Edukira joan

Loaren paralisi

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ohar medikoa
Ohar medikoa
Oharra: Wikipediak ez du mediku aholkurik ematen. Tratamendua behar duzula uste baduzu, jo ezazu sendagilearengana.
Loaren paralisi
Deskribapena
MotaREM sleep parasomnia (en) Itzuli
Espezialitateasleep medicine (en) Itzuli
Identifikatzaileak
DiseasesDB12182
MedlinePlus000801
eMedicine000801
MeSHD020188

Loaren paralisia loaren eta esnaldiaren arteko trantsizio-aldian gertatzen den borondatezko edozein mugimendu egiteko ezintasuna da.[1] Fenomeno hau loaren hasieran, bai lo gelditzeko momentuan eta esnatzeko momentuan gerta daiteke, eta larritasun handiko sentsazioa izaten du jasaten duen pertsonak.[2] Bere iraupena laburra izan ohi da, minutu bat eta hiru artekoa, eta hauen ondoren paralisia bat-batean baretzen da. Gertaera bitartean, pertsonak hitz egiteko edota mugitzeko ezintasuna du, guztiz kontziente den arren. Entzumena eta ukimena ere mantentzen ditu. Egoera honek hertsura handia eragin diezaioke jasaten ari den pertsonari, baina ez da bizitzarako arriskutsua, arnask muskuluek beraiek kabuz funtzionatzen jarraitzen baitute.

Nahasmendi hau, loaren nahasmenduen naizoarteko sailkapenean dago jasota, parasomnien taldean hain zuzen ere.

Epidemiologia

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bizitzan zehar gutxienez behin jasaten du biztalneriaren ehuneko handi batek: % 5 eta %62 artean, egin diren azterketa klinikoen arabera;[3] Gainera, prebalentziari dagokionez, hura handiagoa da landa-eremuetan,[4] ikasleetan (% 28) eta biztanleria klinikoan (% 32). Pertsona berean behin eta berriz agertzen da pertsonen % 3-6an. Azkenik, loaren paralisiaren intzidentzia altuagoa da gazteengan eta emakumeengan.

Haren kausei dagokienez, loaren paralisiarekin erlazionatu diren hainbat faktore deskribatu dira, horien artean, lo gutxi egitea, estresa, jet lag-a eta lo gora begira egiteko jarrera. Loaren paralisia azaltzeko teoria onartuena hurrengo hau da: loaren begi-mugimendu laster (REM, ingelesez) fasean muskulu-erlaxazioa eta alerta egoera eragiten duten mekanismoen arteko disoziazioa gertatzen da. .[5]Ikerbasqueko ikerlari den Mariana Astizek dioen arabera, «REM loaren fasean gertatzen da paralisia, orduan baitago gure garuna aktiboen, baina muskuluak erabat mugatuta dauzkagu». Egoera horrek segundo batzuk iraun dezake, minutu batzuk gehienez. Minutu horietan, gorputza ezin dela mugitu sentitzen da, baina, hala ere, pertsona erabat jabetzen da inguruan gertatzen ari denaz.[5]

Hain zuzen ere, Gamma-aminobutiriko azidoaren (GABA), glizinaren, orexinaren eta serotoninaren sistemen aldaketek loaren paralisia eduki dezakete ondorio gisa. [6]

Begi-mugimendu lasterraren lo fasean, bizkarrezur-erraboilaren aurreko erdi zatian GABA eta glizina sortzen dituzten neuronek bizkarrezur-muineko neurona motorrak inhibitzen dituzte, atonia sortuz. Horren ondorioz, loaren paralisia jasaten ari den pertsonak amesten ari den bitartean ez du inolako erantzun motorrik sortuko. Bestalde, orexina da esna-aldia erregulatzen duen neurotransmisorea, noradrenalina-neuronak, histamina-neuronak eta azetilkolina-neuronak aktibatzen baititu. Horiek, era berean, garun-azala kitzikatzen dute. Loaren paralisia, horrenbestez, bi prozesu hauek aldi berean gertatzen ari direnean agitzen da, lehen aipatutako atonia esna-aldian mantendu daitekeelarik[6].

Gainera, 5-HT2A serotonina errezeptoreetan seinaleztapen aldaketak dira loaren paralisia gerta bitartean ager daitezken haluzinazioen eragile[6]. Hauetan, ulermenak bere horretan jarraitzen du eta, besteak beste, disoziazioa ager daiteke[7]. Haluzinazio dopaminergikoetan berriz, elementuak benetakoak balira bezala ikusten dira, horiek faltsuak direla konturatu gabe.

Ezaugarri klinikoak eta motak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Loaren paralisia lo gelditzeko orduan gertatzen baldin bada, forma hipnagogikoa duela esaten da, eta bestalde, esnatzeko orduan gertatzen baldin bada, forma hipnoponpikoa izango litzateke [8]. Nahasmendu hau jasaten duten pertsonen gehiengoak kasu bakanak jasaten dituzte beraien bizitzan zehar, baina beste sintoma edo patologia batzuekin egon daiteke lotuta loaren paralisia, kataplexiarekin, esate baterako. Kasu honetan, loaren paralisia narkolepsia patologiaren sintoma gisa ulertuko litztateke. [9]

3 mota aurki ditzakegu: kasu bakanak, beste patologia batekin lotutakoak eta familia motakoak.

Modu isolatuan ager daiteke pertsona osasuntsuetan, loarekin erlazionatutako beste aurretiko patologiarik ez duten pertsonengan, alegia. Hauengan, estres edo antsietate maila altuarekin lotzen da, edota atseden ordutegi irregularekin[10]. Kasu bakan hauek, esnatzeko orduan gertatzen dira gehien bat, familia motakoan eta patologiaren batekin erlazionatutako motetan berriz, loaren paralisia ohikoagoa da lo hartzeko momentuan [8].

Familia motakoa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lo-atakea eta kataplexia bezalako beste sintoma gabeko loaren paralisia ez da ohikoa. Hain zuzen ere, literaturan familia gutxi batzuk deskribatu dira. Familiako kide ugarik nahasmendu bera jasaten dutenean gertatzen da.

Beste patologia batekin lotutako formak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Beste patologia batekin egon daiteke erlazionatuta loaren paralisia, esate baterako, narkolepsiarekin. Izan ere, narkolepsia jasaten duten pertsonen %40-50ak jasaten du loaren paralisia[11].

Historia klinikoan eta pazientearen sintometan oinarritutako diagnostikoa da. Kasu batzuetan erabilgarria izan daiteke polisomnografia bat egitea. Proba hau, gauean zehar monitoreen bidez hainbat azterketa egitean datza: elektrokardiograma, aurreko tibialaren muskuluaren elektromiografia, elektrookulograma... Hauen bidez, loaren paralisiaren estadifikazioa eta detekzioa eraman daiteke aurrera [12].

Diagnostiko diferentzialari dagokionez, loaren paralisia antzeko sintomekin azaleratzen diren beste patoloegiengandik bereiztea garrantzitsua da, besteak beste: gaueko izuak, trauma osteko estresaren nahasmendua, gaueko izu-atakeak, ametsgaiztoak, amets luzidoak...[13]

Tratamendu-metodo nagusia lo-ohitura egokiak hartzean datza, esate baterako, ohera joateko eta esnatzeko ordutegi finkoak edukitzea, ohean ordu kopuru egokia pasatzea, egunean zehar lo-kuluxka luzeak saihestea... Berebiziko garrantzizkoa da loaren paralisia jasaten duen pertsonak haren patologiaren onberatasunari buruz informazio egokia jasotzea; izan ere, mamuen eta hilobiaz haraindiko izakien ideiak pazientearen larritasuna areagotuko dute.[14]

Nahasmenduak irauten duen bitartean, erlaxazioa eta lasaitasuna mantentzea dira zeharo garrantzitsuak, eta hori pazienteak jakitea beharrezkoa da; izan ere, loaren paralisia ez da fenomeno arriskutsua inola ere. Arnasketa automatikoki dabilenez, pazienteak normaltasun osoz arnasten ari dela hauteman behar du, eta horrela, loaren paralisi fase batean dagoela ulertuko du. Bestalde, lagungarria izan daiteke gorputzeko atalak pixkanaka mugitzen hastea, adibidez, hankak, besoak edo eskuak, eta begiak irekitzea baita ere. Paralisia bukatu denean, ohetik jeikitzea eta minutu batzuk esna egotea komenigarria da, berriro lo hartzerako orduan beste gertaera bat ekiditeko asmoz.[15]

Horrez gain, loaren paralisiaren tratamenduan terapia kognitibo-konduktuala, meditazioa eta erlaxazio teknikak erabili ohi dira, eta hauek 4 pausu nagusi dituzte: berrebaluazio kognitiboa (atakearen esanahiaren berrebaluazioa), urruntze psikologiko eta emozionala, atentzioan ardaztutako barne-meditazioa eta erlaxazio muskularra. Vilayanur S. Ramachandran indiar neurologoaren teorietan oinarritzen diren tratamenduen informeak badaude jada gaur egun. [16]

Era beran, 2023an Rauf et al.-ek egindako ikerketa batean, loaren paralisiari aurre egiteko 5 prebentzio-estrategia eta 5 etenaldi metodo primario identifikatu ziren hura jasan zuten perstonen esperientzia informatuaren bitartez. [17] Prebentzio-estrategiei dagokienez, gutxienez %60ko eraginkortasuna deskribatu zen hurrengo 5 hauentzako:

  • Lo egiteko posizioa aldatzea gora begira lo egitea saihetsiz.
  • Lo ereduak egokitu (ordutegi erregularra jarraituz lo egitea, siestak saihestea, lo gutxiegitasuna ekiditea...).
  • Inguruan aldaketak egitea, lo egiteko guneari eta argiztapenari dagokionez.
  • Alkohola bezalako substantzien kontsumoa gutxitzea.

Bestalde, loaren paralisia eteteko hurrengo estrategiek eraginkortasun maila ugari aurkeztu zituzten ikerketetan (% 29,5-61,8) [17]:

  • Oinak, eskuak edo hatzak mugitzen saiatzea, ekintza fisikorenbat egiten saiatzea, alegia.
  • Zarata egiten saiatzea, adibidez, garrasi egitea edo hitz egitea.
  • Pertsonak bere burua esnaaraztea eta berriro lo hartzea saihestea.
  • Loaren paralisiaren gertakarian ez fokuratzea.
  • Arnasketa modu konzientean lantzea, sakon arnasa hartuz, azkar eta azaletik hartu beharrean baino.

Interpretazio mitologiko eta paranormalak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Loaren paralisia deskribatzen duen interpretazio mitologikoaren eskultura.

Mitologiaren eta sinesmenen ikuspuntutik, loaren paralisia hainbat gertakari paranormali egozten zaio, hala nola:

  • Sukuboak, emakume erakargarri itxura hartzen duten deabruak dira. Gizonak liluratzea da beraien asmoa eta horretarako, haien ametsetan sartzen dira.
  • Inkuboak, gizon nazkagarri itxura hartzen duten deabruak dira eta emakumeak bortxatzeko asmoarekin haien ametsetan sartzen dira.
  • Pertsona geldiarazten duten mamuak edo izpirituak.
  • Abdukzioak edo esperimentuak egiten dituzten izaki estralurtarrak.
  • Gorputzetik kanpoko esperientziak edo bidai astralak.
  • Itzal jendeak eraginda.
  • Sorginkeria jarduten duten pertsonek eraginda [18].
  • Banpirismoa. Azalpen honen arabera, fenomeno hau biktimaren odola xurgatzen duten banprioek eragingo lukete.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. ↑ (Ingelesez) Jalal, Baland; Ramachandran, Vilayanur S.. (2017). «Sleep Paralysis, “The Ghostly Bedroom Intruder” and Out-of-Body Experiences: The Role of Mirror Neurons» Frontiers in Human Neuroscience 11  doi:10.3389/fnhum.2017.00092. ISSN 1662-5161..
  2. ↑ (Ingelesez) Jalal, Baland; Hinton, Devon E.. (2013-9-1). «Rates and Characteristics of Sleep Paralysis in the General Population of Denmark and Egypt» Culture, Medicine, and Psychiatry 37 (3): 534-548.  doi:10.1007/s11013-013-9327-x. ISSN 0165-005X..
  3. ↑ «Wayback Machine» www.dinarte.es (kontsulta data: 2025-12-13).
  4. ↑ Olunu, E.; Kimo, R.; Onigbinde, E. O. (2018). «Sleep paralysis, a medical condition with a diverse cultural interpretation». International Journal of Applied and Basic Medical Research 8 (3).
  5. 1 2 Jauregi, Itsaso. (2025-12-13). «Begiak zabalik ametsetan» Berria (kontsulta data: 2025-12-13).
  6. 1 2 3 Johnson, Cyle. (2023-06-07). «Sleep Paralysis: A Brief Overview of the Intersections of Neurophysiology and Culture» American Journal of Psychiatry Residents' Journal 18 (4): 2–5.  doi:10.1176/appi.ajp-rj.2023.180401. ISSN 2474-4662. (kontsulta data: 2026-03-30).
  7. ↑ Jalal, Baland; Hinton, Devon E.. (2013-07-25). «Rates and Characteristics of Sleep Paralysis in the General Population of Denmark and Egypt» Culture, Medicine, and Psychiatry 37 (3): 534–548.  doi:10.1007/s11013-013-9327-x. ISSN 0165-005X. (kontsulta data: 2026-03-30).
  8. 1 2 Mansukhani, Meghna P.; Kolla, Bhanu Prakash; Ramar, Kannan. (2014-03). «International Classification of Sleep Disorders 2 and American Academy of Sleep Medicine Practice Parameters for Central Sleep Apnea» Sleep Medicine Clinics 9 (1): 1–11.  doi:10.1016/j.jsmc.2013.10.006. ISSN 1556-407X. (kontsulta data: 2026-03-30).
  9. ↑ Villalobos López, Paloma; Maldonado Contreras, Antonio. (2023). «Parálisis de sueño durante la siesta como síntoma inicial de narcolepsia» Revista de Neurología 77 (S01): S7.  doi:10.33588/rn.77s01.2023197. ISSN 0210-0010. (kontsulta data: 2026-03-30).
  10. ↑ Huamaní, Charles; Reyes, Arturo; Mayta-Tristán, Percy; Timana, Raúl; Salazar, Abel; Sánchez, David; Pérez, Hugo. (2013-03-05). «Calidad y parálisis del sueño en estudiantes de medicina» Anales de la Facultad de Medicina 67 (4): 339.  doi:10.15381/anales.v67i4.1316. ISSN 1609-9419. (kontsulta data: 2026-03-30).
  11. ↑ Villalobos López, Paloma; Maldonado Contreras, Antonio. (2023). «Parálisis de sueño durante la siesta como síntoma inicial de narcolepsia» Revista de Neurología 77 (S01): S7.  doi:10.33588/rn.77s01.2023197. ISSN 0210-0010. (kontsulta data: 2026-03-30).
  12. ↑ Recomendaciones para la buena práctica en la implementación del ciclo de mejora en calidad asistencial : Guía para profesionales sanitarios. 2014-04  doi:10.4321/repisalud.5356. (kontsulta data: 2026-03-30).
  13. ↑ Cheyne, J.A.. (2013). «Recurrent Isolated Sleep Paralysis» Encyclopedia of Sleep (Elsevier): 214–218. ISBN 978-0-12-378611-1. (kontsulta data: 2026-03-30).
  14. ↑ Jiménez Correa, Ulises; Aguilar Castillo, Sergio de Jesús; Alavez Miranda, José Roberto; Álvarez García, Horacio Balám; Anaya Vela, Eli; Aneyba López, Luis Daniel; Ángel Alavés, Gersón; Ariza Serrano, Jaime Andrés et al.. (2020). Manual de trastornos del sueño. Universidad Nacional Autónoma de México, Secretaría de Desarrollo Institucional, Seminario sobre Medicina y Salud ISBN 978-607-30-3938-3. (kontsulta data: 2026-03-30).
  15. ↑ Jalal, Baland. (2014). «A Comparison of Self-Report and Interview Methods for Assessing Sleep Paralysis: Pilot Investigations in Denmark and the United States» Journal of Sleep Disorders: Treatment and Care 03 (01)  doi:10.4172/2325-9639.1000131. ISSN 2325-9639. (kontsulta data: 2026-03-30).
  16. ↑ Jalal, Baland. (2016-01-29). «How to Make the Ghosts in my Bedroom Disappear? Focused-Attention Meditation Combined with Muscle Relaxation (MR Therapy)—A Direct Treatment Intervention for Sleep Paralysis» Frontiers in Psychology 7  doi:10.3389/fpsyg.2016.00028. ISSN 1664-1078. (kontsulta data: 2026-03-30).
  17. 1 2 Rauf, Betul; Sharpless, Brian A.; Denis, Dan; Perach, Rotem; Madrid-Valero, Juan J.; French, Christopher C.; Gregory, Alice M.. (2023-04). «Isolated sleep paralysis: Clinical features, perception of aetiology, prevention and disruption strategies in a large international sample» Sleep Medicine 104: 105–112.  doi:10.1016/j.sleep.2023.02.023. ISSN 1389-9457. (kontsulta data: 2026-03-30).
  18. ↑ Sharpless, Brian A.; Doghramji, Karl. (2015-06). «Sleep Paralysis» Sleep Paralysis (Oxford University Press): 71–92. (kontsulta data: 2026-03-30).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Medikuntza Artikulu hau medikuntzari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.