Obesitate

Wikipedia, Entziklopedia askea
Loditasun» orritik birbideratua)
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Gizen hitzak artikulu honetara dakar. Gizena edo gantza gaitzat duena beste hau da: Gantz.
Ohar medikoa
Oharra: Wikipediak ez du mediku aholkurik ematen. Tratamendua behar duzula uste baduzu, jo ezazu sendagilearengana.
Pertsona gizen bat.

Obesitatea, gizentasuna edo loditasuna giza gorputzean gantz gehiegi metatzearen gaixotasuna da. Osasunerako ondorio kaltegarriak izan ditzake, hala nola diabetesa, osteoartritisa, loaren apnearen sindromea, kardiopatia iskemikoa, istripu zerebrobaskularrak eta minbizi mota zenbait. Gainpisuaren muturreko egoera da, eta Osasunerako Mundu Erakundearen arabera gorputz-masaren indizea 30etik gorakoa denean jotzen da pertsonak obesitatea pairatzen duela.

Loditasuna eta gerriko zirkunferentzia.

Arazo larria da mundu osoan, nolabait XXI. mendeko izurriteetako bat da. Ameriketako Estatu Batuak herrialde kaltetuenen artean dago, eta Europar Batasunean 15 milioi pertsona inguruk dute loditasuna, osasun publikoko gastuen gutxi gorabehera %7 eskatzen duena.

Gantz ehun kopurua neurtzea zaila da, eta ikerketa baliabide konplexuak behar dira horretarako. Gizentasuna gehiegizko pisuagatik definitzen da gehienetan, eta pisua sexua, adina eta gizakiaren neurriaren araberako arauen eredura zehazten da. Pertsona bat gizentasunak jota dagoela esaten da neurtutako pisua normaltzat hartzen dena baino % 20 gehiago denean. Jatorri hormonala duten gizentasunak (tiroide hormonak edo giltzurrun gainekoak) ohiz kanpokoak dira. Gorpuzkerazko gizentasunak, arruntenak, jatorri askotakoak izan daitezke: genetikoak, eta elikaduraren, faktore psikologikoen eta ingurumenari dagozkienen ondoriozkoak dira nagusiak.

Gizentasuna energia desoreka baten ondoriotzat hartzen da, zeinetan parte hartzen duten elikaduraren gorabeherak eta metabolismoari dagozkionak. Aipagarria da pima indiarren kasua: Estatu Batuetan bizi diren leinu horretako kideak gizenak dira, aldiz, Mexikon gelditu direnak, gorpuzkera normalekoak dira. Gizentasuna familiako arazoa da (gazte gizenen % 50ek aita edo ama gizenak ditu). Elikadura ez da gehiegizkoa izaten beti gizenengan, aldiz, elikadura gabeziak antzematen dira askotan, esate baterako, zuntzetan aberatsak diren elikagai gutxi hartzea, gantz edo azukre gehiegitasuna. Energia gutxi gastatzeak ere larriagotu egiten du kaloria gehiegi hartu eta kaloria gutxiegi gastatzearen arteko desoreka.

Gizentasuna, gehienetan, haurtzarotik bertatik adierazten da; eskola garaian diren haurren % 10 inguruk gehiegizko pisua du. Zenbait gizentasun mota beranduago sortzen dira, eta egoera psikiko bereziek eragindako elikadura arazoen (bulimia) ondorio izaten dira. Gizentasunak heriotza arriskuak ugaritzea dakar. Arteria hipertentsioaren, miokardio infartoaren, garuneko hodietako gorabeheren eragile nagusietako bat izaten da gizentasuna hain zuzen ere. Bestalde, askotan, azukreen eta gantzen metabolismoaren gorabeherak eragiten ditu. Horrez gainera, arazo mekanikoak (aldakako eta belaunetako artrosia) eta arnasketari dagozkionak (arnas gutxiegitasuna, bronkitis kronikoa) sortzen ditu.

Sailkapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gizaki baten loditasunaren zenbatekoa neurtzeko, gorputz-masaren indizea erabili ohi da:

Bada, indize horrek emandako zifraren arabera, honela sailkatzen da:

< 18,5 behar baino pisu txikiagoa
18,5 - 24,9 normala
25,0 - 29,9 behar baino pisu handiagoa
30,0 - 34,9 obesitate arina
35 - 39,9 obesitate ertaina
> 40,0 obesitate larria edo morbidoa

Beraz, gorputz-masaren indizea 30etik gorakoa denean jotzen da obesitatea duela gizabanako horrek.

Eragileak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gaixotasun honen eragileen artean, ondorengo hauek daude:

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Obesitate Aldatu lotura Wikidatan