Lokum
| Lokum | |
|---|---|
| litxarreria | |
| Materialak | azukrea Almidoia |
| Historia | |
| Jatorrizko herrialdea | Otomandar Inperioa |
Lokum Otomandar Inperioko jatorrizko gozoki gelatinatsu bat da, kubo txiki itxurakoa, batez ere Turkian ezaguna. Almidoizko eta azukrezko orez egiten da eta fruta zaporea izaten dute (laranja, adibidez), edo beste usain eta espezie batzuena, hala nola arrosa, jengibrea edo laranja-lorearena. Gehienetan azukre-hautsez hautseztaua daude, beraien artean ez itsasteko, eta, batzuetan, fruitu lehorrekin apaindua (normalean arbendolak, hurrak edo pistatxoak).
Izena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Lokum hitza turkieraz da eta arabierazko rahat lokum راحة الحلقوم (rāḥatu l-ḥulqūm, "eztarriaren atsedena") esapidetik dator[1][2]. Arabieraz horrela esaten zaio Gaur egun ere.
Beste hizkuntzetzan zuzenean arabierazko edo turkierazko hitzen aldaerak erabiltzen dira. Grezieraz λουκούμι (loukoumi) esaten zaio, armenieraz lokhum լոխում (lokhum) eta asirieraz ܠܥܡܐ (läoma)in Assyrian. Errusian, Bosnian eta Israelen rahat lokum da eta serbo-kroazieraz ратлук (ratluk). Persieraz راحت الحلقوم (rāhat-ol-holqum) deritzo.
Ingelesz Turkish delight esaten zaio.
Osagaiak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Lokuma testura leun eta elastikoa duen kubo txiki bat da, arto-irin edo patata almidoiarekin edo beste almidoi batzuekin egindako gel bati esker, azukrearekin eta eztiarekin aberastua eta, oro har, arrosa urarekin aromatizatua. Lokuma hautseztatu egiten da glas azukrearekin eta almidoiarekin nahastuta, eta, ondorioz, ez da hain itsaskorra eta errazago hartu daiteke. Barietate batzuk fruitu lehorrekin aberastuta daude, hala nola almendrak, sesamo-haziak edo pistatxoak. Fruta-zaporeko lokumak ere badaude, hala nola limoi, marrubi edo kokozkoak. Kokozkoak koko birrinduarekin apaintzen da eta barnean hur oso bat izaten dute.
Gozoki honek kaloria kopuru ertaina du, 250 kilokaloria inguru 100 gramo bakoitzeko. baina 450 kcal izatera hel daiteke fruitu lehorrekin aberastutakoetan[3].
Erabilera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Lokumak esanahi kultural sakona du Grezian, Turkian, Iranen eta Ekialde Ertain eta Ekialdeko Europa osoan. Abegi ona, eskuzabaltasuna eta ospakizuna sinbolizatzen dituzte. Turkian, lokuma ohiko jakia da ospakizunetan, ezkontzetan adibidez, non bikote-bizitzaren gozotasuna eta oparotasuna irudikatzen dituen[4]. Era berean, Eid al-Fitr eta Eid al-Adha bezalako jai erlijiosoetan, opari gisa trukatzen dira senide eta lagunen artean. Grezian, loukoumia abegi onaren eta dotoretasunaren sinboloa da.
Te edo kafearekin zerbitzatzen dira, gonbidatuekiko berotasuna eta errespetua irudikatuz.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Frantsesez) Dictionnaire de l’Académie française, 9. edizioa, « Loukoum » artikulua.
- ↑ (Frantsesez) Le Nouveau Littré, 2006.
- ↑ (Frantsesez) R comme Rahat loukoum. regimedukan.com.
- ↑ (Ingelesez) What Does Turkish Delight Symbolise?. Marsel Delights UK LTD 2023-02-01 (kontsulta data: 2024-04-22).