Edukira joan

Lonicera xylosteum

Wikipedia, Entziklopedia askea
Lonicera xylosteum
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaPlantae
OrdenaDipsacales
FamiliaCaprifoliaceae
GeneroaLonicera
Espeziea Lonicera xylosteum
Linnaeus, 1753

Lonicera xylosteum edo atxapar iletsua caprifoliaciae familiako zuhaixka bat da.

Loreak eta fruituak

Zuhaixka hostogalkor tentea da, 1 m-tik 2 m-ra luze izan daitekeena. Hosto eliptikoak ditu, osoak, peziolatuak, aurkakoak, leunak eta iletsu antzekoak gainaldetik.

Loreak zuriak dira, horixka samarrak loraldiaren amaieran. Ez dute usainik, eta binaka jaiotzen dira txorten iletsu batetik. Korola hodi itxurakoa da, bi ezpain ditu, behekoa osoa eta goikoa 4 lobuluduna; 5 estamine ditu. Maiatzean eta ekainean loratzen da.

Fruituak globo itxurako baia gorriak dira, binaka eratuak. Uztailean heltzen dira.[1]

Banaketa eta habitata

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Espezie eurasiarra da. Eguzkizalea da eta kareharrizko substratuak maite ditu. Basoko heskai eta soilguneetan bizi da, sarritan harri artean.

Euskal Herrian, zerrenda zabal bat hartzen du trantsizio-eremuan ekialdetik mendebaldera, amezti, erkamezti edo pagadien giroan.

Lonicera: Adam Lonitzer (1528-1586) alemaniar mediku eta botanikoaren omenez emandako genero-izena.

xylosteum: grekeratik (xylosteon) datorren latinezko hitza, hezurra bezain gogorra esan nahi duena.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. ↑ Euskal Herriko Zuhaitz eta Zuhaixken Gidaliburua. Gasteiz: Eusko Jaurlaritza ISBN 84-457-1117-2..

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]