Logela Arlesen

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Logela Arlesen
(Lehenengo aldaera)
Vincent Willem van Gogh 137.jpg
Egilea Vincent van Gogh
Sorrera 1888
Kokalekua Van Gogh museoa
Materiala olioa oihalean
Neurriak 72 × 90 cm

Logela Arlesen (frantsesez: La Chambre à Arles; nederlanderaz: Slaapkamer te Arles) 1888an eta 1889an Vincent van Gogh margolariak egindako hiru olio-pintura antzekoei ematen zaien izena da. Haren gutunetan adierazi zuen hiru aldaera zeudela, elkarrengandik eskuineko margoengatik aise bereizten direnak. Egun, lehenengo aldaera Amsterdamgo Van Gogh Museoan dago, bigarrena Chicagoko Arte Institutuan eta hirugarren Parisko Orsay museoan.

Analisia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Margolan honetan Van Gogh margolariaren logela ikus dezakegu, konkretuki, Arlésen, Frantzian zuen Etxe Horiko logela. Van Goghek berarentzat izan zuen lehen logela zen. Etxe horretan urte bete eman zuen 1888-1889 bitartean. Van Goghek bere logela Paul Gauguin etxe horretara heldu baino lehenago margotu zuen.

Eskuineko aldean zegoen atea goiko solairura igotzeko eskaileretara ematen zuen eta ezkerreko ate batek, Gauguinentzat egindako gonbidatuen logelara. Logela honetan, aurreko horman leiho bat zegoen, eta honen azpian mahai txiki bat. Leiho honetatik La Place Lamartine parkea ikusten zen eta honen lorategi publikoak. Logela honen forma ez zen laukizuzena baizik eta trapezoidala, eta egurrez eginda dagoela dirudi. Ez ditu objektu askorik bere barruan (Ohe bat eskuineko aldean, eskegileku bat, bi ahulki, egurrezko mahai txiki bat eta zenbait margolan hormetatik eskegita).

Perspektiba gogor eta nabari batek agerian uzten du artista honek pintura eta artearekiko zuen pentsamendua.

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Logela Arlesen Aldatu lotura Wikidatan