Loevesteingo gaztelua
Loevesteingo gaztelua | |
---|---|
New Dutch Waterline Dutch Water Line | |
![]() | |
Kokapena | |
Estatu burujabe | ![]() |
Herrialdea | ![]() |
Probintzia | ![]() |
Hanseatic city | Zaltbommel |
Koordenatuak | 51°48′59″N 5°01′17″E / 51.81639°N 5.02139°E |
![]() | |
Historia eta erabilera | |
Siege of Loevestein | |
Erabiltzailea | Museum Slot Loevestein (en) ![]() |
Ondarea | |
Kontaktua | |
Helbidea | Loevestein 1 |
Webgune ofiziala | |
Loevesteingo Gaztelua (nederlanderaz: Slot Loevestein) Herbeheretako Zaltbommel udalerrian, Gelderlanden dagoen Erdi Aroko gotorlekua da. Eraikina XIV. mendekoa da. Gaur egun museoa da.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Gaztelua Dirc Loef van Horne zaldunak eraiki zuen (hortik dator "Loef Stein") 1357 eta 1397 artean. Laurogei Urteko Gerran Espainiako Herbehereetakoa izan zen eta 1570eko abenduaren 9a eta 19a bitartean bertako piratek (watergeuzen) okupatu zuten. 1572ko ekainaren 27an hartu zuten behin betiko.[1]
1619tik preso politikoentzako kartzela izan zen. Preso ospetsu bat Hugo Grocio izan zen, abokatu, poeta eta politikaria, askotan «nazioarteko zuzenbidearen aita» bezala aipatua; biziarteko kartzela-zigor polemiko bat betetzen egon zen bertan.1621ean, Maria van Reigersberch emazteak, gazteluan ere ostatu hartuta, ihesaldia erraztu zion.[2]
Bigarren Mundu Gerrara arte, Loevesteingo gaztelua Nieuwe Hollandse Waterlinie edo Herbehereetako Ur-lerroaren parte izan zen, hau da, holandarren defentsa-lerro nagusietariko bat; lerroa, funtsean, mendebaldeko probintzien hegoaldean eta ekialdean zegoen lur-eremu baten uholdean oinarritzen zen, horrela etsaiei mugimenduak oztopatzeko.
Gaur egun, gaztelua Erdi Aroko museo gisa erabiltzen da.[3]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Iruditegia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
Gaztelua zerutik ikusita.
-
Barruko ikuspegia.
-
Barruko ikuspegia.
-
Ikuspegi orokorra.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Nederlanderaz):Bisita birtuala.]
- (Nederlanderaz)(Ingelesez):Gazteluaren webgune ofiziala.
- (Nederlanderaz):Bideoa Youtuben.