Lokarri (gizarte mugimendua)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Lokarri (gizarte mugimendua)
Logo Lokarri cast eusk.jpg
Datuak
Motagizarte mugimendua
HerrialdeaEuskal Herria
Historia
Sorrera2006
Desagerpena2015
Paul Rios, Lokarrik antolatutako hitzaldi batean.

Lokarri (Akordioaren eta kontsultaren aldeko herritarren sarea) Euskal Herriko gizarte mugimendu bakezalea zen, 2006an Elkarriko kideek sortua. Paul Rios abokatuak koordinatua (erakundearen aurpegi publikoa izan zen hainbat urtean), Aieteko Bake Konferentzia antolatzen laguntzea izan zen mugimenduaren ekarpen inportante bat. 2015an disolbatu zen, bere egiteko nagusia, ETAren jarduera armatuaren amaiera, lortuta zegoelakoan.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

ETAren 2006ko su etenean, Elkarriko kideek uste izan zuten elkarrizketaren eta indarkeria ezaren printzipioak nahiko hedaturik zeudela, eta, beraz, aurrerapauso bat eman behar zela: Indarrak bildu berradiskidetzea akordio pluralaren eta herri galdeketaren bidez bilatzeko. Bake prozesu bat martxan jarri ahal izateko oinarriak finkatzea izan zen lehenengoaren helburua; bake prozesu hori garatzea bigarrenarena. Elkarrik berak onartu zuen orduan bermerik ez zegoela bere eskakizunen gainean: indarkeriarik eza, giza eskubideak, bazterketarik gabeko elkarriketa, aniztasuna, alderdien mahaia eta printzipio demokratikoak[1].

2011ko urriaren 17an Euskal Herriko ordezkaritza politiko, sozial eta sindikal zabalarekin batera —PPk, UPNk eta PSNk uko egin zioten— nazioarteko lider politiko nabarmenak bildu zituen Lokarrik Donostiako Aiete jauregian, Kofi Annan Nazio Batuen idazkari nagusi ohia buru. Euskal Herriko bake prozesuari bultzada emateko helburua zuen konferentzia hark berehalako eragina izan zuen: hiru egunera aldarrikatu zuen ETAk borroka armatuaren behin betiko amaiera[1].

Lokarriren eskutik etorri ziren ere nazioarteko egiaztatzaileak, 2014ko otsailean ETAk indargabetutako hainbat armaren inbentarioa jaso zutenak, bai eta Brian Currin bitartekaria ere. Bake prozesuaren zailtasunei aurre egiteko eta gizartearen inplikazioa sustatzeko Foro Soziala ere antolatu izan zuen Lokarrik[1].

2014ko urriaren 9an, 2015eko martxoan bukatuko zuela Lokarrik bere bidea zabaldu zen. Azaldu zutenez, ETAren jarduera armatuaren amaiera eta Sorturen legeztatzea ziren Lokarriren lehentasun nagusiak, eta, horiek beteta, desegiteko pausoa eman zuten[1].

Lokarrik bere bidea amaituko zuela adierazteak hainbat erreakzio sortu zituen[2].

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Politika Artikulu hau politikari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.