Lord ilun

Wikipedia, Entziklopedia askea
Lord ilun
Star Warsen unibertso hedatua eta Star Warsen unibertsoa
Argitalpena
Ageri den obrak
Datu biografikoak

Lord iluna Star Warseko fikziozko unibertsoko pertsonaia bat da.

Sithek beti izan dute Sithen Lordak edo Sithen Jaunak deituriko lider kontseilu bat. Darth Revanekin Sithen belaunaldi berria iritsi zenean, Sith Kontseilua desagertu egin zen, baina ez hala Lord Ilun titulua eta zenbaitek titulu hau izan zuten. Ruusango gudua gertatu zen garaian asko ziren titulu hau zuten sithak.

Alabaina, oso kontu ezberdin bat zen Sithen Lord Iluna edo Sithen jaun ilunaren titulua. Batek bakarrik izan zezakeen titulu hau. Hala izan zen Sithen Urrezko Aroan, Sith Gerran eta Revanen erregealdian, honen titulua beranduago bere ikasle zen Darth Malakek jaso zuelarik.

Baina, Darth Malak hil ondoren, Lord ilun titulua Traya edo Sion bezalako kontaezinbeste Lorden artean desagertu zen. Ruusango guduaren ondoren Darth Banek jaso zuen titulua galaxiako azken Lord bezala. Mila urte beranduago kargu hau izan duen azkena Lumiya Lady Iluna izan zen.

Darth Plagueis edo "Plagueis jakintsua" bezalako sith bat sith boteretsu bat izan zen, bere ikaslea zen Darth Sidious baino are boteretsuagoa, midikloriarrak aldatu edo konbinatu eta bizia sor zezakeelako. Zoritxarrez (Palpatinen ikuspegitik), amaiera oso tragiko bat izan zuen, bere ikasleak berak ezustean hartu eta lotan zegoela hil zuenean. Palpatinentzat gozamen hutsa izan zen, sith ororen gaineko Botere Gorena izango baitzuen.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]