarrak dira.
  • Apneak: arnasaren etenak dira, segundo batzuetan iraun dezaketenak.
  • Hipersomnia: Gehiegizko logura da, egunean zehar agertzen dena.
  • Beste batzuk: Goizeko buruko mina, lo faltaren sentsazioa, bat-bateko esnatzeak ("arousals").

Neumologia eta Neurofisiologia espezialitateak elkarlanean ibiltzen dira diagnostikoaren orduan, kasu batzuetan ORLkoekin batera.

Alde batetik, arnas poligrafiek lo egin bitartean arnas funtzioa aztertzen dute. Bestetik, polisomnografiek arnasa eta burmuinaren aktibitatea erregistratzen dituzte, azken hau EEG edo entzefalogramaren bidez.

Neurri orokorrak hartu behar dira gaixotasuna sendatzen laguntzeko, hala nola pisua galtzea, alkohola ekiditea eta ohean jarrera aldatzeko aholkuak.

Bestela, CPAP ("Continuous Positive Airway Pressure") izeneko makina erabiltzen da, lo bitartean haizea arnasbideetan presio positiboarekin sartzen duena.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Euskalterm: [Gaixotasunak Hiztegia] [2015]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]