Lola González Ruiz
| Lola González Ruiz | |
|---|---|
| Bizitza | |
| Jaiotzako izen-deiturak | Lola González Ruiz |
| Jaiotza | Leon, 1946 |
| Herrialdea | |
| Heriotza | Madril, 2015eko urtarrilaren 27a (68/69 urte) |
| Familia | |
| Ezkontidea(k) | Francisco Javier Sauquillo |
| Familia | ikusi
|
| Hezkuntza | |
| Hizkuntzak | gaztelania |
| Jarduerak | |
| Jarduerak | politikaria eta abokatua |
| Ideologia eta sinesmenak | |
| Alderdi politikoa | |
Dolores Gonzalez Ruiz, ezagunagoa Lola Gonzalez Ruiz izen-deiturez (Leon, Espainia, 1946 - Madril, Espainia, 2015eko urtarrilaren 27a) abokatua izan zen. 1977an, Atochako sarraskitik bizirik baina larriki zauriturik atera zen.
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Dolores González Leónen jaio zen 1946an, ehungintzan jarduten zuen familia batean.[1] Gazte-gaztetatik Herri Askapenerako Frontean militatu zuen, eta bertan Enrique Ruanorekin topo egin zuen, bere bikotekidea, 1969an hil zena, Brigada Politiko-sozialak, berau zaintzen zuenak, etxebizitza batean erregistro bat egiten ari zenean leiho batetik erorita. Bertsio ofizialak suizidio bati egotzi zion Ruanoren heriotza, baina familiak hilketatzat jo zuen. Gaur egun iritzi komuna da hil egin zutela, leihotik behera bota zutela poliziek.[2]
1970eko hamarkadan, Espainiako Alderdi Komunistan militatu zuen, eta abokatu lanetan aritu zen Atocha kaleko 55. zenbakiko abokatu laboralisten bulegoan, PCEri eta Comisiones Obreras sindikatuari lotuta —Manuela Carmenak zuzentzen zuen, eta Javier Sauquillo senarrak ere lan egiten zuen bertan—.[3] Atocha 55 ezkerrari lotutako bulego kolektiboetako bat zen, eta, Trantsizioko urte haietan, langileei eta auzo-mugimenduei aholkuak ematen zizkieten, Paquita Sauquillo Pérez del Arcok (Paca Sauquillo) eta Cristina Almeidak Madrilen zuzentzen zituzten bulegoek bezala.[4]
1977ko urtarrilaren 24an, Fuerza Nueva alderdi eskuin muturrekoarekin eta Garraioetako Sindikatu Bertikalarekin lotutako terrorista talde bat bulegoan sartu zen, eta hiru abokatu hil zituen: Javier Sauquillo (Lolaren senarra), Luis Javier Benavides eta Enrique Valdelvira Ibáñez; administrari bat, Angel Rodriguez Leal; eta Zuzenbideko ikasle bat, Serafín Holgado. Alejandro Ruiz-Huerta Carbonell, Miguel Sarabia Gil, Luis Ramos Pardo eta Lola González bera larri zauritu egin zituzten. Elkarrizketa batean aitortu zuenez, Atochako sarraskiko tragedia horrek markatu zuen bere bizitza.[5]
1987an Europako Parlamenturako hauteskundeetan parte hartu zuen Ezker Batuko zerrendan, eta ez zuten hautatu.[5]
Madrilen hil zen, 2015eko urtarrilaren 27an.[6]
Aintzatespenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2015eko apirilean omenaldia egin zioten Madrilgo Unibertsitate Konplutentsean.[5]
2024an TVE 1 katean Las abogadas telesaila eman zuten, non Paula Userok interpretatu zuen Lola González. Telesail horretan Espainiako demokraziarekin konprometitutako emakumezko abokatu talde baten bizitza errealean oinarritutako borroka eta ausardia kontatzen da, eta pertsonaia tragiko nagusia da González.[7][8]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ La Opinión de Zamora. «Dolores González Ruiz, hablamos de mujeres en La Opinión de Zamora» www.laopiniondezamora.es.
- ↑ El País. (17 de enero de 2009). Reportaje | "No se tiró, lo mataron". .
- ↑ ATRESPLAYER - Volver a ver vídeos de laSexta Columna - Atocha 1977: los mártires de la democracia. 23 de enero de 2017.
- ↑ La Vanguardia. Cristina, Manuela y Paca: más que unidas por la masacre de Atocha. .
- 1 2 3 El País. (11 de abril de 2015). Lola González Ruiz: “Me desbarataron mis sueños”. .
- ↑ Público. Fallece la abogada Lola González, superviviente de la matanza fascista de Atocha. .
- ↑ (Gaztelaniaz) «Las abogadas: Tus programas favoritos de TVE, en RTVE Play» RTVE.es (kontsulta data: 2024-09-17).
- ↑ (Gaztelaniaz) Las abogadas (Serie de TV) (2024). (kontsulta data: 2024-09-17).