Lord Mountbattenen hilketa
Lord Mountbattenen hilketa | |
---|---|
![]() | |
Mota | magnizidio |
Data | 1979ko abuztuaren 27a |
Kokaleku | Mullaghmore penintsula |
Herrialdea | Irlandako Errepublika |
Parte-hartzaileak | |
Helburu | Louis Mountbatten |
Biktima | Louis Mountbatten (homicide victim (en) ![]() Nicholas Knatchbull (en) ![]() ![]() Doreen Knatchbull, Baroness Brabourne (en) ![]() ![]() Patricia Knatchbull, 2nd Countess Mountbatten of Burma (en) ![]() John Knatchbull, 7th Baron Brabourne (en) ![]() Timothy Knatchbull (en) ![]() |
Pertsona hilak | 4 |
Pertsona zaurituak | 3 |
Erantzule | Thomas McMahon (en) ![]() |
Arma | Lehergailu inprobisatu |
Lord Mountbattenen hilketa, 1979ko abuztuaren 27an, Irlandako mendebaldeko kostaldean dagoen Mullaghmore penintsulan, Thomas McMahon Behin-behineko IRAkideak Louis Mountbatten britainiar politikaria eta Britainiar Errege Itsas Armadako militarraren hilketa izan zen, Erresuma Batuan oso narbamena zen pertsona, Britainiar errege familiaren hurbileko senidea izateaz gaiz, Indiako azken Gobernadore Orokorra izan baitzen.
Ipar Irlandako gatazkaren testuinguruan gertatutako atentatua izan zen.
Atentatu hau burutu zen egunean bertan, Ipar Irlandan Warrenpointeko segada gertatu zen.
Atentatua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Behin-behineko IRAk Mountbatten jabetzako Shadow V itsasontzia Sligo konderriko Mullaghmore penintsulan ainguratua zegoela 23 kilodun gelignita bonba bat jarri zuen.
Bonba handik ordu batzuetara leherrerazi zuten, jada Mountbatten, bere familia eta eskifaia itsasoratu zirenean. Arrantzale batzuk eztanda jazo zen itsas eremuan Mountbatten oraindik bizirik topatu zuten baina kostaldera ekarri aurretik zendu zen.
Mountbattenen gain haren Nicholas Knatchbull 14 urtetako biloba eta ontziko eskifaiaren kidea eta zerbitzaria zen Enniskillen herriko Paul Maxwell nerabea ere hil ziren. Ontzian zihoazten beste lau pertsonak larriki zaurituak izan ziren, Mountbattenen alaba Patricia; John Knatchbull senarra; haien Timothy semea (Nicholasen bikia); eta Doreen Knatchbull, John Knatchbullen ama. Hurrengo egunean, Doreen Knatchbull ospitalean zendu zen.
Ikus gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]