Loira (ibaia)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Loira (ibaia)
Loire à Bréhémont2.JPG
Datu orokorrak
Luzera1.006 km
Geografia
Koordenatuak44°50′30″N 4°13′7″E
Estatu burujabe Frantzia
Frantziaren banaketa administratiboa Metropolitar Frantzia
Eskualdea Auvernia-Rodano-Alpeak
Departamendua Allier
Hidrografia
Ibaiadarrak
Arroaren azalera117.356 km²
Arro hidrografikoaLoire basin (en) Itzuli
Ur-emaria835 m³/s
IturburuaSaint-Martial, Saint-Martial, Sainte-Eulalie eta Mont Gerbier de Jonc (en) Itzuli
BokaleaBizkaiko golkoa

Loira[1] (frantsesez: Loire, okzitanieraz: Léger / Leir, frankoproventzeraz Lêre, bretainieraz: Liger), Frantziako erdialdeko ibaia da, herrialde horretako luzeena (1024 km). Arroak 117.000 km²ko azalera du, hau da, Frantziako bostena baino gehiago. Loira ibarreko erdialdea UNESCOk gizateriaren ondare izendatu zuen 2000ko abenduaren 2an.

Udaberrian eta udazkenean ur handiak izaten ditu, euriteen eta elurteen eraginez, eta udan izan ohi du maila behereena. Erromatarren garaietatik XIX. mendean burdinbidea zabaldu zen arte, ontziz ibiltzeko ibaia izan da, baina gaurko egunean ontzi bidezko garraioak ez du inolako garrantzirik, Nantestik aurrera ez bada. Loira ibaiaren bazterretan eraiki ziren gazteluek ospe handia dute. XV. mendekoak dira lehenengo gazteluak (Amboise), eta bereziki ugaldu ziren Errenazimentuaren garaian Blois, Tours, Berry eta Anjouko lurraldeetan.

Ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Iturburua 1.400 metro inguruko altueran dago, Sainte-Eulalie udalerri txikian, administratiboki Ardècheko departamenduan eta geografikoki Erdialdeko Mendigunean, Gerbier de Jonc mendiaren oinetan.

Sorrera hartatik Le Puy-en-Velay (Loira Garaia), Saint-Étienne eta Roanne (Loira), Nevers eta Cosne-Cours-sur-Loire (Nièvre) Gien eta Orléans (Loiret), Blois (Loir eta Cher), Amboise eta Tours (Indre eta Loira), Saumur eta Angers (Maine eta Loira), Ancenis, Nantes eta Saint-Nazaire (Loira Atlantikoa) udalerriak zeharkatzen ditu, besteak beste.

Aipatutako departamenduez gainera, ekialdetik mendebaldera Saona eta Loira, Allier eta Cher ere zeharkatzen ditu, Bizkaiko golkoan itsasoratu baino lehen, Bretainiako hegoaldean (Saint-Nazaire). Nantestik aurrera bokale eta itsasadar zabal bat osatzen du, Ozeano Atlantikorako bidean.

Ibaiadarrak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Allier du ibaiadar nagusia, ezkerraldetik (Le Bec d'Allier, Borboierria), eta beste adar ugari jasotzen ditu eskuin-ezker ibilgu osoan zehar:

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]