Loiolako hipika

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Zaldi-saltoak Loiolako hipikan 1965ean. Atzean Ametzagaina mendia.

Loiolako hipika, Real Sociedad Hípica elkarteak kudeatzen dituen zalditeriak dira. Donostiako Loiola auzoan dago, garai bateko Kapuene eta Kapuene Berri baserrien lursailetan. Zalditeriez gain, baditu beste kirol instalakuntza batzuk, hala nola, tenis eta paddle kantxak eta arku-tiroa egiteko eremua.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Real Sociedad Hipica de San Sebastián, 1916an sortu zen kirol elkarte bezala eta hasieratik izan zuen lotura bai Espainiako erregetzarekin eta bai armadarekin ere.[1] Hasieran instalakuntzak Lasarteko hipodromoan eta Ondarretako hondartzan izan bazituen ere, 1944ko abuztuaren 4an, Pimentel jeneralaren esku-hartzeari esker, gaur egungo Loiolako eremuan ezarri zen. Horretarako Kapuene eta Kapuene Berri baserriak bota ziren, itxura denez, nahiko era bidegabean desjabetu zirenak. [2]

Lan horietan Txalet soziala, ukuiluak, pistak, zaldi-hezitegi estalia, 40x80 metroko pista nagusia, 3 tenis kantxa, pisina eta abar eraiki ziren. 80. hamarkadan beste zaldi-hezitegi txikiago bat eraiki zen ere.

Izaera elitista izan duen elkartea izan da oraintsu arte.[3] Hala, bertan klaseak hartu zituzten Joan Karlos erregea, Álvarez de Toledo, Gaylan de Ayalatarrak, Veragua-ko dukea, Vergarajauregui eta Bohorquez familai, Gort-eko eta Guaqui-ko dukeak...[1]

80. hamarkadan hainbat zaldi-lehiaketa ziren, nazioartekoak tartean. Nazioarteko lehiaketak bertan behera utzi behar izan ziren 1988tik aurrera eta hurrengo 3-4 urtean zeren zaldi-izurria eraginez debekua ezarri baitzen.

Jarduerak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hezkuntza jarduerez gain, gaur egun zaldi lehiaketa ugari egiten da; hilean behin. Garrantzitsuenak Donostiako Nazioarteko Jauzi Lehiaketa (uztaila), Aste Nagusiko Jauzi Lehiaketa (abuztua) eta Garrido Jeneralaren Memoriala (urria) dira.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b (Gaztelaniaz) RSHSSaren webgunea. 2015-12-28an ikusia.
  2. Behin batean Loiola... Txomin-enea ELEJALDE,F. (1998): "Behin batean Loiolan", pasado, presente y futuro de Loiola.
  3. Behin batean Loiola...Elkarteak ELEJALDE,F. (1998): "Behin batean Loiolan", pasado, presente y futuro de Loiola.

Koordenatuak: 43° 18′ 11.77″ N, 1° 57′ 47.80″ W / 43.3032694°N,1.9632778°W / 43.3032694; -1.9632778